Elkarrizketa

“Sexualitate guztia eredu bakarrean sartuz gero, akabo”

“Sexualitate guztia eredu bakarrean sartuz gero, akabo”

Ane Olaizola
Ikastetxeetan berdintasuna, genero indarkeria eta sexualitatea lantzeko programa bat abian du Zarauzko Udalak azken urteotan, eta sexu-aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen die herritarrei. Aitziber Estonba (Irun, 1976) Harremanak elkarteko kidea da Zarauzko Sexu Aholkularitza Guneko arduraduna. Sexualitatea eta harreman ereduak izan ditu hizketagai.

“Herriguneetatik gero eta gertuago daude”

“Herriguneetatik gero eta gertuago daude”

Unai Zubeldia
Paintballeko pistola motxilan sartu, barruan biozida daukaten pilota txiki batzuk hartu, eta Marijo Garciak (Gabiria, 1962) kazetariarekin batera egin du Hernaniko Florida auzoko parkera arteko bidea. Hernaniko Udaleko Babes Zibileko teknikaria da Garcia, eta azken bost urteotan begiz jota dauzka Asiako liztorren habiak. Habia aurkitu, motxilatik pistola atera, eta 15-20 metrotik hasi da tiroka, garabiaren beharrik gabe. Urtea hasi zenetik, 35 bat habia deuseztatu dituzte.

“Purpurina kendu nahi diogu moda munduari”

“Purpurina kendu nahi diogu moda munduari”

2012an hasi zuen bere ibilbidea uA Urtzi Alkain arropa markak. Emakumeentzako lan jakin batzuk egin badituzte ere, gizonezkoentzat lan egiten dute batez ere. Modaren berezko tiraniaren arauetatik ihes egiten dute sortzaileek, eta, joerak alde batera utzita, kalitatezko jantzien aldeko apustua egiten dute, arropak erosi bezain pronto zaharkituak geratzen diren garai honetan. Urtzi Azpirozek (Andoain, 1980) aurreratu du "salto grarantzitsua" emango dutela datorren urtean.

“Legea eskutan, biktimak eta familiak aintzat hartuko dira”

“Legea eskutan, biktimak eta familiak aintzat hartuko dira”

Ariane Vierbücher

Urte askoan borrokan jardun ondoren, Espainiako Kongresuan dago, jada, amiantoaren biktimen konpentsaziorako diru funtsa sortzeko lege proposamena. Eusko Legebiltzarrak aho batez bultzatutako lege proposamena da, eta urriaren 10ean onartu zuen Espainiako Kongresuak. Bidea gelditzen bada ere legea indarrean jarri ahal izateko, aurrerapauso handiak eman dituzte azken asteotan. Biktimak, orain arte, epaitegietako bidea hartzera behartuta zeuden kalte-ordaina jaso ahal izateko, baina amiantoaren biktimen konpentsaziorako diru funtsa sortzeak bide hori erraztu egingo duela sinetsita dago Jon Garcia Asviamie elkarteko kidea (Ordizia, 1954).

“Iluntasunean, arima ordezkatzen zuten kalabazek”

“Iluntasunean, arima ordezkatzen zuten kalabazek”

Iñigo Terradillos

Bertan da Halloween gaua, Santu guztien bezpera hitzen laburduratik datorren ospakizuna —All Hallows' Eve ingelesez—. AEBetatik mundu osora zabaltzen ari da urriaren 31n ospatzen den jaia. Euskal Herrian ere, XX. menderaino, bazeuden egun horren bueltan izaten diren elementuak, hala nola kalabazak edo kuiak hustea, eta eskean eta kantuan ibiltzea. Ohitura hori galdu ostean, AEBetako ohiturak bete-betean iritsi dira Euskal Herrira ere. 2015eko Juan San Martin beka eskuratu ostean, Halloween edo Arimen Gauaren ospakizunen inguruan izandako bilakaera aztertu dute Jaime Altuna (Villabona-Amasa, 1973) eta Josu Ozaita (Baliarrain, 1980) antropologoek.

“Ahaztuta daukagu umeen futbola jolasa dela oraindik ere”

“Ahaztuta daukagu umeen futbola jolasa dela oraindik ere”

Ane Olaizola

Umeen futbol partidetan gero eta sarriago ikusten dira gurasoen arteko liskarrak, entrenatzaileen eta epaileen aurkako irainak, edo beren seme-alabekiko jarrera lehiakorrak. Umeek txikitatik futbolean jasaten duten presioaz, lehiakortasunaz eta horien ondorioez ohartarazteko, Gurasoak eta jokalariak: adin goiztiarretik profesionalera dokumentala egin zuen iaz Iñaki Ansok (Donostia, 1960). Zarautz kirol elkarteak antolatuta, dokumentala emango dute asteartean, 19:00etan, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko aretoan, eta Ansorekin solasaldia izango da gero.