Elkarrizketa

“Ikerketan aritzea ez da lana, bizitzeko modu bat baizik”

“Ikerketan aritzea ez da lana, bizitzeko modu bat baizik”

Iñigo Terradillos

Ikerketari eskainitako bizitza da Iñigo Lasarena (Ibarra, 1965). Miguel Servet-Navarrabiomed osasun ikerketarako zentroko zuzendaria da, 1998tik irakasle lanetan ari da mikrobiologia arloan, eta 2008tik katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ikerlari nagusi izan da ikerketa askotan, eta publikazio ugari izan ditu zientzia aldizkarietan.

“Gutxietsita dago egiten dugun lana, eta ez zaigu aitortzen”

“Gutxietsita dago egiten dugun lana, eta ez zaigu aitortzen”

Ikerne Zarate
Hitzarmen duina nahi dute. 2012tik soldatak izoztuak dituzte Errenteriako udal eraikinen garbiketako eta Jesusen Bihotza zahar etxeko langileek, eta bost urte daramatzate hitzarmena sinatu gabe. Astelehenean ateren bat zabaldu daitekeela uste dute egoitzako langile diren Marian Gorjon LABeko kideak (Errenteria, 1961) eta Rosa Rojo ELAkoak (Errenteria, 1967).

“Landa medikuaren jardunean bakardadea da gauzarik zailena”

“Landa medikuaren jardunean bakardadea da gauzarik zailena”

Miriam Luki

Ospitale handietan zein txikietan, kontsulta gela handietan zein txikietan... Leku askotan egiten dute euren jarduna medikuek, baina gune txikietan egiten duten lana da, beharbada, ezezagunena: eguneroko kontuak, trabak zein pozak, landa eremuen eraldaketaren gertuko lekukotzak, baliabideak eta erabiltzen dituzten erremintak... Medikuak eduki izan ditu familian Antxon Otegik (Tolosa, 1972), eta hura ere medikua da bokazioz. Landa eremura eraman du zoriak; baina, akaso, ez du zoriak soilik. Ezkioko kontsultaren kanpoaldean loratzen ari den zuhaitza erakutsi du amaieran. "Zuri-zuri egongo da aste gutxi barru".

“Gure musikan agerian daude bizipenak eta jatorria”

“Gure musikan agerian daude bizipenak eta jatorria”

Iñigo Terradillos

Bigarren diskoa kaleratu berri du Charlie & The Colours taldeak, Mehaka izenekoa. Charlie Atki bakarlari britainiarra da taldeko burua, eta Oriol Flores kataluniarrak, Iker Lauroba donostiarrak eta Iñigo Asensio tolosarrak (1985) osatzen dute taldea. Asensioren hitzetan, Tolosaldearekin lotura duten osagai asko ditu lan berriak. Izena, esaterako, Berastegiko baserri bati zor dio, eta baserri horretan bertan egin zuten egonaldia baliatu zuten diskoaren grabaketarako.

“Mikromatxismoak uste baino barneratuago ditugun gizartea gara”

“Mikromatxismoak uste baino barneratuago ditugun gizartea gara”

Ariane Vierbücher

Psikologia ikasketak egin ditu Idoia Iturbe idiazabaldarrak (1993), Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian. Gradu amaierako Mikromatxismoak Lantzeko Ahalduntze Programa lanari esker, Francisca de Aculodi lehiaketako saria jaso du. Gaur-gaurkoz, Osasun Psikologia Orokorra unibertsitateko masterra egiten ari da, ikasketak osatzeko asmoarekin.

“Harremanak sortzea ez, mantentzea kostatzen zaie autistei”

“Harremanak sortzea ez, mantentzea kostatzen zaie autistei”

Unai Zubeldia
Autismoaren Sentsibilizaziorako Nazioarteko Eguna da etzikoa, baina 1978tik Gautenak, Gipuzkoako Autismo Elkarteak, urte osoko lan nekaezinera zabalduta dauka egun bakarreko aldarrikapena. Sentsibilizazio lan horretan Gipuzkoa «eredu» dela azpimarratu du Jimmy Brosak (Andoain, 1968), Gautenako Familia Laguntzarako arduradunak.