gipuzkoa

Euskal sukaldea, itsasotik

Euskal sukaldea, itsasotik

Euskal Gastronomiaren Topaketak laugarren aldia izango du aurtengoa; bihar ospatuko dute, Getarian. Mantala elkarteak antolatu du. «Arabaz, Bizkaiaz edo Gipuzkoaz hitz egiten dugunean, denok dakigu zertaz ari garen. Baina aurtengo Euskal Gastronomiaren Topaketan itsasoaz hitz egingo dugu; itsasoa izango da gure lurraldea», esan du Aitor Arregi Getariako Elkano jatetxeko sukaldariak. «Euskaldunon itsas izaera ez da...

Lan istripuak nola kudeatu

Lan istripuak nola kudeatu

Asier Vitoria Gureak taldeko zuzendari nagusia eta Amaia Jaunarena lan arriskuen prebentziorako arduraduna «harrituta» daude LAB sindikatuak egindako salaketa ikusita: Gureak-ek ez dizkiela langileei lan istripuak aitortzen. Salaketa egiteko, afiliatuek Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin zuten agerraldia joan den asteko astelehenean, eta erantzunaren zain daude. Gureak-eko zuzendariak dio enpresak «denbora» eskaintzen diola edozein ezbehar kudeatzeari. Gureak-ek...

Jai herrikoien garaia

Jai herrikoien garaia

Maiatza iristen denean, uda-koloreak iristen dira herrira, auzora, etxera, kuadrillara, kotxera, mendira, agendara. Ez beti zerura; bai, ordea, ia beste denera. Planen kolapsoaren garaia iristen da, fomo-aren garaia, iluntze luzatuen garaia, krema itsaskorren garaia, ez-dakit-zeren amaierako lanen garaia, izerdi usainaren garaia, txosnen garaia, kanta errepikakorren garaia, ikasturte bukaerako ekitaldien garaia, ikasle (eta ez ikasle) pisuetako...

Amildegi bat iraganera

Amildegi bat iraganera

1976ko ekainaren 28an, sei euskal mendizale Vignemale mendira abiatu ziren, espedizio bat egiteko asmoz. 3.000 metrotik gora ditu Vignemalek, eta Espainiaren eta Frantziaren arteko mugan dago. Espedizioan zirela, sokaldi berean zihoazen hiru gipuzkoar zendu ziren: Sebastian Sanchez beasaindarra, Fernando Terradillos ordiziarra eta Jose Luis Orbegozo azpeitiarra. Luizi batek eragin zien erorikoa, eta bertan hil ziren....

«Ez gara dantzariak: gu azeriak gara, bihurriak»

«Ez gara dantzariak: gu azeriak gara, bihurriak»

Andoaingo azeri dantzak 50 urte bete ditu, eta 25 urte dira emakumeek lehen aldiz parte hartu zutela. Bi urteurrenak direla eta, erakusketa bat antolatu dute Axeri Dantza elkarteko kideek Andoainen, Bastero kulturgunean; maiatzaren 9an ireki zuten, eta ekainaren 27a bitarte egongo da zabalik. Ianire Huizi (Andoain, 1998) eta Amaia Armendariz (Andoain, 1998) elkarteko kideek esan...

Ormaiztegiko ondarea, oreka hauskorrean

Ormaiztegiko ondarea, oreka hauskorrean

Zubiek, pasalekuek eta iraganbideek muga fisikoak eta sinbolikoak gainditzeko eta leku batetik bestera igarotzeko balio dute. Leku estrategikoak izan dira historian zehar, horietako asko matxinaden eta gerren testigu izan baitira luzaroan. Horren erakusgarri da, esate baterako, Ormaiztegiko zubibidea, Alexander Lavalley ingeniariak diseinatua eta 1864ko abuztuaren 15ean inauguratu zutena. Balio historiko eta kultural handiko eraikuntza da, eta iragan...

«Mikroipuin batek laburbiltzen du bizitzan zer jarrera dudan: ‘Eskerrak ausartu nintzen’»

«Mikroipuin batek laburbiltzen du bizitzan zer jarrera dudan: ‘Eskerrak ausartu nintzen’»

Usurbilgo Artzabal jatetxean dago Idoia Torregarai (Usurbil, 1974), eta infusio bat eskatu du elkarrizketa hasi aurretik. «Ez duzu kroketarik eskatuko?», galdetu dio kazetariak. Barre egin du orduan Torregaraik. «Eguneko edozein ordutan jan ditzaket, eta oso goxoak egiten dituzte hemen, baina ordu hauetan ez dituzte ematen». Urdaiazpiko eta bakailaozkoen artean, urdaiazpikozkoak ditu maiteen —«galdetzea ere!»—. Sareetan mezu...

«Jakin nahi dut emakumeek zer garrantzi izan duten Errenteriako festetan XX. eta XXI. mendeetan»

«Jakin nahi dut emakumeek zer garrantzi izan duten Errenteriako festetan XX. eta XXI. mendeetan»

Euskara batuaren sortzaileetako bat izan zen Koldo Mitxelena. Errenterian jaio zen, 1915. urtean, eta garrantzi handiko izen bihurtu da harena. Horren adierazgarri da Koldo Mitxelena beka; Errenteriako Udalak ematen du, bi urtetik behin. Hamazazpigarren aldiz egin dute aurten, eta, aldiro bezala, udalak gai bat jarri die parte hartzaileei: emakumeek herrian izandako parte hartzea. Maialen Jimenez Garaialdek (Errenteria,...

«Muga zeharka daiteke, baina bidaia ez da orduan bukatzen»

«Muga zeharka daiteke, baina bidaia ez da orduan bukatzen»

Sambou Diaby aktorea Iruñean jaio zen (1999), baina urtebetera Zumaiako Oikia auzora joan zen bizitzera, familiarekin batera. Geroztik, hainbat telesail eta filmetan hartu du parte, eta, azken urtean, Euskal Herriko oholtzak zeharkatu ditu Miñan antzezlanarekin. Apirilean, Asier Urbieta zuzendariaren Faisaien irla filma estreinatu zuten, eta, bertan, Sambouk Sambou interpretatu du. Pelikula Irunen eta Hendaiaren (Lapurdi) arteko mugan gertatzen denari buruzkoa da, eta migranteen...

Migratzaileen oztopoak pantailara

Migratzaileen oztopoak pantailara

Irunen eta Hendaiaren (Lapurdi) arteko Santiago zubia eta Etorbidearen zubia gune gatazkatsuago bilakatu dira 2018tik geroztik; hain zuzen, Frantziak migranteen aurkako polizia kontrol zorrotzagoak ezarri zituenetik muga administratiboan. Helburua da migratzeko ahaleginetan ari diren horiek muga ez zeharkatzea. Ordutik, kezka soziala ere areagotu egin da, eta badira migranteen eskubideen alde ari diren taldeak: besteak beste, Irungo Harrera Sarea....