gipuzkoa

Zorioneko eskua

Erpurua izateak egin ei gintuen gizaki, atzamar oratzaileak eta pintza egiteko gai zirenak eboluzioan ezinbestekoak izan omen ziren. Itxura batean, matxardarena egin ahal izateak gure garuna garatu zuen, eta kapaz bihurtu zuen orduko hominido hura erremintak-eta erabiltzeko. Erpurua, beste lau atzamarrak eta ahurra: eskua. Gure eskua ezinbestekoa izan da, beraz, homo sapiens sapiens bihurtzeko.  Eskua...

«Aterki» bat herriarentzat

«Aterki» bat herriarentzat

«Jende askoren lanari esker». Hala lortu du Eibarko Klub Deportiboak mendeurrena betetzea, klubeko presidente Iñaki Osororen arabera. «Kluba sortu zutenek ibilbide oparo bat egin zuten kirol soziala sustatzeko asmoz, eta herrian askotariko jendea inplikatu zen hasi berria zen proiektuan. Horri eta bidean parte hartu duten ehundaka boluntariori esker iritsi gara honaino». Gaur egun, gainera, «ez...

Futbola Gipuzkoan: andrazko arbitro faltan

Futbola Gipuzkoan: andrazko arbitro faltan

Ohikoa da epaileak hasieran jokalari moduan sartzea futbolaren munduan, eta, baloiaren atzetik ibiltzera ohitzen direnean, aukera gisa ikusi ohi dute arbitratzea. Baina emakumezko futbolean ez da horren ohikoa aldaketa hori egitea, Diazen hitzetan: «Neskei, normalean, gehiago gustatu ohi zaie soilik jokalari moduan aritzea. Gainera, gizarteak ere horrela ikusi ohi ditu, eta arbitroa gehiago lotzen da...

Haiek bai bertsolariak, haiek!

Miguel de Cervantesen On Kixote, Herman Melvilleren Moby Dick euskaratu berria, Gabriel Garcia Marquezen Cien años de soledad, Juan Rulforen Pedro Páramo… Hasiera ezaguna dute literatura unibertsaleko obra enblematiko batzuek. Euskarazkoen artean Txomin Agirreren Garoa nobelakoa izango da, akaso, ezagunena: «Ura zan gizona, ura!». Ezaguna bai, baina ez, seguru asko, arestian aipatutakoak bezain preziatua, gaur...