gipuzkoa

Itzaleko ostikaden bilduma

Itzaleko ostikaden bilduma

Jon Miranda

Futbol jokalaria izan zen Juanito Urkizu Sustaeta Katugorri ondarroarra (1901-1982); jokalaria eta entrenatzailea. Bizkaitarrak 50 urteko ibilbidea egin zuen kirol munduan, eta inork inoiz ez du zuzendu Athletic hainbeste denboran. Zazpi urtez aritu zen langintza horretan, 1940tik 1947ra; 235 partida. Beste hainbat taldetan ere aritu zen, eta ibilbide horren arrastoaren atzetik ibili da Irene Urruzola Arratibel (Lasarte-Oria, 1972). Liburu batean bildu du jasotakoa.

Egutegia

Epea ireki eta 50 proposamen jasota, Jazzaldiko antolatzaileek hamabost aukeratu zituzten lehenik eta behin. Talde bakoitzak kontzertu bana eskainiko du orain jendaurrean, eta ondoren aukeratuko dituzte uztailaren 25etik 29ra Donostiako Jazzaldian parte hartuko duten tokiko hamar taldeak. Urtarrilaren 18an eman zuen lehen kontzertua Double Drums Quartet taldeak, Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan. Urtarrilak 30. Ana...

Aralar, lehoinabarren bizileku

Aralar, lehoinabarren bizileku

Miriam Luki

Bai. Behinola, lehoinabarrak bizi izan ziren Aralarren. Gaur egungo begiekin begiratuta sinestezina dirudien arren, milaka urte atzera egin, eta orduko paisaia, fauna, landaredia zein bizimodua aztertzeko "jarrera irekia" behar dela azaldu du Jose Antonio Mujika EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta arkeologoak. "Alde batera utzi behar dira buruan ditugun eskemak". 750 urte beteko dira aurten Ordiziak hiri-gutuna jaso zuela, eta hitzaldi sorta bat antolatu dute horren harira; tartean, Mujikaren beraren Bizitza eta heriotza Aralarren erromatarren aurretik hitzaldia.

Klasismo naturalizatua

Leire Narbaiza

Gipuzkoako herri ertain bateko enparantzan nago, herriko plazan, plaza nagusian. Ez dabil automobilik bertatik, oinezkoentzako gunea baita. Umeak jolasean ari dira. Zehaztapena egin behar dut: mutikoek dihardute futbolean plazaren erdian. Mutikoek. Baloia jaun eta jabe da, beraz.

Poltsikoko jazzaldi erraldoia

Poltsikoko jazzaldi erraldoia

Unai Zubeldia

Atzoko hotzalditik eta euri zaparrada desatseginetatik urrun, uda giroa izan zen herenegun Gipuzkoa osoan. Eguzkiak ondo goxatuta, askori joango zitzaien pentsamendua udako terrazetako egonaldietara edo kontzertu epeletara. Udak, Donostian, berekin izaten du beti Jazzaldia, eta hala izango da aurten ere, uztailaren 25etik 29ra. Sei hilabete falta dira, oraindik, bost eguneko gozatu horretarako, baina, oinarrira joanda, dagoeneko hasi da Donostiako 53. Jazzaldia. Izan ere, joan den astean hasi zen tokiko hamar talde aukeratzeko prozesua, eta, astez aste, kontzertu bana izango da Donostiako gune jakin batean; ia ehun musikari izango dira denera.

“Teknologia oso hotza da, baina txotxongiloak barrena mugi diezazuke”

“Teknologia oso hotza da, baina txotxongiloak barrena mugi diezazuke”

Itzea Urkizu Arsuaga

Txotxongiloez hitz egitean, aldamenekoak kutsatzerainoko pasioa dario Idoya Otegiri (Tolosa, 1960). Lanez, bizipenez eta betetako ametsez jantzi du Tolosako Ekinbide Etxean behinola hasitako bidea, eta Unima Txotxongiloen Nazioarteko Elkarteko idazkari nagusi postuarekin uztartzen du orain Topic zentroko zuzendaritza, 24 orduren moldeetan nola hala sartuz. Hamar urte betetzeko urtebeteren faltan, Topic, oraindik ere, harribitxi ezezaguna dela azaldu du tolosarrak.

734

ETXERIK GABEAK Honako datua ematen du SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak 2016ko urriaren 26an Gipuzkoako bederatzi herritan gauez eginiko kale kontaketak: 89k igaro zuten gaua kalean, eta egun horretan 645k lo egin zuten gaueko aterpe batean. Donostian ez ezik, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Legazpi, Pasaia, Tolosa eta Zarautzen egin zuten kontaketa. RAISen arabera, egun bakarra...

Aterpe bat ikusezinentzat

Aterpe bat ikusezinentzat

E. Goenaga Lizaso

Goiz da, 07:55, baina Zarauzko Neguko Etxean jada nabari da mugimendua. Osasun etxearen atzeko langa pasatu, bide lokaztuan 50 bat metro egin, eta atera iristean, lau lagun daude zigarroa erretzen. Gosaldu dutela diote, barruan daudela besteak; batzuk gosaria prestatzen, beste batzuk gosaltzen, baten bat ohean dago oraindik, baina gehienak denbora-pasa daude. 09:00etan atera behar dute, 19:00ak arte ezin dira itzuli, eta, ahal dela, nahiago dute epelean egon. Hamabost lagunentzako tokia dago Neguko Etxean, eta, bertako langileak azaldu duenez, "beti egoten da beteta". Hotz handirik ez da kalean, baina euria ari du. Ez da egun erraza izango.

Bizimodu berri baterako giltza

Bizimodu berri baterako giltza

Eider Goenaga Lizaso

Harritu egiten gaitu sei urte baino gehiago etxerik gabe daramaten eta kaleko egoera kronifikatuan dauden pertsonei etxe bat emanez gero nola erantzuten duten ikusteak". Alejandra Puente Garcia RAIS-Euskadi gobernuz kanpoko erakundeko zuzendariarena da adierazpen hori; Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea da RAIS, eta Gipuzkoan erakunde horrek kudeatzen du Housing First metodologian oinarritutako Habitat programa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez jarri zen martxan, iazko udan, eta irailean etxe bana eman zieten bost etxegaberi —lau gizon eta emakume bat—, hortik abiatuta bizimodu berri bat eraikitzeko. Urtarrila amaitu aurretik, beste etxe bat esleituko dute Irunen, eta lurralde guztian hamar etxebizitza kudeatzea da helburua. Aldundia zenbait udalekin ari da gaia jorratzen.

“Tximiniako dioxina isuriekin kezka daukagula berresten dugu”

“Tximiniako dioxina isuriekin kezka daukagula berresten dugu”

Unai Zubeldia

Kilometro erdia besterik ez dago Zubietan eraikitzen ari diren errauste plantaren eta Lasarte-Oriako Landaberri ikastolaren artean. 500 metro. Bertako zenbait irakasle eta gurasok lanak hasi baino lehen adierazi zuten kezka, eta ordutik euren egoerak ez du hobera egin, maiatzaren 8an ekin baitzieten errauste planta eraikitzeko lanei. Ikastolako klaustroaren proposamena aintzat hartuta, organo gorenak bi eskutitz bidali dizkio jada Gema Gonzalez de Txabarri Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariari: 2016ko maiatzean lehenengoa, eta 2017ko otsailean bigarrena; iaz, hainbat irakaslek eta gurasok elkarretaratzea ere egin zuten Jaurlaritzaren Donostiako egoitzaren parean. Orain artean, ordea, ez dute jaso idatzizko inolako erantzunik.