Eider Goenaga Lizaso
Mintzalagun egitasmoak elkartu zituen duela lauzpabost urte. Eurak ere ez dira ados jartzen noiz bildu ziren lehenengoz, baina bitartean hirurak ari dira hizketan, euskaraz betiere. Laugarrena edo bosgarrena, baina zalantzan daude seigarren urtea ez ote den. Marian Ibaibarriaga da bidelaguna, eta Toñi Rodriguez eta Toñy Landa bidelariak. Astelehenero elkartzen dira, 18:30ean. "Eguraldi ona egiten badu, paseatzera joaten gara", dio Landak, eta "txarra egiten badu, kafe bat hartzen gelditzen gara", Ibaibarriagak.