gipuzkoa

Txikiteorako egunik dotoreena

Txikiteorako egunik dotoreena

Maritxu Kajoi ospatuko dute gaur Arrasaten, 1977an txikiteroen patroiaren omenez sortutako jaia. Goizetik sortuko da giroa, eta 20:30ean piztuko da festa, Maritxuri egingo dioten lore eskaintzarekin eta aurtengo mirariarekin. Erakundeen diru laguntzarik gabe antolatzen dute eguna.

Xabier Mendiguren Elizegi. Euskara zainetaraino sartuta

Xabier Mendiguren Elizegi. Euskara zainetaraino sartuta

Unai Zubeldia Idazlea, itzultzailea, hizkuntzazalea, Euskalgintzaren Kontseiluko lehenengo idazkari nagusia, irakaslea… eta askoz gehiago zen Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio, 1945). Baina, batik bat, euskararen maitalea, euskara bizitzarako tresna gisa baliatu zuen euskaltzalea —euskaltzain urgazlea zen—. Astelehenean hil zen euskalgintzako ikurretako bat, 78 urterekin. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan 1998tik 2010era egin zuen lanak eman zion sona,...

‘Guggenheim sindromea’ gurean

Sasoi baten Ikearen katalogoa buzoneatzen zutenean, atsegin handia izaten nuen hura postontzitik jasotzean, banekielako zein ondo pasatuko nuen bertako argazkiak ikusten, gela konposizioa aztertzen, konbinazioak behatzen… Gozatua. Nire eskuetan jausten ziren dekorazio aldizkariekin ere asko disfrutatzen nuen, goitik behera aztertuta, plazerez. Orain ez dakit existitzen diren ere, paperaren gainbehera dela eta. Ikeak ere ez ditu...

Basogintza industriaren kontrako ekintza Azpeitian

Aurreko asteetan —abuztu hasieran— Azpeitiko zuhaitz landaketa industrial batean ekintza bat egin dugu. Zehazki, monolaborantzan egindako zuhaitz landaketa batean milaka eukalipto hondatu ditugu. Bizi dugun krisi ekosozial gogor honen erdian, bioaniztasunaren galera identifikatu da arazo nabarmenen artean. Horrek habitat naturalen suntsiketarekin du lotura zuzena. Jakina den bezala, monolaborantzan oinarritutako zuhaitz landaketa industrialek, bereziki eukaliptoa bezalako...

Futbola hauspotzen

Futbola hauspotzen

Mariñok eta Real Unionek indarrak batu dituzte emakumeen futbola indartu, bultzatu eta ikusgarri bihurtzeko. Irungo eta eskualdeko emakumeei proiektu sendo bat eskaini nahi diete.

Betikoek itxi dute atea, betiko

Betikoek itxi dute atea, betiko

Merkataritza txikia indarra galtzen ari da; horren erakusgarri da azkenaldian pertsianak betiko jaitsi dituzten denda txikien ugaritzea. Fenomeno horren beste aldean dago frankizien eta saltoki handien etengabeko ugaritzea, hori guztia globalizazioarekin lotuta. Gipuzkoan ere nabarmena da aldaketa.