M. Luki
Zoriak eta familiak gerturatu zuten Nerea Mendizabal (Zumarraga, 1973) harien mundura. Julita izebak 1943an irekitako mertzeria berriro familiaren eskuetara itzuli, eta haren kargu egiteko aukera izan zuen. Bi aldiz pentsatu gabe hartu zuen negozioaren ardura, eta harien unibertsoan murgildu zen.