Erik Gartzia Egaña
Errenteriaren birika berdea bezala deskriba daiteke Arramendiko kaskoa. Industrializazioaren eta haren hirigintza ondorioen aurrean bizirik iraun duen eremu zabala da Arramendi. Herriko plazatik 500 metro eskasera dago, eta 160.000 metro koadroko azalera du. Hiru auzo ditu bere perimetroan: Agustinak, Pontika eta Gaztaño. Arramendiren magalean bertan eraikita dago hirugarren auzo hori. Errenteriako Udalak hainbat esku hartze egin ditu, orain arte, espazio berde horretan: herri baratzeak, kantina, naturaren interpretazio zentroa... Ondareari dagokionez, gotorleku bat dago bertan, eta indusketak egin zituzten, baina lan horiek ez zuten izan jarraipenik.