gipuzkoa

Antzerkia: barnea kanporatzeko

Antzerkia: barnea kanporatzeko

Duela hamahiru urte abiatu zen Zestoan Eromen antzerki eskola. Han batzen dira gazte zein helduak, inprobisazioa zein gorputz adierazpena lantzeko. Ezaguna da ikasturte amaieran antolatzen duten Zestoako Antzerki Astea ere; mila pertsonatik gora bildu izan ditu azken urteetan.

Erlaxazioa, telebista eta euskara

Gustuko dut telebista ikustea, daitort. Erlaxatu eta errealitatetik ihes egiten laguntzen dit, ez pentsatzen. Sofan jarrita, eguneko arazoak ahaztu, eta etxera eroandako ezinegon, pena eta gatazkak lausotu egiten zaizkit. Hortxe segitzen dute buruhausteek, baina nolabaiteko arintze bat izaten dute. Agian, pantailari begira ez diedalako problemei buelta gehiago ematen, buruan espazio handiagoa okupatzen lagatzen, kiribiltzen eta...