Iritzia

Desioak eskatzea

Desioak eskatzea

Igande goiza zen. Giro freskoa egiten zuen, eguzkitsua. Aldapan gora zihoazen lagun taldetxoak, hiru korrikalari kontzentratu, bi bikote, umezko eta gurasozko kuadrillak. Izerdia irristatzen zitzaien kopetetatik, berotutako eztarrien arnasestuak ozentzen zituzten. Berdea zen den-dena; arbola sail handiak, muinoak, bideak, zelaiak. Jendea eta jende gehiago zebilen aldapan gora eta aldapan behera. Hernioko tontorrerako ehun-berrehun metro baino...

Unga-ungari stop!

Unga-ungari stop!

Igande iluntzea da, auzoko litxarreria dendan nago ogitara etorrita, bidaia batetik bueltan natorrelako. Denda barruan neskatxo talde bat saltzaileari kontatzen dabil mutil batzuk segika dituztela. Nesketako bat negarrez dago. Dendatik irtendakoan neskak atean aurkitu ditut, eta zotinka segitzen du neskatilak. Hurreratu eta ea zer gertatu zaien galdetu diet. Umeak dira, oraindik aurrenerabezarora ailegatu bakoak. Esan...

Hitza hartzea

Hitza hartzea

Isil-isilik pasatu izan ditu minutuak auto bidaietan, orduak ikastaroetan, egunak udalekuetan. Ez du jakin zer esan ez-dakit-non ez-dakit-nor ikusi eta agurtzera joan zaionean. Begiekin eta bekainekin adierazi izan du testuinguru askotan dena delakoa, hitzik esan gabe. Eztarrian geratu izan zaizkio hiru minutuz bere kolkorako memorizatu eta errepikatu dituen hitzak. Lagun taldeetan gehiengoari egin izan dio...

Ospatu

Ospatu

Azkeneko Zinemaldian Javier Bardemek hartu zuen jaso barik zeukan 2023ko Donostia saria, iaz AEBetan zegoen, aktore eta gidoilari grebarekin bat egin zuelako. Beti egiten den bezala, prentsaurreko bat eskaini zuen Bardemek sari-emate zeremoniaren bezperan. Bertan, zenbait konturen artean, aktoreak Israelez luze jardun ostean, zera esan zuen: «[Munduaren egoerak] ez dit lagatzen saria ospatzen. Oso eskertuta...

Zinema, hain gertu, hain arrotz

Zinema, hain gertu, hain arrotz

Donostiako Zinemaldiaren amaieratik gertu argitaratuko denez, Gipuzkoako Hitza-k eskainitako espazio honetako azken zutabea zinemari eta Zinemaldiari berari eskaintzea erabaki dut. Beti gustatu zaidan arren —gehiago gazte garaian orain baino—, zinema zaputzarekin eta frustrazioarekin lotzen dut neurri handi batean. Bi pausotan azalduko dut zergatik: Batetik, alderdi pertsonaletik begiratuta, garai batean zineman lan egiteko edo gutxienez zinemaren...

Lurrean etzanda

Lurrean etzanda

Aurreko ostegunean eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak Abadia saria Ruper Ordorikari. Hurrengo egunean, Zaldibarko plazan bakarka eman zuen kontzertura joan ginen neguko txamarra jantzita.  Hotzak egon arren, ederra izan zen kontzertua, betiko moduan. Kantu zaharrak abestu zituen, gure bizitzako momentu askotako soinu bandan izan direnak, eta sasoi haietara eroan gintuzten; izan ere, musikak telegarraio boterea...

Zortzi abizen espainiar

Zortzi abizen espainiar

Esaten dutenez, orain dela hirurogeitaka urte, 1960ko hamarkadan, Sebastian Elorza txirrindulari azkoitiarrak esprintean lehiatu gabe utzi omen zion irabazten proba bat aurkari zuen iheskideari, hark hala eskatu ziolako, mesedez, andregaia publikoan begira izango zuela argudiatuta. Ez da egia izango seguru asko, baina sinesgarria da hala ere. Se non è vero, è ben trovato. Sinesgarria izango ote...

Urte berrirako desioak

Urte berrirako desioak

Urte berri on, lagunok! Bai, badakit, ez da urtarrila, baina askorendako urtea hilabete honen hasieran hasten da, batzuok ikasturteka neurtzen dugulako denbora. Umeak eta gazteak itzultzekoak dira eskolara egunotan, eta irakasle-jendea ez ezik, beste hamaikatxo langile ere beharrean hasiko dira opor ostean. Orokorrean, amaitu zaigu abuztuak ematen digun pausa hori, eta atzera ere bueltatuko gara...

Jaizkibeldik Pilotegira

Jaizkibeldik Pilotegira

Oi, Jaizkibel, zer hintzen eta non hago?! Txirrindularitzaz ari naiz, Donostiako Klasikoaz. 2000. urtera arte Jaizkibel (8,2 km, %5,33ko batez besteko pendiza) izan zen Donostiako Klasikoaren ibilbideko puntu nagusi eta erabakigarria. Han utzi zituzten atzean gainerako lehiakideak Marino Lejarretak eta Miguel Indurainek 1990ean, eta gero Indurain bakarrik ailegatu zen gora, beste denak baino minutu bat...

Sakatu beti ‘eus’

Sakatu beti ‘eus’

Aurrekoan sare sozial bidez ohartarazi zidaten hogei urte bete direla blog ikastaroa egin genuenetik. Eibartarrak posta zerrendan genbiltzan batzuek jaso genuen. Ikastaro horretatik zenbait blog abiatu ziren, eta beste batzuk urtera-edo jarri genituen martxan. Geroago beste batzuk. Horrela eratu zen lehenengo blog komunitate euskalduna. Webgunean berrogei blog kontatu ditut, pertsonalak eta kolektiboak, asko lagata, gutxi...