Iritzia

Bi fenomeno global geldiezin

Danel Agirre

Tonto-tonto, Vladimir Putin palmaresa egiten ari da: Munduko Kopa, Neguko Olinpiar Jokoak, Txetxeniako bigarren gerra, deskuidu antzean okupatu zuen beste penintsula hura, hainbat pozoidura bitxi, Siberian bular bistan kanaberarekin arrantzatutako 20 kiloko lutxo bat, Baltikoko gas pipeline berria, AEBetako bozak, procés-a... Zerrenda inprobisatua da, eta ofiziosoa zeharo, Wikipediak ez dizkiolako lorpen horietako batzuk aitortzen, besteak beste. Errusiako presidentearen jarraitzaileei horrek bost ordea: ez diote jainko txikiaren pasaporte biologikoari erreparatu ohi. Bere menderaezin aurak bilakatu du fenomeno global geldiezin. Agintari ofizioa ia kazetariarena bezain debaluatuta dagoen honetan, putinismoak puztu eta puztu segitzen du.

Traganarruak jan ez gaitzan

Leire Narbaiza
Aurreko astean irudi lazgarri batzuek bete zituzten komunikabideak eta sare sozialak. Milaka pago lurrera botata ikusten ziren fotografietan, eta beste asko, kaltetuta. Araban izan zen, Entzia mendikatean, pasa den asteko asteazkenean tornado batek eraginda.

Zelofan urdina ipini artean

Danel Agirre

Bere superbotereak erabiltzen dituen bakoitzean, flipatu egiten dut aitarekin. Jatetxe japoniar batean irrigarri laga nahi izan genuen aurrekoan. Sushiarekin estreinaldia zuen, eta mokaduak ehizatzerakoan lantze gorena exekutatzera doan toreatzailea zirudien. Esku bakoitzarekin txotx bana banderillaren moduan eutsi, eta heldu beharrean alboetatik zulatu zituen. Gure txantxa sinplistak kiroltasun osoz onartu, eta kafearen zain geundela, Mega katean prime timean programatzeko moduko ikuskizunarekin txunditu gintuen aitak. Txotxak eta kandelak paratzeko ontzitxoak hartu, eta Anoetako estalki berriaren zertxak (hitz kutuna dut asteotan, sinpatikoa da gero) muntatu zituen mahaian, miniaturan. Lau piezak elkarrekin lotzeko airean gauzatu beharreko operazioak ere simulatu zituen, modu zehatz eta didaktikoan. Bukatu zuenean, zutitu eta bibaka hastea beste erremediorik ez zitzaidan geratu.

Sofan etzanda, euskara bultzatzeko

Leire Narbaiza

Telebista aparatua aspalditik da egongela ia guztietako parte, ezinbestekoa esango nuke, gainera. Gurean, ni jaio eta gutxira sartu zen Helmotz markako gailua, Eibarren bertan egindakoa. Zuri-beltzeko trepeta hartan ikusi genituen luzaroan kanal bakarreko saioak. Hain zen gogorra tresna, ezen ez zen hondatzen, eta, hondatu ezean, telebista berririk ez. Beraz, ETB1 ikusten oso berandu hasi ginen, etxeko gazteenok irrikan egon arren.

Gure gusturako, nahiko zerri

Danel Agirre

Zuri ez zaizu gertatuko, akaso, baina guri ez zaizkigu paradoxak eta kontraesanak kabitu ere egiten etxean. Trapua pasatzea gorrotatu arren, esaterako, garbitasunaren fanatikoak gara, eta sarriegi pilatu ohi zaigun zikinkeriak zeharo adoregabetzen gaitu. Blokeo egoeran gaude aspaldi. Erantzule nagusiak? Nire nagikeria bokaziozkoa eta kutsakorra, eta sekula sinetsi ez ditudan eta fartsa batean bizitzen jarraitzea ahalbidetzen didaten bost pezetako printzipio absurdoak.

Turismoa katalanez

Leire Narbaiza

Eguraldia dugu hizpide Euskal Eurian, halabeharrez. Gutariko asko eguzki-gosez gabiltzanez, egun libre batzuk izanda, hor abiatu ginen Eba Mirentxu legez eguzki bila hondartzara. Abestiko protagonistaren moduan Mediterraneorantz jo genuen, nahiz eta Benidorm ez izan helmuga. Kataluniara joan ginen, Tarragona aldera, kosta hartan dauden herri hiperturistikoetako batera, ezlekutzat har genezakeena. Komertzioak, dendak eta abarrak ikusita non dagoen jakin ezin den horietako bat. Kanarietan, Katalunian, Murtzian edo Huelvan egon zitekeen leku hura.

Euriak blaitutako enplastu bat

Danel Agirre

Horrela ez dago herriminik sentitzerik, benetan. Aurten lehenbizikoz etxera hurbildu naizen asteburu berean, euskarazko panfleto arrazistak azaldu dira Zarauzko malekoiko jarlekuetan botata. Manifestu korporatibista izena du gorozkiak, eta Askatasunaren Liga izeneko kolektibo anonimo koldar baten sabel hustea da. Arrazistarena ez da balorazio bat, testutik hautatutako entresakan egiaztatu ahal den moduan, sailkapen enpiriko askoa baizik: "[...] Garai zailak datoz Euskal Herrira aurreikuspen guztien arabera: kapitalaren globalizazioaren erruz, euskaldunak behartuak egongo gara gure lurrak komunitate etniko ezberdinekin partekatzera, kolono espainiar eta frantziarrez gain. Euskaldunon (eta europarron) krisi demografikoaren aurrean, arazo argi bat bilakatzen da etorri-berri afrikar eta mairuen jaiotze-tasa altua, ordezkapen etnikoaren mehatxua ortzi-mugan ageri delarik. Aniztasun etno-kulturalak gora egin ahala, areagotu egingo da gizartearen baitako desordena, zatiketa eta gatazka, murriztu egingo delarik Estatu, lege eta erakunde publikoen eraginkortasuna [...]".

Aspaldiko gazteak

Leire Narbaiza

Gazte ziren, gazte, eta ez daude konforme", horrela kantatu beharko diegu geure erretiratuei Lurdes Iriondoren abesti famatu haren bertsio eguneratua; izan ere, euren gazte denboretakoa da, eta ziurrenera, makinatxo bat bider abestuko zuten. Orduan sasoian zuten kemena, orain ere badute-eta gure jubilatuek, zorionez.

Metroz golfera, Poloniatik hurbil

Danel Agirre

Berripaper honek zutabe honengatik ordaindu ahal duena baino gehiago kostatu bazitzaigun ere sarrera, berripaper honetako kazetari batekin goiz bat eman nuen aspaldi Zarauzko golfean —kidearen izenik ez dut idatziko, euskalgintzako behargin bihurtzeko emandako pobrezia botoa apurtu zuenik ez duelako zabaltzerik nahiko—. Zelaia ia hutsik zegoen, baina swing eta swing artean norbait urrutitik so genuela antzeman genuen. Ni umiliatzeagatik, pilota sasietara bota nuen arte ez zitzaigun hurbildu. Julio Iglesiasen klon lepatente bat zen. Green-era iristeko trukoren bat gurekin partekatuko zuela espero nuen, baina janzkeragatik kargu hartu zigun, oso modu zakarrean.

Geure burua plastifikatzen gabiltza

Leire Narbaiza

Goizean okindegira joan naiz. Etxetik irtetean ez zen euririk, baina zaparrada ederra bota dit bidean. Ogia eta erositakoa plastikozko zorro garden baten sartu dizkit dendariak, busti ez zitezen. Esan diot ea poltsa garden horretan sartu beharrean, heltzeko lekua duen baten sartuko zidan guztia, euria goian-behean ziharduelako; berak ezetz, kobratu barik ezin zidala halakorik eman.