Iritzia

Seinale bat, sasi artean botata

Danel Agirre
Kanbo hitza entzute hutsarekin, lerdea darigula ipintzen gara etxean. Ez da Arnagako aperitifara gonbidatu gintuztenik (ETA luntx epiko batekin bukatu zela irakurri dut), karta berdearen garaitik datorren kontua baino.

Gizonok, orain zuen txanda da

Leire Narbaiza

Apirila da hilik krudelena", hasten da T.S. Eliot-en Hilen ehorzketa poema. Apiril hau ere krudela izan da arlo larregitan. Azken astea, batez ere, oso intentsua eta gogorra. Tristura, haserrea, amorrua, higuina, mina... sentimendu horiek guztiak pasatu ditugu, bat baino gehiago batera. Horregatik gaude lur jota, porru eginda.

Ni joaterako, bera beti bueltan

Danel Agirre

Erretiroa hartu eta astebeterako ikasi zuen aitak sarera irteten, inoren laguntzarik gabe. Sekula ordenagailurik ukitu gabea zen, eta apartatu berri nuen moteldutako bat eman genion, nola pizten zen soilik erakutsita. Egun gutxiren buruan ulertezina zitzaion zerbait zegoela aipatu zidan, eta ikastaro ezin nekosoago bat eman beharko nion ikarak hartu ninduen. Bere galderarekin, ordea, flipa eginda geratu nintzen: "Aizu, eta Interneten dabiltzan guztiak zergatik dira argentinarrak?".

Munillak blokeatuta nauka

Leire Narbaiza
Munillak blokeatuta nauka Twitterren. Duela hilabete batzuk konturatu nintzen, kasualitatez. Txiolari lagun batzuekin komentatu, eta euretako batzuek ere hala zeudela aditzera eman zidaten.

Dotoreziaren pinakulu bat

Danel Agirre

Atzerrira bizitzera irten nintzen lehenbiziko aldian, ikurrina eta Benitoren CD bat sartu nituen maletan. Trapua nondik atera zen ez nago oso ziur, gurasoen etxetik ez behintzat. Alokairuko nire logelako oheburukoaren gainean ipini nuen. Eta begiratu eta zeharo barregarri sentitzen nintzenez, agudo ezkutatu ere bai. Diskoa, berriz, anaiari ostu nion. Hogei urte daramatzat neure buruari zer demontretarako behar nuen galdetzen: Benitori cortapedos deitzen genion ordurako, ez zitzaidan batere gustatzen. Baina hori baino garrantzitsuagoa, ez nuen inola ere gustatzerik nahi.

Zahartze programatua

Leire Narbaiza

Apiril hontan beteko ditut nik nahi baino urte gehio", kanta nezake, Ruper Ordorikaren Bertso berriak abestia parafraseatuta. Egia esatera, artikulu hau irten orduko beteta izango ditut urteok; nahiko nukeena baino zaharragoa naiz, alegia. Zenbaki biribila, eta hamarkada aldaketa. Latza! Urtebetetze eguna okasio berezia dela baderitzot ere, nire asmoa ez da zorion agur gehiago jasotzea —baina opariak hartzeko beti prest nago, kar, kar, kar—, digitu aldaketa beti hausnartzeko momentua izaten da defendatzea baizik.

Egiaztatzeko modu bakarra dut

Danel Agirre

Teologo anglikano gasteiztar bat izan nuen klasekide, unibertsitatera izterren artean Chopper ikusgarri bat zuela agertzen zena. Iron Maidenen kontzertu batean topatu nuen behin, kamisetarik gabe izerditan blai, gurutzedun zintzilikarioa lepoan, The number of the beast kantuarekin trantzean. Aspaldian, Nabarraren eta musulmanik gabeko Europa zuri kristauaren defentsa sutsuan dabil sarean, eta feministak astintzeko indarrak ere geratu ohi zaizkio. Bizitzaren misterioaren gremioan dabiltzanekin beti gertatzen da: teologo anglikano gasteiztarra benetan da morroi originala.

Zoriona ez da euforia

Leire Narbaiza

Artikulu hau irakurtzen hasi zareten asko opor usainean ibiliko zarete, laster etorriko zaizkizuelako Aste Santuko jaiegunak, batez ere Hegoaldean egiten baduzue lan. Beste batzuk dagoeneko oporlekurako bidean ere izango zarete. Besteak, berriz, deskantsu nahian. Oro har, zoriontasuna dela iritziko diozue lasai asmoko tarte horri, errutina alde batera lagata, nahi dena egiteko aukera ematen duelakoan.

Erretraturik gabe, ez da politika

Danel Agirre
Ahaztu Bastilla, San Petersburgoko Neguko jauregia eta Moncada kuartela. Politikaren historian ez da izan iraultzarik, masa gogaituengan Luis Guillermo Solis Costa Ricako presidente ohiak 2014an iragarritakoak adina itxaropen zabaldu duenik.