Iritzia

Botea jartzea, identitate ikurra

Leire Narbaiza
Kamerungo lagun bati poteoa zer zen azaldu ziotenean, dirua banatzeko era berdinzalea zela kontatu zioten, kaleko taberna guztiek negozioa izan zezaten, modu "sozialista" dirua banatzeko. Ez dakit oso azalpen egokia den, baina grazia handia egin zigun.

Eta zuri ere gertatzen zaizu

Danel Agirre

Joan den iganderako egitaraua plan kitzikagarriz lepo banuen ere, Irma-k guztiak zapuztu zizkidan, egun osoz kalera irten ezinik laga baininduen. Ez nintzen Pensacola, Boca Raton, Tallahassee edo Sarasotara (toponimo bikainak, alajaina) oporretara joan, eta ez nuen urakanetik ihesi instituturen bateko gimnasioan kanpatu eta bertakoekin kakahuete-gurindun sandwichak partekatzen bukatu, ez. Etxean nengoen, zortzi bat mila kilometrora. Eta, agerkariek Floridarentzat apokalipsia promesten astebete zeramatenez, ez nuen penintsula hura betirako ozeanoan hondoratzen zen unea inola ere galdu nahi. Ilunabarrerako, ordenagailuari itsatsirik izan nituen begiek azkura egiten zidaten, buruko min galanta nuen, eta desengainuak hartuta biraoka alde egin nuen ohera. Historiko behar zuen ekaitz hura arrunkeria suertatu zen, dagoeneko mila bider ikusitako irudiekin. Hondamendi eta atentatu kontsumitzaile gisa, engainaturik sentitu nintzen.

Turistak Eibarren

Leire Narbaiza

Abuztua, oro har, ez da hilabeterik egokiena kazetaritzarentzat. Erredakzioak erdi oporretan egoten dira, irakurle/entzule/ikusleak firin-faran atzera eta aurrera etxean geratu barik, eta "benetako" albisteen sortzaileak —politikariak, alegia— desagertuta, horiek ere bakantzetan. Baina orriak eta albistegiak bete egin behar dira abuztuan ere, aurreko hilabeteetako tamaina (edo antzekoa) bera dute-eta.

‘Skapaz’-en eskapada hura

Danel Agirre

Zarauzko Salberdingo eremua urbanizatu eta bertan mila etxebizitzatik gora eraikitzeko plan bereziaren esleipena azpikeria zabar bati esker erdietsi zuen, 2008an, lehiaketa publikoan parte hartu zuen arkitektoetako batek. Bost proposamenen artean aukeratzeko baliatu ziren irizpideen artean, berritzailea zen bat ezarri zuen udaletxeak: herritarrei euren iritzia galdetu zien, puntuen %10 bat haren arabera banatzeko. Areto batean ikusgai izan ziren bost egitasmoen plano eta zirriborroak, lehiakideen izenak ezkutatuta. Aurreiritzirik gabe, ahal zen modu aseptikoenean ikusitakoa epaitzeko eskatu zitzaien Zarautzen erroldatutako guztiei.

Urruneko jende exotikoa, bidaiariak eta turistak

Leire Narbaiza

Euskal Herrian bidaiariak miretsi egiten ditugu. Hala da. Bereziak iruditzen zaizkigu, ausartak eta bipilak, munduan barrena dabiltzalako motxila bizkarrean dutela, mundua "benetan" eta "sakon" ezagutzera joaten direlako. Lau izarreko hoteletako logeletan ostatu hartu beharrean, mila izarreko lolekuak nahiago dituztelako. Horiek bai esploratzaile bikainak! Eta horregatik, etxera itzulitakoan, askok diaporamak muntatu, hitzaldiak eman, irratian berba egin edota liburu bat argitaratzeko aukera izaten dute.

‘Lillonarios’, izen berri bila

Danel Agirre

Bizitza da, nire muturren aurretik pasatzen ari den hori, Medellinen Juan Manuel Lilloz gozatzen dabiltzan bitartean. Kontatu nizun hementxe duela hiru urte: Lillologo-tzat dut neure burua. Eta Latino-amerikako bere egonaldiek suspertzen didate bereziki kalentura. Mexikon, Txilen edo Kolonbian kontratatzen duten bakoitzean, zaletasuna obsesio bilakatzen zait niri. Telesailen azken atalaren zain igaro ohi duzun kalbario berbera pairatzen dut nik Lilloren eguneko prentsaurrekoa Youtuben agertzen den arte.

Beix koloreko Euskal Herria

Leire Narbaiza

Ez dakit herriek kolorerik duten, eta izanda ere, badakit ezin daitekeela orokortu, giza taldeak heterogeneoak direlako, denetatik dagoelako eta tar, tar, tar... Ezaguna dut diskurtsoa, nik neuk ere praktikatu dudalako. Baina ez dezagun geure burua engaina; margotu izan balute gure herria, eta bertako guztiok, emandako ikuspegi nagusia beixa izango zatekeen.

Baina pistak ken ditzatela, azkar

Danel Agirre

Anoetaren historia idazten lagundu duten portugaldar guztien artean, lehenbiziko biak geratu zaizkit niri memorian iltzatuta. Ez naiz ari hain irribarre atsegina zuen Oceanoz, ezta Carlos Xavier jenio zekenaz ere, estadioa eraikitzen hil ziren herrialde horretako bi kofratzaileez baizik.

Doan, ordaindu gabe!

Leire Narbaiza
Pasa den ostiralean lankide (eta lagun) batek artikulu baterako gaia proposatu zidan: euskara ikasteagatiko diru-laguntzetan zehar ez galtzeko gida. Nik esan nion artikulu bakarrarekin ez zela nahikoa, anabasa hori ulertu eta dominatuko zuenik oraindik ez delako jaio.

Kapaz gara hau ere egiteko

Danel Agirre

Atzerriko azoketan sagardoa partitzeko furgoneta vintage-a tuneatu eta Cider truck izen xelebrea ipintzea bezalako ateraldiekin, gure turismo bulegoek ingelesez egindako beste bihurrikeria bat oharkabean pasatzea lortu izan dute. Donostiak eta Bilbok urteak daramatzate liburuxka eta webguneetan bere burua gay friendly moduan aurkezten. Hiriok ezagutzeko gonbita egin, eta oasi toleranteekin amets eginarazten diete LGTB komunitateko bidaiari kanpotarrei. Turista kapazak (Busturialdean horrela esaten diete gayei, ez al da jeniala?) nahikoa du arratsalde pare batez bikotekidearekin eskutik goxo-goxo Kontxatik paseatzea, ordea, begirada eta keinu inkisidore gabeko egonaldia hitzematea euririk gabeko oporrak bermatu nahi izatea bezain irreala dela antzemateko. Gay friendly eslogana gurean erabiltzea publizitate iruzurtia da, eta egiaztatzeko metodorik onena, nazionalismoa sendatzeko espezialista onenek gomendatzen duten berbera: bidaiatzea.