Iritzia

Loteria, soldatak eta duintasuna

Leire Narbaiza
Lan egin barik bizitzeko, zenbat diru tokatu beharko litzaiguke loterian?". Halako itaunak egiten dizkiegu ikasleei euskaltegian, berba egin dezaten, mintzamena lantzeko; betiere testuinguru batean, jakina. Gogoan dut halako galdera bota nien azkenekoan milioi bat euro irten zitzaigula zifra adostua.

Gerritik behera, nire aita naiz

Danel Agirre

Duela bi urteko udal hauteskundeen kanpainan zakilpausiak modu ankerrenean erasan ninduen. Muntaiatzat hartu nuen irudi bat pasatu zidan Xabik Whatsappez: ni neu ageri nintzen, Gasteizko EAJren afixa batean. Photoshoparekin propaganda jeltzale faltsua sortzea baino egiteko hoberik ez ote zuen galdetu nion lagunari. Eta bidalitakoarekin arren tentuz ibiltzeko exijitu. Jendea sinesbera delako, eta irudia zabalduz gero hainbatek "ba, Hitza-ko zutabegile txoro hori azkenean Peneubekoa zen" pentsatuta ontzat eman zezaketelako. Xabik mezukoa ez nintzela ni erantzun zidan, ordea, bi malkotxo dituen algararen emotikonoaz lagunduta. Nire mozolo irribarre berbera —eta oro har nik baino nire antz handiagoa— zuen tipo hura Gorka Urtaran zen. Informazioak lur jota utzi ninduen. Zer zetorren oso ongi jakin gabe ere, heldutasuna deitzen dioten munstroa parez pare ikusi nuen lehenbizikoz. Izan ere, EAJko alkategai baten fotokopia perfektua nintzela jabetu ondoren, ezin nuen gazte plantak egiten jarraitu. EAJko alkategai baten fotokopia perfektua zarela jabetzea zakilpausia duzula ziurtatzen duen agiri ofizial baten modukoa delako, kosmosaren hariak mugitzen dituenaren zigilu eta guzti.

Gure ume hilak

Leire Narbaiza
Orain laurogei urte, beste lau mila umerekin batera, gure aita ebakuatu zuten Frantziara Goizeko Izarra itsasontzian. Hiru urte zituenez, eta anaia txikiago bat, amarekin joateko suertea izan zuen. Horregatik, bera eta osaba ez dituzte inon gerrako umetzat aitortzen, lagunduta joan zirelako Frantzia aldera.

Eskerrak, Vladimir, egun honengatik

Danel Agirre

Apareju galantaz gain aparejadore efikaza ere izaten badakien Ikerrek kontatu zidan. Etxebizitzen zaharberritzean, ohikoa bilakatzen ari da sakelakoaren aplikazioarekin menderatu daitekeen sarraila instalatzea. Indonesian surfean edo Bretainian furgonetarekin ibilita ere, tantaka dagoen komuneko hodia konpontzera datorren iturginari (edo maitalearekin non ezkutatu ez duen lagunari, edo hozkailutik speed gramoa jasotzera doan bezeroari) atea zabaltzea posible da egun. Gauzen Internet aurrerabide probetxuzkoa da zinez. Besteak beste, nabarmen sinplifikatu duelako gizakia gizaki denetik arduratu izan duen obsesio funtsezkoa: krimen perfektua burutzea, jakina.

La mamma eta Super Ama

Leire Narbaiza

Orain egun batzuk informatibo guztiek kontu berarekin zabaldu zituzten emanaldiak. Inpaktuko albistea omen zen. Marta Ferrusola Jordi Pujolen emaztea zuen protagonista, eta kontatu ziguten ostu ei dituzten diruak berak kudeatzen zituela kongregazio bateko ama nagusia balitz legez.

Bi shock handi aste bakarrean

Danel Agirre

Etxera iritsi eta karteroaren ipurdi biluziaren azpian bere ama topatu berri duenaren tamainako shocka izan zen lehengo egunekoa. Lanaren atzaparretatik ihesi nenbilela, Interneteko sator-zulo ilun batean ezkutatu nintzen. Kaka usain sarkorra zerion ezkutalekuari. Inguruan begiratu, eta hantxe ikusi nuen, euli laino baten azpian: euskarazko lehenbiziko blog xenofoboa. Stop Immigrazioa izenburua du blogak. Anonimoa da, euliz inguratutako sareko gorotz mendixka guztiekin gertatu ohi den moduan. Abertzaletasunez mozorrotutako xenofobia klandestinitatetik ateratzeko saiakera da, baina pixka bat lotsatia.

Folklorea, folklorikoa eta folklorismoa

Leire Narbaiza
Gu ez gara folklore eta erromeria horretan egongo" adierazi zuen Idoia Mendiak Bakearen Artisauek Baionako ekitaldia iragarri zutenean. Adierazpenok entzun nituenean amorruak hartu ninduen; izan ere, folklorea era gaitzesgarrian erabili zuen, folklorea gauza hutsal eta gaitzesgarria balitz bezala.

Erakustaldi bat bestearen atzetik

Danel Agirre

Sofako bermutak errematatzen ari ginela, erlojua erabiltzen hasi zen Santi musika kontrolatzeko. Pantailaren ezkerraldea ukitu, eta apaleko bozgorailu txikiak obeditzen zion. Eskuinean sakatuta, azpialdeko subwoofer-aren dardara areagotzen zen. Alboko gurpiltxoa jiratu, eta Spotifyk hurrengo abestira egiten zuen salto. Segidan bere erakustaldi teknikoari buruz galdekatuko nuela esperoko zuen adiskideak, baina nire jakin-mina entzuten ari ginenak piztu zuen halere.

Sehaskak, sabelak eta bihotzak

Leire Narbaiza

Benetan ez zaizu sartzen sehaska bat etxean? Zuzen-zuzen galdetu zigun nonahi Bizkaiko Foru Diputazioak egindako iragarkiak. Helburua zen abegi-familiak lortzea aldundiaren babespean dauden adingabeendako. Pasa den astean iragarri zuten oraindik ere familia beharrean daudela ume horiek aterpetzeko, kanpainak ez duela nahi beste eragin, zoritxarrez.

Itsasontzi batean, Euskal Herritik

Danel Agirre

Alex Aranzabalek Eibar utzi zuen arte, Gipuzkoa historia idazten ari zen, aurrekaririk gabeko lorpen batekin: bi talde Lehen Mailan ipini, eta biek presidente armagilea zuten. Kluben hierarkia eta tamaina agintarien lantegietan islatzen zen. Jokin Aperribairen enpresak Estatu Batuetako gudaroste ahaltsuarentzat ibilgailuen osagaiak ekoizten ditu, eta Espainiakoarentzat kanoiak, besteak beste. Pertsonak hiltzearen sektorean dabil, beraz. Aranzabalenak ehizarako eskopeta eta errifleak saltzen ditu. Dibertimendu moduan animaliak akabatu eta beren buruez "ekologista handienak" direla dioten horiekin egiten ditu sosak, alegia.