Iritzia

Dantza, dantzaz, dantzan

Dantza, dantzaz, dantzan

Maiatzeko azken igandean ehundik gora bikotek egin zuten dantza Eibarko Untzaga plazan. Adin askotakoak, ume eta zahar, Euskal Jaiaren egun handiaren ekitaldi nagusia izan zen. Ehun bikote irtetea zen helburua, baina handiagoa izan zen kopurua. Zenbaki biribil hori lortu nahi izatea ez zen kasualitatea, Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrena delako aurten, eta bai Kezka dantza taldea,...

AArazoak

AArazoak

Adimen Artifizialaren bidez sortutako ilustrazioak dituen argitalpen batek ezustea, harridura, haserrea, protesta eta polemika piztu ditu. AAk giza sortzaileen lana aitorpenik eta ordainketarik gabe baliatu du, oinarri gisa, berari enkargatu diotena gauzatzeko, eta horrek giza sortzaile batek egin zezakeen sormen lanaren ordaina aurreztea ahalbidetu dio argitalpenaren ekoizleari. Irudiaren arduradun baten lana ordaindu behar izan du...

Liburuez

Liburuez

Burua arindu nahi dudanean, telebista saio txotxoloak ikusteko zaletasuna daukat. Jesarri sofan, burua samatik askatu, eta ondoan jartzen dut programak edo tarteak irauten duen denboran, modu metaforikoan, jakina. Amaitutakoan, atzera ere bere lekuan ezarri burmuina, eta aurrera. Arazoak boladatxo batean uxatzeko balio dit, ganorazko ezertan ez pentsatzeko.  Etxeak erreformatzeko saioak ditut gogokoen. Ia denak Ipar...

Hiru etxe-barne bizi

Hiru etxe-barne bizi

Gorka Urbizuk berak esan duenez, zalantzak izan zituen Etxe bat kantuarekin, bereziki kantuaren hitzengatik: pertsonalegiak ote ziren, ez ote ziren aterako Hasiera bat disko berrirako hautatuak zituen gainerako kantuen ildo nagusitik… Baina entzuleen estimazio handiena jasotako kantuetako bat izaten ari da, estimazio handienekoa ez bada. Antzeko zerbait gertatu zen, eta gertatzen da, Xabier Lizardiren Etxe-barne...

Eraikin abandonatuak

Eraikin abandonatuak

Aurrekoan beilatokira joan behar izan nuen. Egia esatera, azken boladan nahi baino sarriago tokatu zait halakoetara joatea; adinaren ajeak, zoritxarrez. Eibarren beilatoki bi daude, eta bisitatu nuena herriaren sarreran dago, Bizkaitik etorrita, Gipuzkoako lehenengo kalean, Otaola etorbidean, hain zuzen. Autoz osorik pasatu nuen kale hori beilatokitik bueltan. Askotan egindako bidea bazen ere, beste begi batzuekin begiratu nion ezker-eskuma...

Trump, errima zaileko abizena

Trump, errima zaileko abizena

Nekez asmatu daiteke errima zailagoko abizenik, baina nik ere nahiago nuke Trumpen alde kantatuko lukeen bertsolaririk balego. Israelen arrazoiak aipatuko lituzkeenik ere bai, eta abortuaren inguruan zalantzak agertuko lituzkeenik. Nekezago, baina, zergatik ez? Baita bertsolari homofoborik, arrazistarik, are euskarafoborik balego ere… Ez, noski, homofobo, arrazista eta euskarafobo gehiago egotea nahi dudalako, ezta horiek beren ideiak...

30 urtean

30 urtean

Aurreko ostiralean jakin genuen berria: Eibarren 30 urtez lan egin duen udaltzain batek ez du euskara ikasi beharko finko izateko. Hala ebatzi du Donostiako Administrazioarekiko Auzien Lehenengo Epaitegiak. Ez du hizkuntza eskakizunik bete beharko. Prozesuan euskararen ezagutza baztertzailea izan ez dadila eskatu dio Epaitegiak Eibako Udalari. Apela dezakete epaia alde biek. Euskararen kontrako oldarraldiaren enegarren...

Katxopo lehiaketa baten harira

Katxopo lehiaketa baten harira

Ez dakit non (sare sozialen batean) irakurri dudanez, ez dakit non (Espainia aldean, hor nonbait), katxopo lehiaketa bat antolatu eta jokatu dute, ez dakit noiz (oraindik orain). Eman nitzake datu zehatzagoak, sarean arakatuta, baina kontu jakina da idazle onek ez diotela dena mamurtu eta murtxikatua ematen irakurleari. Katxopoa zer den ez dakienik balitz ere, aise...

Jolastu

Jolastu

Nahi eta nahi ez kirol ekitaldi masibo eta ospetsuek jarraitu eta inguratzen gaituzte. Ihes egiten ahalegindu arren, edozein zirrikitutatik sartzen dira, eta ezinbestean guregana iritsi. Egunkaria esku artean hartzean, irratia piztutakoan, telebistan, ingurukoen jardunetan… blai gauzkate, batzuoi bost axola bazaigu ere. Horri guztiari albo infomazioa deitu geniezaiokeela begitatzen zait, albo ondorio hitza asmatu zen bide...

Jainkoarekin hizketan

Jainkoarekin hizketan

Jainkoarekin hitz egiteko bidea izaten da, beti ez bada, askotan, otoitza. Elkarrizketa honek ere, Jainkoarekiko solasa den ber, ez du gutxi otoitzetik. Elkarrizketako aurreneko galdera egitea beste asmorik ez nuen nik, erantzunik jasotzeko inongo esperantza izpirik gabe, baina Jainkoak erantzun egin zidan. Zertan ari nintzen ohartu ere egin gabe, galdera gehiago egin nizkion, eta berak...