Danel Agirre
Alex Aranzabalek Eibar utzi zuen arte, Gipuzkoa historia idazten ari zen, aurrekaririk gabeko lorpen batekin: bi talde Lehen Mailan ipini, eta biek presidente armagilea zuten. Kluben hierarkia eta tamaina agintarien lantegietan islatzen zen. Jokin Aperribairen enpresak Estatu Batuetako gudaroste ahaltsuarentzat ibilgailuen osagaiak ekoizten ditu, eta Espainiakoarentzat kanoiak, besteak beste. Pertsonak hiltzearen sektorean dabil, beraz. Aranzabalenak ehizarako eskopeta eta errifleak saltzen ditu. Dibertimendu moduan animaliak akabatu eta beren buruez "ekologista handienak" direla dioten horiekin egiten ditu sosak, alegia.