Iritzia

Sententziak, pistolak eta profilak

Tribunalek nola jo, administrazioak hala dantza. Horrela gabiltza azken bolada luzean Euskal Herrian. Batez ere Hego Euskal Herrian. Iparraldean, dena dela, nahikoa dute dutenarekin. Epaileak enperadore. Izenak ez baimentzen, Hizkuntza Eskakizunak diskriminatzaileak direla ebazten, euskara munduko hizkuntzarik zailena dela esaten… Horrela dihardute Espainiako justiziako langile horiek, oldarraldi hutsean. Izenarenak tontakeria emango du, baina sinbolismo handia...

Lainezaz laineza

Duela hemezortzi bat urteko kontua da. Aizkorritik behera Urbiarantz gindoazen lauzpabost lagun. Hamar bat urteko artzain prestu bat fortunatu zitzaigun bidean eta berriketan lotu ginen harekin. Argi utzi zigun ondo ezagutzen zituela artzainaren zereginak; baita nekez ezagutuko genuela bera baino artzain jakintsu eta trebeagorik ere. Eman behar Txomin Agirreren Garoa eleberriko Joanes berraragitua geneukala aurrean....

Zerrendak eta robotak

Zerrendak besterik ez dugu ikusten komunikabideetan urte akaberan. Lista horietan beti egoten da adjektibo bat superlatiboan: entzunena, ezagunena, aitatuena… Hitzen erreskada ere izaten da urtero. Edo urteko berba (pertsona, gaia, aktorea…) ere aukeratzen da. Aurten Euskaltzaindiak eta UZEIk hautatu duten urteko hitza zerrenda izan da, errenkada zentzuan baino gehiago, zati luze eta meharra adierazteko. Gazako...

ChatGPT: «Nire asmoa laguntzea da»

Urteko azken zutaberako elkarrizketa bat egitea bururatu zait, baina ez edonori, urteko pertsonaia aipatuenetako bati baizik: ChatGPTri. Ez da gipuzkoar petoa, baina badu gipuzkoarretik zerbait, hemen ere egiten baitu lan. Gainera, Gipuzkoako Hitza ez da gai unibertsaletara itxitako argitalpena. Hemen elkarrizketa osoa kabitzen ez zaidanez, adierazpen hautatu batzuk bildu ditut, euskara aldetik pixka bat orraztuta,...

Abenduko espektakuluak

Abendua hilabete berezia da kontu askorengatik. Batez ere euskaldunondako, eta euskal kulturarendako. Giharra erakusteko unea dela esan genezake, edo urteko balantzeak orekatu eta indartzeko momentua ere badela kultura industriarendako. Aldarrikapenari eta negozioari ―zentzurik onenean― eusteko uneak. Abenduaren hasieran ditugulako urtero egiten diren zita potenteenetakoak, potenteenak ez badira: Euskararen Eguna eta Durangoko Azoka (Korrika eta Euskaraldia...

Bandoz aldatzen ari den errebeldia

Ezkertiar edo/eta abertzale —edo, bestela, akrata punk antisistema— errebelde eta erradikal izateko modu bat galtzeko zorian dagoela uste dut, duela jada hamarkada batzuk jaiotakook geure artean nahiko ugarituta ezagutu dugun modu bat, aski testosteronikoa, taberna-zuloko marmar orojakileari emanagoa, informazioan eta azterketan oinarritutako gogoetari edo/eta lan militante serioari baino. Uste dut horrela esanda ulertzen dela zertaz...

Fantasia eta izpiritu kritikoa

Lagun batek aztoratuta idatzi zigun youtuber bati buruz Telegram taldeko txatean. Haren bideo bat ere jarri zigun adibide gisa. Bideoan, teoria zoroak azaltzen dira gizakion jatorriaz. Estralurtarrak eta anfibio handien arteko hibridazio fantastiko baten ondorioa garela kontatzen du. Inongo datu barik, kontakizun xelebre eta fantasioso hutsa jaurtitzen du Youtuben eta Tiktoken, besteak beste.  Bideoa ikusi...

Kultura zaparrada

Juan Luis Zabala Ate-joka dugu Durangoko Azoka, euskal kulturaren urteko une eta gune nagusia, ehunka eta milaka ilusio sortzaileren urteroko anfora hautsia. Ohi bezala, trumilka ari dira iristen liburuak eta diskoak plazara; baita bestelako trepeta eta kontzeptuak ere, hardware eta softwareak, azken urteetatik hona gero eta ugari eta askotarikoagoak. Ez du lan erraza kultura arloko...

Taulak, hika eta inputak

Leire Narbaiza
Taulak ez zaizkit larregi gustatzen, Excel programa are gutxiago. Ez naiz ondo moldatzen. Baina taula bik liluratuta naukate. Bata, kimikako taula periodikoa da. Sinbolo, zenbaki eta letra horiek, goitik beherako ezker-eskumako ordena&#8...

Elosutik Aizpurutxoraino hiru minututan

Ama zenak kontatu zidanez, ezin zehaztu zein urtetan, baina 1940ko hamarkadan edo akaso hurrengoan, trabesa eginda, gizon bat hiru bat minututan jaitsi zen Bergarako Elosu auzoko eliz ataria baino pixka bat aurreragotik Azkoitiko Aizpurutxo auzoko Erdiko Bentaraino (gaur Itziar jatetxea dagoen eraikineraino), maldan behera ziztu bizian, pertika baten laguntzarekin. Soilduta omen zegoen mendia, eta Erdiko...