Eider Goenaga Lizaso
Koldobika Jauregiren lanek paisaia eta ingurunea goratzen dute. Halaber, paisaiak eta inguruneak are ikusgarriago egiten dituzte Koldobika Jauregiren lanak. Museo bat da, ezohiko museoa, inondik ere. Ur Mara izena du, eta Alkizan dago. 11 hektareako lursaila hartzen du, eremu malkartsu eta zuhaitzez betea. Eta, han, arteari tokia egitea erabaki zuten duela sei urte; baina ez soilik Koldobika Jauregiren arteari. Museo irekia da, ez dago lau hormaren artean, edonor sar daiteke bertara eta ikusgai dauden obrekin gozatu. Baina museo irekia da, era berean, beste artisten lanei ere tokia egitea duelako helburu; artea, bere edozein adierazpenetan, eskultura, pintura, musika, literatura...