Sailkatugabeak

Otorduetako postre gisa, jaia Viktoria Eugenian

Emakumeak dira gehienetan, eta gero eta gehiagotan, kanpotik etorriak. Haien kargu geratzen dira etxeko lanak eta adinekoen zein haurren zaintza. SOS Arrazakeriak etxeko langileak omenduko ditu hilaren 29an, Viktoria Eugenia antzokian, antolatu duen V...

297

Villa Soroan ikasiko duten neska-mutilakAzaroaren 15ean, eraikin berria aurkeztu zuen Donostiako Zurriola ikastolak: Villa Soroa. Udaleko, aldundiko eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko ordezkariak bildu ziren inaugurazio ekitaldira. Ategorrieta kal...

Ipuin bizidunetan murgiltzen

Bihartik azaroaren 30era, txotxongiloen magiak harrapatuko du Tolosa. Titirijai jaialdiak 32. urtea du aurten, eta Tolosara bertaratuko diren taldeen kalitatea nabarmendu dute antolatzaileek. 11 konpainia izango dira orotara, eta 43 ikuskizun eskainik...

Iruzurrik ez San Marko mankomunitatean

Astigarraga, Hernani, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Usurbilgo udalerriok hondakinak atez ate biltzeko erabakia hartu genuenetik, gure herrien birziklatze tasak %30etik %80ra igo ziren oso denbora gutxian. Baina, tamalez, erabaki hori ez zuen babestu San ...

Kalitateaz

Lagun batzuekin bazkaloste baten askotan egiten dugun txantxa bat aipatu genuen Euskaltzaindiak ergatiboa kenduko duela urte batzuk barru, eta guk ikusiko genuela; ez zirela, beraz, urte asko pasatuko. Nik beste forma batzuk ere gehitu nizkion abolituko omen zituztenen zerrendari: Nor-Nork (agian, maite zaitut lagako dute, arkaismo moduan eta Pirritx, Porrotx eta Marimototxi esker!), erlatiboa (nork esaten du, bada, gaur egun lagun bat dut medikua dena?), partitiboa (*Ez daukat sua da arruntena), galderetako ba- (*Daukazu sua? biak konbinatuta), geroaldia (Jolasten gara? egunero balitz bezala), eta esplikatiboa (*Etorri hona, berandu dela! azalpen barik, besteena errepikatuta!). Zerrenda hau hainbeste luza liteke…

Hala da, euskaraz dihardugunean badirudi gaztelaniazko formak dauzkagula buruan, eta horren gainean eraikitzen dugula esaldia eta, ondoren, diskurtsoa. Gailetak egiteko moldea balitz bezala: moldea gaztelaniazkoa litzateke, forma ematen diona, eta orea, gaileta-orea, euskarazko hitzak, hiztegian aurki ditzakegunak. Labean sartu ondoren, gaileton gustua euskarakoa izango da, baina arraroak egingo zaizkigu. Gailetagileak, ordea, pentsatuko du euskal gailetak egin dituela, euskaraz dabilela, alegia, hitza euskaldunak direlako.

A, baina ez dakigula burutik pasa gaztelaniaren itxura duten hitzez betetzea moldea, nahiz eta moldea euskararen egituraduna izan; inori ez dakiola bururatu bentana, zarratu, kozinatu eta halakoekin orea egitea; segituan esango diote-eta erdarakadaz betetzen duela jarduna, berba horiek Euskaltzaindiak berak Hiztegi Batuan jasoak baditu ere…

Zergatik hau guztiau? Ez naiz gai erantzun egokia emateko. Batzuetan, lotsa ere bada. Badakit inguru batzuetan ikusi zaitut bezalakoak erabiltzea pedantekeriatzat hartzen dela, irakasle kontua dela, eskolakoa; beraz, 31 eskutik blogean Maialen Berasategik Lau irri izeneko postean dioen moduan, lotsarazten gaituztela hainbat esaera jatorrek, jatorkeriak direlakoan (hitz hau ez du berak aipatzen), "normal" hitz egiteko eskatuko dute; hau da, akatsez.

Beharbada, gaztelaniaren presentzia etengabe eta betierekoa da arrazoia. Nonahi daukagu gaztelera, inguratuta gaude, edo hobeto esanda, irentsita gauzka, murgilduta, pentsamenduak eta berbaera inbadituta. Hiztegian garbizale gara; egituretan, ez. Agian, hiztegi kontuak errazago antzematen ditugulako, usaina errazago hartzen zaielako, begi bistakoak (edo belarri entzutekoak) direlako.

Hain barneratua dugu lotsarena, ezen zuzentzeak erreparoa ematen digun. Ezagutzen ditut irakasleak seme-alabei ia zuzentzen ez dietenak, nabarmendu ez daitezen, edo euskarari tirria izan ez diezaioten, erdaldun elebakarrek euren seme-alabei inoiz zuzenduko ez baliete bezala. Ai, ene!

Baliteke euskara ikasi eta zabaltzearena, berreuskalduntzearena alegia, hain bizkor egin izanagatik eta hausnarketa gehiegi gabe egiteagatik pagatu behar dugun ordain-saria izatea. Baliteke. Baina benetan merezi du hainbeste ordaintzea? Zalantzan jartzen dut.

Eta berreskuratuko duguna euskara izango da ala beste hizkuntza bat, kriolloa, hibridoa? Batek daki!

Osasuntsu ibili eta bizi

Oinez ibiltzetik haratago doan jarduera da martxa nordikoa. Turismo aktiboa, ariketa fisikoa eta natura oso lotuta daude Europa iparraldeko herrialdetan oso ezaguna den kirolarekin. Apurka, mundu osora ari da hedatzen, eta Euskal Herrian hainbat gune ...

Gorrak komunikatzeko bideak

Goierriko eta Tolosaldeko gorren elkartea da Gainditzen, eta 2002an sortu zuten, gorrek zituzten komunikazio arazoak konpontzeko helburuarekin; izan ere, egunerokoan komunikazioarekin dute arazoa. Gizartean "ikusgarritasuna" lortzea dute helburu.Julia...

417

BIKTIMA GAZTEAKEmakunderen txostenaren arabera, 2013an 1.142 biktima eragin zituen sexu indarkeriak Gipuzkoan. Horietatik 417 ziren 30 urtetik beherakoak.Erasotzaileak. Erasotzaileen %36,5 ere mutil gazteak dira, eta %8,1, adingabeak.