Sailkatugabeak

‘Goierriko Hitza’-ren urteurren festa

Igandean hamar urte beteko dira Goierriko Hitza egunkariak aurreneko zenbakia argitaratu zuenetik. Urteurren seinalatu hori ospatzeko, ikuskizun berezia antolatu dute biharko, 18:00etatik aurrera, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bertan izango dira Ir...

Boluntarioen lana ezagutzeko eguna

Norbere denbora librea besteei eskaintzea, behar dutenei laguntzea, trukean ezer espero gabe norbere esku dagoen hori guztia ematea. Horixe da, besteak beste, boluntario izatea. Egungo gizartearen erritmoak, estresak, indibidualismoak, berekoikeriak e...

Herrien arteko jaialdia, Legazpin

Oripavi elkarteak sustatuta, III. Kultur Arteko Eguna ospatuko dute bihar Legazpin Euskal Herria plazan. Aurtengo ekitaldiak komunikazioa izango du ardatz, eta hainbat herrialdetako dantza eta folklore ikuskizunak izango dira. Eguerdiko 14:00etara art...

Errefusaren alde ezkutua

Inork inoiz herri, hiri edo auzo bateko birziklapenaren egoera jakin nahi badu, onena da zaborren karakterizazioaren metodoa erabiltzea. Metodo erraza eta merkea. Asteburu batean errefusaren ontzirik ez biltzean dago gakoa, eta astelehenean, edukiontz...

Extremaduratik bertsolaritzara

Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, Jon Maia bertsolariak Desde Extremadura al bertsolarismo hitzaldia emango du gaur, 18:30ean, kultur etxean. Maiaren hitzaldiaren ondoren, merienda bat egingo dute. Jatorriz Euskal Herritik kanpokoak dir...

Egun osoko festa dute bihar Oñatiko Herri Egunean

Oñatin egun handia dute bihar, Herri Eguna ospatuko baitute Errosarixoko jaien barruan. Urtero legez, 10:30etik aurrera, abere azokak bereganatuko du arreta unibertsitate inguruan. Eguerdian, berriz, sagardo dastatzea egingo dute plazan. 24 sagardotegik parte hartuko dute. Herri bazkaria egingo dute gero, eta haren ondorenerako ere egitarau oparoa prestatu dute: erromeria, herri kirolen jaialdia, presoen aldeko ekitaldia, euskal dantza saioa Erdizka Lauetan taldearekin... 22:00etatik aurrera, berriz, Gozategik eta Ezten Girok joko dute txosnetan.

Udazkenean kultur haizeak astinduko du

Indartsu hasiko da aurten Tolosatik igaroko den Zikloia. Bihar hasi, eta abenduaren 12ra bitartean sei emanaldi eta ikastaro bat antolatu ditu Intujai Teatrok. Lehenengo ikuskizuna biharko antolatu dute. Iban Nikolai didjeridu jotzaileak eta bere hain...

Hondakinen %82 gaika biltzea lortu dute Zestoan

Iaz, hondakinen %26,5 biltzen zuten gaika Zestoan. Bada, udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi dutenez, egun %82,26 biltzen dute. Zestoan, ekainaren 30ean jarri zuten martxan hondakinak jasotzeko sistema berria; sistema komunitarioarekinn...