Sailkatugabeak

51

Irailetik aurrerako Donostiako ikastaroakDatorren ikasturtean, aurten baino %6 ikastaro gehiago eskainiko ditu Donostia Kulturak; 551 ikastaro eskainiko dira Gipuzkoako hiriburuko kultur etxeetan. Guztira, 8.000 herritarrek izango dute horietan parte...

Torturaz gogoeta, musikaren laguntzaz

Donostiako 49. Heineken Jazzaldiaren barruan, Aitor Furundarena —argazkian— eta Pascal Battus musikariek emanaldi berezi bat egingo dute igandean, 23:00etan. San Telmo museoko Skoda gunean torturari buruzko musika hausnarketa egingo dute, akordeoiaren eta elektroakustikaren bitartez. Azken hilabeteetan, gai horren inguruko informazioa biltzen aritu dira bi musikariak, eta informazio horren harira egindako "hausnarketa irrazionala" izango da emanaldia. Lehen aldia da Furundarenak eta Battusek elkarrekin ikuskizun bat prestatzen dutena.

Auzoetako berri udalaren atarian

Donostiako Udalaren www.gaur.donostia.org atariak atal berria du uztailaren 15etik: Auzo Sarea. Bertan, auzo elkarteen informazioa eskura izango dute erabiltzaileek atal horren bidez. Auzo elkarteek bere webguneetan albisteren bat idatzi eta argitarat...

Udako gau-egunak

Errazagoa da udan parranda egitea neguan baino, askoz ere errazagoa. Goizero, iratzargailuak jo orduko, neure buruari hitzematen diot gauean 21:00ak baino lehen afaldu, eta garaiz oheratuko naizela; goizeroko promesa gauero urratzen dut.

Lanetik irten, zuretzako edo lagunentzako denbora hartu eta 20:30erako afariaren aurrean txintxo eserita egon nahi baduzu, jai duzu. Ez du denborarik ematen, nire egunari orduak falta zaizkio, asteari egunak, eta hilabeteari asteak... zergatik pasatzen zait hain azkar bizitza? Dena primeran doan seinale! Matematika eskolako minutuak ez ziren hain agudo igarotzen, zenbat sufrikario ordulariko orratz txikiei erreguka...

Neguan, arratsaldeko seietarako gorputza iluntasunera moldatzen hasten da, eta zazpiak baino lehen gaua dela eta etxerako garaia dela sinesten du zure intuizioak. Hortik aurrera, salda beroa hartzeko irrika handiagoa izaten da garagardo hotza edateko baino. Udan, ordea, ilundu arte ez zara konturatzen gaueko hamarrak direnik, oraindik kalean zaude, afaltzeke eta etxera joateko gogo handirik gabe. Eta parrandekin ere antzeko zerbait gertatzen da, udan kalean bertan ustekabean kateatzen zaitu festa giroak, txankletekin, praka motzetan eta kamiseta hutsean —edo tarteka badaezpadako jertseren bat poltsan daramazula, Euskal Herrian gaude, ez gaitezen harrotu—.

Baina neguan juergan ateratzeko behar duzun azpiegiturak berak atzera botatzen zaitu. Azpiko kamiseta, kamiseta manga luzea, kuellobueltoko jertsea, prakak, botak, berokia, lepoko zapia... soinean dituzula, edalontzi hotza eskuen artean hartzeak ematen dizun barne tristura hori gainetik kentzea ez da lan samurra izaten. Orduan, taberna barruan zaudela gustuko abestia jarri dutenean dantzan hasteko imintzioa egiten duzu, baina, noski, trapu horiek denak soinean dituzula zaila da gorputza nahi bezala kontrolatzea. Michelineko gizontxo txuria bazina bezala sentitzen zarenean zaila da ondo dantzatzen duzula sinestea.

Ezinbestean, berokia eta bufanda kentzen dituzu. Esku batean poltsa eta edalontzi hotza, bestean berokia eta bufanda —beti bezala, bufanda muturra lurretik arrastaka eramango duzu denbora puska batean, tabernako zoruko kalimotxo guztiak xurgatu dituela konturatu aurretik—. Eta segi dantzan, eskuak trastez beteta dituzunean, ipurdia mugitzea iruditzen zaizu irtenbiderik duinena. Nerabea nintzenean andreek nola dantza egiten zuten gorroto nuen, lotsagarria iruditzen zitzaidan, ez nuen ulertzen zergatik egiten zuten ipurdi aldaka dantza penagarri hura.

Eta konturatzerako, ni naiz orain horrela dantza egiten duena, nerabeek ikusten nautenean andre dantzan ari naizela pentsatuko dute, eta beraien artean barretxoekin komentatuko dute. Ene... zeinen agudo pasatzen zaizkidan egunak, asteak, hilabeteak, urteak.

Baina ahaztu neguko kontuak, udan gaude. Goza dezagun eguna azken apurretaraino, harrapa gaitzala ilunabarrak praka motzetan eta egin dezagun dantza gorputzak eskatzen digun neurrian, bakoitzak nahi edo ahal duen moduan. Uda zoriontsua denoi!

Herriarentzako dantza

Kukai dantza konpainiak eta Cesc Gelabert koreografo katalanak lehen aldiz bat egin dute euskal dantza tradizionalari begirada berri bat emateko. Elkarlan horren emaitza izan da Gelajauziak, maiatzaz geroztik Euskal Herriko 24 herritako plazetan aurkezten ari diren dantza ikuskizuna. Arrasateko plaza izango da horietako bat, igandean egingo baitute, 22:00etatik aurrera.

Kalea du abiapuntua emanaldiak, eta plazaren bueltan egiten dute saioa dantzariek. Kukaiko zuzendari Jon Mayaren hitzetan, tradizioaren inguruko hausnarketa da Gelajauziak: "Egitasmo horren atzean, euskal dantza tradizionalaren eta, oro har, euskal kultura tradizionalaren inguruko hausnarketa garrantzitsua dago". Galabert bera ere pozik dago emaitzarekin: "Betidanik gustatu izan zait dantza folklorikoa. Koreografiak errezetekin alderatzen ditut nik, eta errezeta herrikoi bat gaindiezina da; sortzaile bat ezin da sekula iritsi maila horretara. Uste dut euskal dantzak oso aberatsak direla, Europako aberatsenetarikoak, eta sormenerako aukera asko eskaintzen zizkidala ohartu nintzen".

Gelajauziak ikuskizuna sortzen, hona etorriz baino gehiago ikasi du Galabertek Euskal Herriaz: "Euskal dantza tradizionalen inguruan lan egin nahi nuen, baina neure koreografo ikuspuntua baliatuta. Uste dut Gelajauziak katebegi bat gehiago dela, tradizioaren eta gaurkotasunaren zein tokiko eta kanpoko kulturen arteko elkarrekintzaren katean".

Basterretxearen eskultura

Xabin Bikandi eta Xabier Erkizia arduratu dira musika konposatzeaz, eta Iraia Oiartzabal diseinatzaileak egin ditu dantzarien arropak. Bikandiren arabera, ikuskizunaren musika "ez da neurrira egindako traje bat", guztien artean ekarpenak eginez osatutakoa baizik. Kukaiko sei dantzari —Jon eta Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena eta Nerea Vesga— Galaber txalapartaren erritmora mugitzen dira zendu berria den Nestor Basterretxearen Akelarre eskulturaren inguruan.

Eskultura da ikuskizunaren ardatz fisikoa, eta presente egongo da emanaldietan. Mayaren arabera, eskultura primeran osatzen da ikuskizunarekin: "Gure sormen lanei erreparatuta, elementu berria da eskultura, eta ohartu ginen dantzarekin ondo uztartzen zela. Hala ere, egia da zenbait pieza eskulturaren arabera egokitu behar izan ditugula. Bi elementuek, dantzak eta eskulturak, bidean elkarrekin topo egitearen modukoa izan da".

Kalea, artea, eta dantza tradizionalaren eta gaur egungoaren arteko konbinazioa batzen ditu ikuskizunak. Indar handiko emanaldi dinamikoa da, musika, artea, dantza, sormena eta publikoarenganako gertutasuna batuta sortu dena. Gipuzkoako hainbat herritan aurkeztua dute Gelajauziak: Hondarribian, Zizurkilen, Idiazabalen, Seguran, Elgetan, Lasarten, Aian, Errenterian, Getarian, Oiartzunen eta Zumaian, hurrenez hurren. Igande gauean, berriz, Arrasaten aurkeztuko dute.

'Gelajauziak' ikuskizuna

Igandean, 22:00etan, Arrasateko plazan.

Herri bizitza sortzeko gunea

Azken hilabeteetan, Urnietan gaztetxearen aldeko mugimendua gorpuztu da. Ekain hasieran, gazte talde batek gutun publiko bat argitaratu zuen, espazio propio baten premia azaltzeko: "Argia da azken urteotan sortu dela herri mugimendua, eta herriak herr...

Berreibar eta Amarabai-ri buruz eztabaidatuko dute AuzoLab-etan

Eibarko Berreibar proiektuaren eta Amarabai Amarako Auzo Elkartearen inguruan ere eztabaidatuko dute Auzolab laborategietan. Donostia 2016ko arduradunek maiatzean aurkeztu zuten Auzolab deritzon proiektua. Laborategi horietan, hainbat profiletako herritarrak taldeetan biltzen dituzte, eta metodologia berritzaile baten bidez egitasmoen gainean eztabaidatzen dute. Ekainean lau lantalde sortu zituzten; Donostia 2016arentzat zigilu bat sortzearen inguruan hausnartu dute bik; beste biek, berriz, egitasmoaren egoitza —suhiltzaileen egoitza— kudeatzeko ereduari buruz egin dute gogoeta.

Beste bi lantaldeak sortzea deialdi publiko bidez aukeratu dute. Epaimahaia osatu dute Donostia 2016ko hainbat kidek eta Auzolab-en metodologia jarraitu duen Conexiones Improbables taldeko ordezkariek. Hainbat arrazoi aipatu dituzte Berreibar eta Amarabai aukeratzeko: "Proiektuaren interes soziala, proposamena aurkeztu duen taldearen kohesioa eta emaitzak garatzeko duten gaitasuna".

Bereibar proiektuan hainbat taldek eta administraziok komunitate bat sortu dute, erabili gabeko industriguneak birmoldatu eta hiriko gune degradatuak birsortzeko. Amarabai elkarteak, berriz, Amara auzoko kultur eta gizarte gaiak dinamizatzen ditu.

Lantaldeek, gomendioak

Ekainean martxan jarritako lau lantaldeetan ateratako ondorioak ere aurkeztu dituzte aste honetan. Lau taldeetan kulturako arlo ezberdinetako lau lagun aritu dira dinamizatzaile gisa. Conexiones Improbableseko Roberto Gomez de la Iglesiaren arabera, aurkeztutako erronken inguruko "harimutur" asko landu dituzte bertan. Orain, Donostia 2016ak egin beharko du lan Conexiones Improbablesek emandako gomendioen gainean.

Erakusleiho bat baino gehiago

Gure helburua ez da garenaren, daukagunaren edo izango denaren kultura erakustea, erakusleiho handi batean bageunde bezala. Aitzitik, kulturan oinarritu nahi dugu, aldatzeko". Donostia 2016 egitasmoaren web gunean jartzen du hori. Donostia kultur hiri...

Berbenek ez dute huts egiten

Uda garaia atseden hartzeko garaia izaten da batzuentzat. Beste batzuek, ordea, festarako aprobetxatzen dute. Egutegian gorriz markatuta edukitzen dituzte beren herriko edo auzoko festak. Askok, inguruko herrietakoak ere bai. Udako festa horiek bi osagai behintzat izaten dituzte gehienetan: eguraldi ona eta musika plazan. Uztail erdia igaro da jada, eta eguzkiak jai egin du oraingoz. Ez,...