Sailkatugabeak

Egutegia

Aurten sei larunbatetan izango dira saioak emakumezkoei bideratutako txirrindularitza topaketetan. Bihar. Tolosa. Maiatzak 6. Beasain. Maiatzak 20. Azpeitia. Ekainak 3. Itsasondo. Ekainak 17. Oñati. Uztailak 1. Donostia.

Motzean

Euskal Herriko malekoiren bat edo Habanakoa duzu nahiago? Habanakoa. Hamaika mundu elkartzen dira Habanan, eta denetik topatu dut. Ez dago aspertzeko denborarik. Bakarra da munduan. Arroza babarrunekin edo arroza kubatar erara? Hasieran ez nuen ulertzen nola okurritzen zitzaien arroza eta babarrunak nahastea; uste nuen bakoitza goxoa zela aparte janda. Baina orain, arroza egiten dudanean, babarrunak...

Laugarrenez martxan da elkartearen beka

2015ean June Sanchez Tolaretxipi beka sortu zuen Juneren Hegoak elkarteak, June Sanchez Tolaretxipi zena gogoratzeko, haurren minbizia ikertzeko eta haur horien eta haien familien bizitza hobetzeko. Laugarren aldiz antolatu dute, eta berezitasuna da finantzaketa kolektibo bidez bilduko dutela dirua. 3.000 eurokoa izango da beka, eta Migranodearena.org atarian egin daiteke ekarpena. “Ikerketarako ez dago aurrekontu handirik,...

Hamar urteko bidea elkarrekin

Hamar urteko bidea elkarrekin

Gaixotasun arraro bat du Jose Darius 10 urteko haur errenteriarrak. Jaio zenetik gaur egunera arte Juneren Hegoak elkarteak eman dion laguntza eskertu du Vandana Rostas haren amak.

Euskarazko umorezko bakarrizketak

Uda sasoiko eskaintza urte osora zabaldu nahian, euskarazko umorezko bakarrizketak programatzen aritu da aurten Zarauzko Arranopola kultur dinamika. Algarapola izena jarri diote bakarrizketa zikloari. Herrian umorea sortzen ari den jendea badagoela ikusi zuten dinamikako kideek, baina horiek euskarazko bakarrizketak egiteko aukera gutxi dutela. Horregatik erabaki zuten pauso bat ematea. Abenduan, puntako lau bakarrizketari eraman zituzten...

Egitaraua

Apirilak 13, osteguna 20:00. Xavi Lozano, Berdura plazan. Apirilak 14, ostirala 18:00. Joxe Manuel Agirre folklorista, musikari eta instrumentu egilearen hitzaldi-tailerra, kultur etxean. 23:00. Pulpiño Viasco orkestra, Frontonen. Tolosaldeko musikari edo sortzaile bat gonbidatuko du. Apirilak 15, larunbata 12:00. Kalepoza. Txistulariak, txarangak, trikitilariak… Tolosan barrena. 18:30. Obaneuke, Plaza Berrian. 20:00. Max Baca & Los Texmaniacs,...

Eguneroko objektuen musikaria

Eguneroko objektuen musikaria

Xavi Lozano kataluniarrak musika tresna bihurtzen ditu askotariko objektuak. Tolosako Tolofolk jaialdian kontzertu berezi bat emango du hurrengo ostegunean, apirilaren 13an, 20:00etan.

Taldeak

Apirilaren 15ean hamabi talde ariko dira lehian Tolosako Nescup futbol txapelketan, Berazubi futbol zelaian. 09:00etan hasiko dira partidak, eta bi talderik onenek 18:30ean jokatuko dute finala. – Basauriko Kimuak (Bizkaia). – Goierri Gorri (Gipuzkoa). – Intxaurdi (Donostia). – Intxurre (Alegia, Gipuzkoa). – Leioako Neskak (Bizkaia). – Mulier (Sarriguren, Nafarroa). – Pauldarrak (Barakaldo , Bizkaia). –...

Motzean

Artista bat? Ezingo nuke bakarra esan; luzeegia da zerrenda. Gainera, aitaren edo amaren artean aukeratzea bezala litzateke hori. Artea ogibide ez duen pertsona bat? Paloma Chamorro kazetaria. Zure obra non erakutsiko zenuke gustura, museo batean ala galeria batean? Museoan. Hurbilagokoak iruditzen zaizkit. Zer museo aukeratuko zenuke zure obrak erakusteko? New Yorkeko MOMA eta Whitney esan...