Sailkatugabeak

HIRIKO PLAZAK ETA KALEAK, DANTZAN

Azken urteetan bezala, aurten ere Lauarin folklore jaialdia antolatu dute Donostian Euskal Dantza Talde Federazioa osatzen duten hiru dantza taldeek: Goizaldik, Eskolak eta Trebeskak. Atzo hasi zen jaialdia, eta, igandera arte, askotariko emanaldiak izango dira hiriko hainbat gunetan. Zenbait plaza eta kaletatik ibilbidea egin ondoren, Konstituzio plazan amaituko da eguna gaur eta bihar —20:00etan izango dira ekitaldi horiek—. Azken egunean, igandean, haurrek ikuskizuna eskainiko dute toki berean, 12:00etan. Irudian, Trebeska taldeak iazko Aste Nagusian egindako dantza saioa, Konstituzio plazan.

Auzoak herri osoa sorgindu du

Oria beti izan zen musika eta dantza begiko zituen tokia; liluratu egiten ninduen ikusteak 650 bizilaguneko herri batean abesbatza bat, musika banda bat eta sorgin dantza talde bat izateak". Maria Luisa Brunetenak dira hitzak, Oriako Sorgin Dantza argitalpenean aurki daitezkeenak. Haren familiaren Brunet lantegiak badu zerikusirik sorgin dantzak irautearekin; handia, gainera. XIX. mende erdialdean Lasarte-Oriako Oria auzoan ireki zuten fabrika, eta uste da hara lan egitera joan zen Bergarako langile talde bat izan zela dantza bultzatu eta babesteko ahaleginetan gogotsu aritu zena. Hori horrela, Oria auzotik abiatu ohi da sorgin dantza sanpedroetan; 17:00etan aterako da gaur, eta Okendo plazan amaitu.

Garai batean, Gipuzkoako beste hainbat herritan ere eutsi zioten sorgin dantzari —Antzuola, Azkoitia eta Mutrikun, esaterako—, baina Lasarte-Orian tradizioarekin jarraitu dute. Hasieran, mutilek bakarrik dantzatzen zuten; helduak gazteei erakutsiz joan dira, belaunaldiz belaunaldi, gaur egunera arte. Orain, haur, gazte eta helduek parte hartzen dute; gero eta gehiago dira, gainera.

Bi ilaratan kokatuta, erdiak intxixu deiturikoak dira, eta beste erdiak sorginak. Lehenak zuriz jantzita doaz, buruan kono itxurako kapela batekin; parean, berriz, emakumez jantzitako gizonezkoak jartzen dira.

Dantza soila baino gehiago da. Parodiarako tartea ere bada sorgin dantza. Emanaldiaren bigarren zatian, musuak, irribarreak eta besarkadak antzezten dituzte parte hartzaileek, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko harremanaren erakusgarri. Hori horrela, inauterietako festa eta dantzekin lotzen dute hainbat adituk.

‘BERRIA’-REN URTEURRENA, JAI GIROAN

Hainbat euskaltzale elkartu ziren joan den larunbatean Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, BERRIAren 10. urteurrena ospatzeko jaian. Musika, ikuskizunak, bazkaria... adin guztietako jendearentzako ekitaldiak izan ziren egun guztian. Euskarazko egu...

Irun, zuri-gorriz jantzita

SanmartzialakIrunHeldu dira sanmartzialak Irunera. Askorentzat, jaietako ekitaldi nagusia igandean izango da: alardea. Aurretik, ordea, hamaika jarduera eta ekintza antolatu dituzte herrian.Egun Musikatua izango da gaurkoa. Askotariko ekitaldiak prest...

Upacateko kaleratzeak baliogabetzat jo dituzte

DONOSTIA. Upacat Donostiako enpresaren 22 kaleratze baliogabetzat jo ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk azaldu duenez, auzitegiak ebatzi du erregulazio espedientea ez zegoela "neurri sozialekin lagunduta". Metalgintza arloko enpresa da Upacat.

Abiadura radar bat jarri dute GI-636 errepidean

ERRENTERIA. Asteartetik martxan dago abiadura radar bat GI-636 errepidean, Molinao tunelaren parean, Irunera bidean. Gehienez, 80 kilometro orduko abiaduran igaro daiteke handik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, azken urteetan igo ...

Industria ondarea aztertu eta ezagutarazteko elkartea

Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen ekimenez aztertu dute gerra garaiko industria. Industria ondarea balioetsi eta ezagutaraztea da elkartearen helburua. Balio historikoa, soziala, arkitektonikoa eta zientifikoa izateaz gain, ondare h...

“Elkarlanean hainbat egitasmo sortzen ari dira”

Kostaldeko museoen sareko kide den heinean, elkargunearen egitekoarekin ados dago Xabier Lasaga Donostiako Aquariumeko marketin eta komunikazio arduraduna (Lezo, 1977).Turismoa sustatzeko egitasmoa baino askoz gehiago da museoen elkargunea, ezta?Egita...