Sailkatugabeak

49.869

Langabeak maiatzean. Espainiako Enplegu Ministerioak asteon emandako datuen arabera, maiatzean 49.869 langabe zeuden Gipuzkoan, apirilean baino 399 gutxiago. Iazko maiatzetik aurtengora, berriz, 4.532 lagun gehiago daude lanik gabe lurraldean.

HARREMANA SENDOTZEN

"Gipuzkoak aliatu estrategiko bat du; Uruguairekin dugun harremana emaitzak sortzen ari da". Hala adierazi zuen igandean Martin Garitano ahaldun nagusiak, Jose Mujika Uruguaiko presidentearekin elkartu ondoren. Aldundiak gonbidatuta, hainbat toki bisi...

Aireportuen arteko berdintasuna, auzitan

Afodesaren ustez, Gipuzkoarako azpiegitura "estrategikoa" da Hondarribiko aireportua, eta, horregatik, erakundeei eskatu die horren gaineko ardura handiagoa izan dezatela. Hondarribiko aireportua sustatzeko elkartearen arabera, bai Eusko Jaurlaritzak,...

UDA, 2014an

Igogailuan, trenean, taxian edo suertatzen den beste tokiren batean, albokoarekin hizketalditxoa egiteko gai perfektua da: eguraldia. Solaskidearekin beste gaietarako konfiantza nahikorik ez duzunean gertatzen den fenomeno bitxi eta perfektua da eguraldiaren inguruan hizketan hastea. "Bero e?", "A zer giroa!", "Bai… euria besterik ez aste osoan, neska!", edo "Ufa! Hau da haize zakarra". Berdin da zer esaten duzun, hizketaldiak hutsalak izaten dira normalean eta hain urduri jartzen gaituen isilunea estaltzeko baino ez dira jaiotzen.

Baina oraingoan ez, oraingoan eguraldiaz sakon hausnartu nahi dut, serio-serio (edo serio-brometan), baina hausnartu egin nahi dut. Ze narraskeria da hau? Denetik entzun dugu jada: Meteo telebista kate frantziarrak esan du aurten udarik ez dela izango; Euskalmeten esanetan, berriz, oraindik oso goiz omen da halako aurreikuspenak egiteko; tenporek diotenari kasu egitea ere ez da oso itxaropentsua… Seguruenik nori sinistu behar diozuen jakin nahiko duzue. Nik beti gehien komeni zaidanari kasu egiten diot, gustukoa sinesten dut. Egunkari eta aldizkarietako horoskopoa irakurtzen dudanean bezala; irakurritakoa gogokoa badut, "Earki, bete-beten asmau do", diot; baina gustatzen ez zaidanean, "Honek idea putik eztake", pentsatzen dut. Zoriontasunerako bide zuzenena da, ez oso erreala baina bai erraza. Beti pentsatu izan dut egia gehiegi baloratzen dela; pentsa ezazu ondo sentiarazten zaituena, eta sinets ezazu zoriontsu egiten zaituena, hori baino egia borobilagorik ez da eta.

Hiru praka motz erosi nituen apirilean, gorriak, arrosak eta zuriak. Inozentea… Agian hiruretatik bakar bat janzteko aukera izango dut, edo agian bat ere ez, baina hemen izango ditut egunero apalean begi-bistan, eta goizero ikusten ditudanean gogoraraziko diot neure buruari uda dela eta pentsatuko dut: "Bihar igual ona ingo do, bihar igual estrenauko dittut". Bai bai, plana negargarria da, baina zer pentsatu bestela? Merkel erakargarriagoa iruditzen zait aurtengo uda baino! Tira, alde onak ere izango ditu negu betiereko honek; melaninaren babesik ez duen azal zuri honek agian eskertuko dit eguzkiaren erasotik libre izatea. Bestetik, udazkena iristean ez digu halako penarik emango, 2014ko uda hurbilago izango dugu eta. Beraz, opor osteko depresiorik ez aurten! Uda nazkagarri hau denon mesederako izango da azkenean. Ikusten zeinen erraza den baikor izan eta alde onari begiratzea? Kaka! Zer nahi duzue esatea? Nik nahiago dut beti bezala udazkenean tristetzea, oporren ostean pena izatea, izter biluziak terrazetako plastikozko aulkietan itsasten direneko higuina sentitzea, eguzkitako krema belarrietaraino eman eta buruko marra erre zaidala konturatzea. Hori da nahi dudana, uda bizitzea.

Etorlurrek badu etorkizuna

Etorlurrek etorkizuna izan behar du. Eta izango du. Onartezina delako, batetik, diru publikoa espekulatzeko erabili eta esku publikoetatik esku pribatuetara hainbeste diru desbideratu duen kudeaketa eredu batek sozietatearen etorkizuna baldintzatzea. Eta bestetik, foru gobernu honek Bidegin, errepideen kudeaketan edo zerga iruzurraren aurkako borrokan erakutsi duen moduan, diru publikoa zorrotz eta herritar guztien interesen alde administra daitekeelako —eta administratu behar delako—.

Etorlur Gipuzkoako Foru Aldundiaren sozietate publiko bat da, 2004an sortua; Lurralde Antolaketako Zuzendaritzaren mende dago, eta bere eginkizun nagusia lurzoruaren kudeaketa izan da. Aurreko agintaldietan egindako higiezin eragiketa batzuek desagertzeko zorian jarri dute sozietatea. Une honetan, Lurralde Antolaketako Zuzendaritza kontuak birformulatzen ari da Etorlurren benetako finantza egoera ezagutzeko, baina galerak 20 milioi euro ingurukoak dira. 2006an, Hernaniko La Florida auzoan egindako eragiketa bakar batean, foru sozietateak ia 16 milioi euro galdu zituen lursail batzuk erostean; lur horiek ez ziren tasatu ere egin, eta neurriz kanpo baloratu ziren, agintaldi honetan egindako tasazioek erakutsi dutenez. Lursail horiek higiezin sustapen baterako ziren, baina Herri Kontuen Euskal Epaitegiak esan duenez, proiektu hark ez zuen behar besteko finantzaketa. Gaur egun, orubea hutsik dago.

Tasatu gabeko lursail erosketak eta finantzaketarik gabeko higiezin eragiketak. Sozietate publiko batetik dirua ateratzea eta esku pribatuetara bideratzea.

Diru galera handiak herritarrentzat. Horiexek dira porrot egindako eredu baten oinarriak. Eredu horrek publikoa partikularren interesen mende jarri duelako, hainbat orube hutsik edo erdi eraikita utzi dituelako —Euskal Herrian ere bai—, inora eramaten ez duten abiadura handiko bideak egin dituelako eta ondorengo belaunaldiek beren gain hartu beharko dituzten milioi askoko zorrak utzi dituelako. Eta, noski, gizarte murrizketak ekarri dituelako. Izan ere, kutxan dirurik ez dagoela diote… Ez dezagun geure burua engaina: dirua egon badago (AHTa egiteko, adibidez).

Eta falta den dirua ez da desagertu: beste esku batzuetara joan da, besterik ez; lehen, publikoa zen (herritarrena), eta, orain, pribatua (herritar gutxi batzuena). Berriro diot: porrot egindako eredua da, baina edozein logikaren kontra eta arduragabekeria osoaz ordezkari politiko batzuek mantendu egin nahi dute (Gipuzkoako EAJ, esaterako, oraindik ere Pasaiako kanpoko portuaren alde dago). Eta eredu horrek hondamendiaren atarian jarri du gipuzkoar guztion sozietate bat, Etorlur: 2003-2007 agintaldian, batez ere, hartutako erabakiek eta ondorengoan (2007-2011) erabaki horiek kudeatu ezin izanak mugako egoera sortu diote sozietateari.

Baina Etorlurrek etorkizuna izan behar du. Eta izango du. Errazena honako hau litzateke: sozietatea desegitea, haren lurren korapiloa foru aldundiaren esku uztea eta hoeeek La Floridari buruzko edozein erabaki atzeratzea, harik eta hemendik belaunaldi batzuetara inor orube zahar hori administrazio publikoarekin lotzeko gauza ez izan arte. Ordezkari politiko batek, ordea, ezin du inola ere bere lana arduragabekerian oinarritu.

Horrenbestez, Etorlurren bideragarritasunaren alde gaude, gastuak diru sarreretara egokitzearen alde eta kontuetan oreka mantentzearen alde. Ez dago lekurik espekulazio proiektuetarako: sozietatearen bideragarritasuna bilatu behar da, denon ongizatea eta sektore publikoa indartzea lortzeko, eta, horretarako, azterketa zorrotzak egin eta ondo arrazoitutako erabakiak hartu behar dira. Etorlur gipuzkoarron zerbitzura dagoen tresna bat izan daiteke, eta helburu hori egia bihurtzeko bitartekoak jartzea da gure eginkizuna.

Era berean, norabide aldaketa estrategiko bat eman nahi diogu foru sozietateari. Etorlurrek erakundeen arteko lankidetza tresna izan behar du, lurraldeko herri txikienei haien kudeaketan laguntzeko. Gara dezagun, beraz, lan egiteko beste filosofia bat, eta bila dezagun, batera eta paternalismorik gabe, baliabideak partekatzeko modua, kostuak optimizatzeko eta, horri esker, herritarrei ematen dizkiegun zerbitzuak hobetzeko.

Etorlurrek etorkizuna izan behar du. Eta izango du. Erabakia hartua dugu. Badakigulako baliabide publikoak zorrotz eta eraginkortasunez kudea daitezkeela herritarren mesederako. Erabakia garbia da, eta ziur gaude, berandu baino lehen, emaitzak ikusiko ditugula.

URTEURRENARI JARRITAKO BERTSOAK

Bertsoek hartuko dute asteburuan BERRIAren hamargarren urteurreneko ospakizun bira. Bertso trama izango da bihar Zarautzen, Aritzbatalde kiroldegian, 22:00etan. Uxue Alberdi, Andoñi Egaña, Amaia Agirre eta Amets Arzallus igoko dira oholtzara, eta haiei gaiak jartzen eta saioa gidatzen ariko da Josu Goikoetxea. Bertsoak ez ezik, musika ere izango da, Aitor Atxegaren eskutik. Sarrerak BERRIAren urteurreneko webgunean eskura daitezke, hamar euroren truke. BERRIAlagun eta harpidedunek bost euro ordainduko dute. Irudian, ospakizun biraren barnean Gasteizen egindako bertso saioa; Egaña ageri da kantuan.

Kalitatearen alde, sendo

Krisi ekonomikoa gizarteko ia sektore guztietara iritsi da, baita kulturara ere. Diru laguntza publiko gehienak jaitsi egin dituzte, eta kultur ekitaldietako sarreretan jendeak gutxiago gastatzen du; kultur emanaldien gaineko BEZa igotzea gaineratu be...