Sailkatugabeak

%18

Dbusek energia kontsumoan egindako murrizketa. Donostiako Dbus autobus konpainiak azken hilabeteotan murrizketa nabarmena izan du energia kontsumoan: %18koa. Argindarraren kontsumoa kontrolatzeko sistema berriei esker izan da.

Donostiako hoteletako erreserbak.

Aste Santua iristeko bederatzi egun falta zirela, %65eko okupazioa zegoen Donostiako hoteletan. Dena den, azken egunetan kopuru hori igotzea espero du Turismo Sailak, eta iazko datuak berdintzea: %80ko okupazioa.

Tolosaldeko eta Goierriko eskaintza, gida bakarrean

Goierrin eta Tolosaldean dagoen eskaintza turistikoa gida bakar batean bildu dute. Eskualde bakoitzak bere bisitariak erakarri beharrean, elkarren ondoan egonda, eskualde batera lo egitera doana bestea ezagutzera ere joatea da gidaren helburua; hau da...

Gipuzkoako esperientzia

Zumaia eta Mutriku arteko geoparkerako bisita, oinez edo itsasontziz; gero, han inguruko jatetxe batean bazkaldu itsasoko produktu freskoekin, eta lo egitera Donostiara. Hurrengo egunean, Astigarragako sagardotegi batera edo Getariako txakolindegi eko...

Mutrikutik Hendaiara lasterka

Bihar Bizkaitik sartuko da Korrika 18 Gipuzkoara lasterketaren azken kilometroak egitera; Mutrikutik sartuko da herrialdera, 09:05ean. Festa giroan egingo diote harrera. Debara egingo du ondoren, eta Zestoara, eta itsasertzetik jarraituko du bidea. 12...

Gipuzkoako ohe kopurua.

Mota guztietako ostatuak daude Gipuzkoan. Hotelez gain, apartamentuak, kanpinak eta aterpetxeak ere badaude. Duela gutxi ireki zuten aterpetxe bat Donostian. Bi kanpin irekitzeko proiektuak ere badaude: Zumaian eta Donostian.

Martxoaren 8aren biharamuna

Martxoaren 8a pasa da, egun batez handik eta hona, askoren ahotan emakumeon eskubideak aldarrikatzen entzun ditugu: asko aurreratu dela, baina oraindik egiteko asko geratzen dela… Berdin gehiago dela… Baina, bestalde, aurrekontu publikoak murrizten ari dira berdintasuneko politika publikoetan (Emakundek aurrekontuaren %20 gutxiago. Hori bai politika publikoak indartzea... Posible ote?). Eskerrak Mugimendu Feministak mezu ideologikoa eta politikoa bere horretan kokatu duen!!

Izan gaitezen serioak: egungo sistema hetereopatriarkala emakumeon zapalkuntzan oinarritzen da, besteak beste, eta horren barnean ez dago emakumeon eskubideak gauzatzerik. Formalki eskubideen aitortza emango da, bai! Baina sistema eraldatzen ez den bitartean, jai dugu emakumeok! Eta zeri orduan bueltaka? Zergatik administrazio publiko gehienetatik ez da jartzen kolokan egungo sistema zapaltzailea? Zergatik ez feminismotik abiatu eta beste politika mota batzuen alde egin? Euskal Herri txiki honetan "akordio nazionalen" beharra askotan entzun dugu, berriki mikroakordioak terminoa ere ezagutu dugu. Noizko berdintasun politika publikoen ardura duten alderdien artean eta mugimendu feministaren arteko mikro (edo zergatik ez makro) adostasunak?

Ez dago denbora galtzerik, ez dugu 2014ko martxoaren 8ra itxaron beharrik, aldatu agenda politikoak eta has daitezen (gaitezen)! Dietarik gabeko bilerak behar ditugu, aurrekontu publikoak emakumeon eskubideen alde jarri behar ditugu, murrizketarik gabeko kalitatezko zerbitzu publikoak behar ditugu, indarrean dauden botere harremanei buelta eman behar diegu, bizitzaren prebarikazioa gelditu behar da, eta bizitzaren kalitatea ardatz duen eredu sozioekonomikoa behar dugu… Pertsonak bizitzeko Euskal Herri Berria sortu behar dugu.