Sailkatugabeak

“Enpresa bideragarria da”

Zizurkilgo Huyck Wangner enpresaren ibilbidea Tolosan hasi zen, Telares Metalicos izenarekin, orain 90 urte inguru. Gero, Perot enpresak erosi zuen, eta, ondoren, lantegia Alemaniako Wangner enpresak bereganatu zuen. Azken hori Austriako Huyck enpresarekin elkartu zen, eta, azkenean, hortik sortutako enpresa Xerium Technologies multinazionalaren barne sartu zen. Orain, nagusiek itxi egin nahi dute Zizurkilgo lantegia. Enpresa batzordeko hiru ordezkariak ELA sindikatukoak dira, eta horietako bat da Asier Moreno (Tolosa, 1975). Enpresak paper fabriketako oihal sintetikoak egiten ditu.

Zenbat langileren lanpostua dago arriskuan lantegiaren itxierarekin?

75 langilerena, hau da, 75 familiaren etorkizuna. Langileen batez besteko adina 35 urte ingurukoa da. Horrek esan nahi du adin horretan seme-alabak dituzula eta hipoteka bat ere bai. Ikusita gaur egungo egoera nola dagoen, kalean geratzeaz gain, epe ertainean etorkizunik gabe geratuko ginateke.

Nola jaso zenuten albistea?

Txanda aldaketa batean jaso genuen albistea. Urtarrilaren 18a zen, ostirala, eta lantegiko arduradun batek enpresa batzordekoak bildu gintuen; bulegora eraman gintuen, eta han egon ginen enpresa taldearen abokatuekin. Eta haiek esan ziguten astelehen horretan, hilaren 21ean, bilera bat izango genuela Donostiako hotel batean. Guk pentsatzen genuen bileraren garrantzia handia izango zela, baina ez genuen uste hainbesterakoa izango zenik.

Asteburu horretan, jendea oso urduri zegoen, ordurako lur jota. Astelehenean, bilerara joan ginen, eta, bertan, Xerium Technologies enpresa taldearen kontseilari ordezkaria izan zen; Ameriketako Estatu Batuetan egoten da, eta haren berri behin ere ez dugu izan. Enpresaren abokatuak ere bertan zeuden, eta lantegia itxi nahi zutela esan ziguten; hau da, kontratua eteteko espediente bat aurkeztu zutela eta 75 langileri eragingo ziela.

Gero, langileei horren berri eman behar izan zenieten.

Oso gogorra izan zen. Jendea lur jota zegoen. Senar-emazteak eta anai-arrebak daude langileen artean. Kolpe handia izan zen; ondoren, pixkanaka albistea barneratzen joan ginen, eta, hortik aurrera, lanean hasi ginen, hau aurrera ateratzeko.

Lantegian, egoera erabat aldatuko zen, ezta?

Albistea jaso, eta, aste horretan, lanean jarraitu genuen. Hilaren 19an bertan, zaintzaileak jarri zituzten, eta identifikatzen ez baginen, horiek lantegira sartzea eragozten ziguten. Hori ez zen behin ere gertatu. Hilaren 25ean, ez ziguten utzi autoekin sartzen. Lehenengo, 75 langile botako dituztela esatea neurriz kanpoko erabakia da bideragarria den enpresa batean, eta, gero, segurtasun neurri horiek hartzea…

Langileek greba mugagabea egitea erabaki zenuten.

Bai, noski. Guztiz neurriz kanpoko erabakia hartu du enpresak. Lantegia egunean dago, ez du kargarik, eta erabaki hori ezin dugu inolaz ere onartu. Urtarrilaren 25etik gaude greban.

Zer arrazoi eman dute itxierari ekiteko?

Kontratua eteteko espedientea aurkeztu dute, eta lan erreformak neurri horri bidea irekitzen dio. Arrazoi ekonomikoak, antolakuntzakoak eta produkziokoak aurkeztu dituzte, guk kontrolatzen ez ditugun datuak erabiliz txostena egiteko. Gu ez gaude batere ados txosten horrekin. Lantegi hau bideragarria da. 2012an, %90ean aritu ginen lanean. Enpresa ondo doa, eta krisiaren urte hauetan beti izan ditu irabaziak.

Grebara deitzearekin batera, enpresara doan bidearen sarreran jarri zarete langileak. Zertarako?

Txandaka gaude langileak bertan, inor ez dadin sartu lantegira. Ezin dugu utzi lantegitik makinarik ateratzen; zerbait ateratzen badute, ez da berriz itzuliko. Eta lantegia da gure bizimodua aurrera ateratzeko bidea. Gurea dena zaintzen ari gara, eta bertan egongo gara, gurea dena lortu arte.

Enpresaren nagusia multinazional bat izateak nola eragiten du egoera honetan?

Zenbaki batzuk bagina bezala ikusten gaituzte. Lantegi guztien artean, langileko produkzio ratio onena dugu Zizurkilen. Lantegi honek ez du arazorik, agian beste batzuek dituzte. Eta guk ordaindu behar dugu egoera hori? Enpresak berak esaten digu oso onak garela lanean, eta, gero, itxi egingo dutela esaten dute.

Horrek amorru handia sortuko du langileen artean, ezta?

Enpresa honek 90 urte inguru daramatza eskualdean. Nola utz dezakegu ondo dagoen enpresa bat ixten? Horrelako enpresak hemen gelditzeko ahalegina egin behar da. Soldata handien arazoa ere ez da. Huyck Wangnerreko beste hiru lantegietan, Alemanian, Austrian eta Italian daudenetan, soldata handiagoak dituzte.

Babesa jasotzen ari zarete eskualdeko hainbat udaletatik eta sindikalismotik ere. Larunbatean Tolosan egindako manifestazioa jendetsua izan zen.

Erakundeak inplikatu nahi ditugu, eta udal guztiak babesa ematen ari dira. Harritu egin gaitu larunbateko manifestaziora zenbat jende etorri zen ikusteak; ez genuen espero hain babes handia jasotzea. Itxiera nolabait gelditu egin behar dugu, eta arazoa gizarteratu behar da. Orain, guri eragiten digu, baina, hurrengoan, ondokoari gerta dakioke. Gobernatzen dutenek zerbait egin behar dute. Ez da posible enplegua horrela suntsitzea.

Nola erantzuten ari dira lankideak enpresaren erabakiaren inguruan?

Jendea borrokatzen ari da. Enpresak aurrean izango gaitu. Horrelako egoera batean, jendea elkartu egiten da, eta lankideak sekulako erantzuna ematen ari dira. Familia bat gara, elkartuta gaude, eta enpresa batzordearen lana horren gainean oinarritzen da. Bizitzak egoera honetan jarri gaitu, eta, orain, horri aurre egitea dagokigu.

Oiloak libre, naturarekin bat

Nahi dutenean jan. Nahi dutenean paseatu. Nahi dutenean barruan, eta nahi dutenean kanpoan. Horrela hazten ditu Jexux Agirresarobek (Usurbil, 1969) bere oiloak. Oilategitik ateratzeko zulo bat daukate, eta hortik zuzenean belardira joaten dira. Han go...

Euskoa eta paradisu fiskala

Euskoa abiatzekotan zela irakurrita bilbotarren beste asmakari bikain baten aurrean geundela pentsatu nuen, eta Arriaga Antzokian 100.000 euroko billete berri baten aurkezpen ekitaldia irudikatu. Botxoko patrikak arintzeko oso baliagarria litzateke berritasuna; soinean bost bakarrik eramanda, igande eguerdiko txikiteora lasai irten ahalko lirateke.

Imajinazioak kale egin zidan beste behin. Euskoa Baionan asmatu dute antza, ez da Athletic zaleak erosoago bizi daitezen propio sortutako euro erraldoi bat. Tokiko ekonomia eta ingurumena sustatu eta euskararen alde jarduteko txanpona omen da dagoeneko Ipar Euskal Herriko bazterretan dabilena.

Ekimen burutsua eta ausarta dela iruditzen zait, eta ukitu erromantikoa ere ez zaio falta. Listua agortzen dugu gizarteak goitik behera aldatu beharko lukeela oihukatuz. Batzuk, ordea, —jendarte horren zati dira beraiek ere— ari dira bidea jorratzen. Bejondeiela. Billete karrikaratu berriak eder askoak dira, gainera.

Bidasoaren beste aldeko herrietan bizi direnak jator bezain hippy eta esoterikotzat hartu ohi ditugu, baina euskal pastelaren errezetaz gain badugu haingandik zer ikasi. Slow filosofiaz eta hazkundearen mantra deusezteaz zutabe andana idatzi dira —ditugu— gure berripaperetan. Kanbotik Sarara osteratxoa egitea nahikoa da beste bizimodu bat posible dela egiaztatzeko. Geldoagoa, ama lurrarekin adeitsuagoa.

Morroi arraro samarrak direnaren aurreiritzia ez dut nik zapuztuko, ordea, eta Hitza-koek lagatzen didaten artean testu populista bezain gezurteroak bidaltzen jarraituko dut, gero aldarrikatutakoaren kontrakoa egunero egiteko. Eta ziur asko euskoa lau nekazari maitagarrik erabiliko duten bitxikeria bezala geratuko da. Gutako askok aleren bat azkar asko gureganatu nahiko dugu, hori bai, diru-zorroan gordeta eraman eta tabernetan-eta harro erakusteko. Batzokietan-eta hit galanta izango da, haren berri izaten badute.

Tamalez ia hobe izango da moneta berriarena Ipar Euskal Herriko laborari eta merkatariek bakarrik kudeatzea. Hegoaldekook parte hartuko bagenu, laster genuke inflazioa zeruan, pare bat burbuila autoktonok lagunduta. Ez hori bakarrik: euskoa benetan indartsua balitz, paradisu fiskal bihurtzeko tentaldian erortzeko arriskuan geundeke, eta Kutxabank Suitzako banketxeen txapeldunen ligan lehiatzeko moduko munstro bilakatu liteke. 22 milioi euro koltxoi azpian gordeta dituzten alderdi politikoetako kideak azkar asko lirakete gurean, kontu-korronte berria zabaltzearen truke oparitutako zartagina eta maletaren bila.

MUSIKA ZELTA, BRIGANTHYAREKIN

Briganthya Beasainen sortutako taldeak bere seigarren lana aurkezten jarraitzen du, oholtzaz oholtza, 2012an kaleratu zutenez geroztik. Folk musika eta doinu zeltak oinarri hartuta, euskaraz zein gaztelaniaz egindako abestiak bildu dituzte Destino Nue...

Gipuzkoako gudalekua

Egun esanguratsua da 1813ko abuztuaren 31, Donostian. Aurten 200 urte beteko dira Espainiaren aliatu ingelesek eta portugesek Gipuzkoako hiriburua erabat suntsitu zutenetik. Frantziako armadaren kontrolpean zeuden Donostia eta Gipuzkoa 1808tik. Azkenean, 1813an, aliatuek okupatzaileak bidaltzea lortu zuten, baina donostiarrek gogor ordaindu zuten. Gaur egun, Abuztuaren 31 deitzen dioten kalea da zutik geratu zen bakarra. Gertakari hura ezaguna da hiriko herritarrengan eragin zituen kalteengatik, baina garai hartan borroka gehiago ere izan ziren. Aliatuak aurreraka eta Napoleonen tropak atzeraka zihoazen heinean, Gipuzkoako beste hainbat lekutan ere izan ziren batailak.

Europatik Iberiar penintsularako bidean zegoen Gipuzkoa. 1808 eta 1813 artean ehunka milaka soldadu pasatu ziren lurraldetik. 1813an, frantsesak euren herrialdera bidaltzeko prozesuan, beraz, gudaleku garrantzitsua izan zen lurraldea; Espainiaren aliatu ingeles eta portugesak alde batean, eta Frantziako armada bestean. Donostiako setioaz gain, San Martzialgo eta Tolosako batailak garrantzitsuak izan ziren.

Ordura arte, Gipuzkoako gerrillariek borroka txiki ugari egin zituzten Frantziako soldaduen aurka. Lurraldeko herri garrantzitsu gehienetan izan ziren borrokak. Gerrillari horiek pixkanaka antolatu eta armada itxura hartu zuten. "Gipuzkoako batailoiak deitu zieten. Tartean, Gipuzkoako gerrillarien burua zegoen, Gaspar Jauregi Artzaia", azaldu du Mikel Alberdi historialariak eta Zumalakarregi museoko arduradunak.

Tolosako bataila handia

1813ko ekainaren 21ean izan zen urte hartako borroka nagusia, Gasteizen. "Penintsulako borroka garrantzitsuena Gasteizen galdu zuten frantsesek". Guda hura galdu ondoren, Tolosan izan zen hurrengo bataila, ekainaren 25ean. Aliatuak geldiarazteko beste ahalegin bat izan zen. "Bi aldeen artean, 45.000 soldaduk parte hartu zuten 1813an, Tolosako batailan; beraz, ez zen nolanahikoa izan", gaineratu du Alberdik. "Tolosa defenditzea ez zen erraza, baina bi egunez armada aliatua Tolosan geldiaraztea lortu zuen Frantziako Foy jeneralak. Denbora horretaz baliatu zen Josef Bonaparte, Napoleonen anaia, penintsulatik ihes egiteko, eta ordura arteko harrapakin guztiak Pirinioen beste aldera eramateko", kontatu du Carlos Riloba historialariak.

Europa iparraldetik hegoalderantz, Napoleonen tropen bidean puntu garrantzitsua zen Tolosa. Garai hartan inguruko hiri garrantzitsuenak Donostia eta Iruñea baziren ere, Tolosa ere leku estrategikoan zegoen. 1808tik bazuten Tolosan jendarmeria postu bat, 300 jendarme ingururekin, baita ospitale militar bat ere. "Hilean Napoleonen armadako 20.000 soldadu pasatzen ziren Tolosatik, penintsulara, edo Europa iparraldera bidean". Leku garrantzitsu gehiago ere izan ziren Gipuzkoan. Bergara eta Irun aipatu ditu, besteak beste, Rilobak. "Gasteizera eta hegoaldera bidean zegoen Bergara, eta bazuen jendarmeria bat". Puntu estrategiko horiek kontrolpean eduki nahi zituzten, ordenari eutsi ahal izateko.

Batailoiak, San Martzialen

Donostiako setioa ingelesek egin zuten. Uztailaren 25ean egin zuten lehen eraso saioa Donostian, baina Napoleonen soldaduek eutsi egin zioten. Ingelesek Donostiari eraso zioten abuztuaren 31n bertan, Frantziako armadak bere posizioak berreskuratzeko beste saio bat egin zuen: San Martzialgo batailan izan zen, Jean de Dieu Soult mariskala buru zutela. Gipuzkoako batailoiek parte hartu zuten San Martzialen, Espainiako armadarekin eta britainiar batzuekin batera. "Britainiar eta portugesak Donostian sartzen ziren bitartean, Espainiako armadak eta Gipuzkoako batailoiek eutsi egin zioten frantsesen erasoari, Irunen. Penintsulan izan zen azken bataila gogorra izan zen. Han ziren Jauregi Artzaia eta baita Tomas Zumalakarregi ere. Baita karlistadetan protagonista izango zen Uranga ere", azaldu du Alberdik.

San Martzialgo batailan Donostian baino jende garrantzitsuagoak parte hartu zuela adierazi du Rilobak ere: "San Martzialgo batailan garaitu zuten Soult mariskala, Napoleonen Inperioko pertsona garrantzitsu bat. Donostiakoa aipagarria da okupatu ondoren izan zen basakeria handiagatik. Gasteizen irabazi ondoren, Donostia okupatzearekin oso arduratuta zegoen Wellington jenerala, behin betiko frantsesak garaitu ahal izateko". Donostia hartzeko uztailean egin zuten lehen ahaleginean hildako ugari izan zituzten ingelesek, beraz, Alberdik pentsatzen du amorru handiagoarekin sartu zirela abuztuaren 31 hartan.

Iñaki Egaña historialariaren ustez, San Martzialgo bataila estrategikoki "garrantzitsua" izan zen. "Garai horretan, bi hiri bakarrik gelditzen ziren Frantziako armadaren esku: Iruñea eta Donostia. Muga ondoan izan zenez borroka, nolabait, sinbolikoa zen. Penintsulan izandako borrokak amaitutzat eman zituzten guda horrekin". Dena den, hilabete geroago, urriaren 7an, Bidasoa ibaia gurutzatu zuten tropa aliatuek. Beste aldean, Napoleonen soldaduak eusten saiatu ziren; hura izan zen Gipuzkoako azken borroka. Gero, borroka gehiago egon ziren Ipar Euskal Herrian; Frantzian zehar ere jarraitu zuten, Parisera iritsi ziren arte.

Okupazioaren ondorioak

Okupazioak iraun zuen bost urteetan, Alberdiren arabera, herri eta hirietan Frantziako armadako soldaduekin elkarbizitza "nahiko naturala" izan zen. "Herrietan baino gehiago, bakartutako baserrietan eta nekazaritza guneetan jasan zituzten gehienbat militarren ankerkeriak, eta jatorri guztietakoenak". Carlos Rilobaren ustez, herritarrei gerrak baino gehiago eragin zien tropak elikatu eta hornitu beharrak. "Kalte handiak eragin zituen hainbat herritarrengan, baina gerra guztietan gertatzen den bezala, etekina atera zioten beste batzuek". Soldaduak " jende armadunak" zirela eta galtzeko ezer ez zutela gogora ekarri du Rilobak. "Gehienetan harremanak ez ziren hain txarrak izan, baina indarkeria pasarteak eguneroko kontua ziren".

Ehunka milaka soldadu Gipuzkoatik pasatzeak izan zuen eragina "irudikaezina" dela pentsatzen du Egañak ere: "Hainbeste soldadu Gipuzkoako lurretan eta mendietan, horrek ekarriko zituen ondorio guztiekin. Gauza asko liburuetan ez dira agertzen, baina lapurretak, bortxaketak... ugari izango ziren. Gizartean izan zuen eraginari begiratuta, gure historiako pasarte nagusia izan zen". Gainera, bost urte horietan Gipuzkoako udalek eta foru aldundiak ekonomikoki "porrot" egin zutela azaldu du Egañak, zerga ugari ezarri baitzizkieten. Elizetatik eta komentuetako liburutegietatik ere altxor ugari eraman zituzten.

Gerra hartako galtzaile handienak "gazteak" izan zirela ondorioztatu du Aranzadi elkarteko idazkari nagusi Juantxo Agirre Mauleonek: "Oso soldadu gazteak ziren, eta gehienak armadak derrigortuta zetozen gerrara. Horietako asko nekazaritza guneetakoak ziren; tartean, Ipar Euskal Herriko gazte ugari zeuden".

Ideologikoki izan zuen eragina ere azpimarratu du Aranzadi elkarteko kideak: "Gipuzkoan izan ziren batailez gain, pentsamolde berria sartu zen garai hartan; gizartea eraldatzen ari zen. Erregimen politiko zaharra zalantzan jarri zen: monarkia, feudalismoa eta eliza katolikoaren antolakuntza. Horren guztiaren ondorioz izan ziren gero karlistadak ere ".

KORRIKAK OMENALDIA EGIN DIE IKASLEEI

18. Korrikaren egitarau zabalaren barruan, AEK-k euskara ikasleak omendu nahi izan zituen joan den larunbatean, Usurbilen, eta aitzakia horrekin festa giroa eta aldarrikapena batu zituzten. Edurne Brouard Korrikaren arduradunak euskara ikasleek "elkar...

Euskararen historia eroa

'Lingua Nabajorum'ZumarragaUrte erdi baino gehiago daramate Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak Lingua Nabajorum. Euskararen historia txoroa antzezlan komikoa taularatzen, eta antzokiak eta aretoak betetzen jarraitzen dute. Gaur Zumarragako Zelai Ari...

Napoleonen garaiko hilerria, Tolosan

Burezur bat topatu zuen Juantxo Agirre Mauleon Aranzadi elkarteko idazkari nagusiak 1988an, Tolosako klaratarren komentuko baratze batean. "Historia ikaslea nintzen, eta arkeologia asko gustatzen zitzaidanez, Tolosako obra guztiak begiratzen nituen". ...