Sailkatugabeak

Rocka bada emakumeentzat

Euskal Herrian oholtzaz oholtza dabilen zenbat emakume musikari ezagutzen dituzu? Zenbat bateria jotzaile eta gitarra jotzaile? Galdera horiei erantzutea lehiaketa gisa planteatu dute Emarock egitasmoaren webgunean. 74 emakume musikariren irudiak jarri dituzte, nahi duenak, edo ahal duenak, haien izenak asma ditzan. "Kontua da jendeak ez dituela emakume musikari asko ezagutzen, eta ez da ausartzen lehiaketan parte hartzera. Hala ere, gure benetako helburua ez da jendeak erantzunak bidaltzea; gure helburua da webgunean sartzen den jendea irudi horrekin gelditzea, konturatzea emakume asko dabilela musika munduan, eta ohartzea horietako zein gutxi ezagutzen ditugun", azaldu du Saioa Cabañasek (Bilbo, 1982), Emarock eraskuketako argazkien egile eta Emarock elkartearen koordinatzaileak.

Hilaren 15a bitartean Donostiako Emakumearen Etxean dago ikusgai Emarock. Iragana, oraina eta geroa erakusketa. Cabañasek ateratako argazkiek osatzen dute, eta jardunean dauden emakume musikariak agertzen dira, oholtza gainean. Indar handiko argazkiak dira. Cabañasen arabera, "indar eta ausardia handiko" emakumeak direlako. Hain zuzen ere, Emarocken helburua "Euskal Herrian musikagintzan aritzen diren emakumeei protagonismoa eta espazio bat ematea, eta emakume gehiago esparru hau jorratzera animatzea da".

Cabañas 15 urte zituenean hasi zen kontzertuetara joan eta argazkiak ateratzen. Gizon zein emakume, ez zuen ezberdintasunik egiten. Erakusketa bat egiteko eskatu ziotenean ohartu zen material nahikoa zuela emakumeei buruzko erakusketa bat egiteko. "Dena den, emakume gehienak abeslari gisa aritzen ziren, eta ohartu nintzen hutsune bat zegoela, apenas zegoela emakume gitarra, bateria edo baxu jolerik". Horrek eragindako gogoeta izan zen Emarock egitasmoaren abiapuntua. Egun, Euskal Herriko lurralde guztietako hainbat lagun ari dira lanean. "Beharraren arabera, jende gehiago edo gutxiago aritzen gara, eta proiektu zehatzetarako sekulako laguntza eman duen jendea batu zaigu".

Proiektu horietako bat Emarock erakusketaren osagarri den dokumentala izan zen. Hamasei elkarrizketa egin zituzten, eta horien hitzekin osatu zuten. "Erakusketak musika munduan aritzen diren emakumeen alde objektiboa islatzen du. Dokumentalak, berriz, haien alde subjektiboa eskaintzen du, eurek azaltzen baitute euren errealitatea".

Erakusketa arrakasta handia izaten ari da, eta toki askotatik deitu dituzte. Ondorioz, lanez gainezka daudela aitortu du Cabañasek, eta hainbat lan baztertuta dituztela. Esaterako, musikarien biografiak osatuta dituzte, eta gehiagoren berri ari dira jasotzen. Denak bildu, eta webgunean eskegi nahi dituzte, emakume musikarien bilgune eta erreferente izan dadin; eta, era berean, kontzertu antolatzaileek ere kontuan har ditzaten. "Izan ere, oholtzara igotzen den emakume bakoitza erreferente bilakatzen da beste neska askorentzat. Hemen [argazkietan] dauden askok diote beste emakume musikariren bat izan zela eurei bidea ireki ziena, eta hemen daudenak ere bide irekitzaile izatea nahi dugu".

Bestetik, emakume musikarien bilgune izan nahi dute. Cabañesek gogoan du Kerasy taldeko Silvia Guillenek Tolosako erakusketan esanikoa. "Erakusketara sartu eta harrituta gelditu zen, hainbeste emakumeren irudiak ikusita. Eta gero esan zigun: 'Jo, jada ez naiz bakarrik sentitzen'. Hori guretzat oso handia da".

Gorputzaren kapritxoak

Ez dakit non, ez dakit noiz harrapatutako birus bat gainetik ezin kendurik nabil aspaldian. Eta hemen goiko argazkitxoan neure burua kamiseta tiradunean ikusten dudanean oilo ipurdia jartzen zait; urte sasoi epelagoan egindako argazkia da dudarik gabe.

Batzuetan, gorputzak abisu txikiak bidaltzen dizkigu: "Txst, txst… katarro bat. Hartu atseden". Mentazko karameloak eta paperezko mukizapi mordoa erosi, eta lanean jarraitzen dugu. Baina gorputza konforme ez, eta bigarren abisua bidaltzen digu: "Txst, txst… gripe bat. Segi ohera". Orduan ere artículo tres, kasu putik ez; farmaziara joan, eta Frenadol, Farmagrip, Iniston, Strepsils, Lizipaina eta aurrean ikusitako droga guztiak erosten ditugu. Mentazko karameloekin eta paperezko mukizapiekin batera poltsoan indarka sartu, eta segi aurrera (lanera, lagunekin kafetxoa hartzera eta etxera joan aurretik letxuga, esnea eta oilaskoa erostera sinfalta). Eta gorputza, berean, temati, "txst, txst… pasatu egin haiz, rubia… tori gripea, gastroenteritisa, ezpaineko herpesa, gau osoan lorik egiten utziko ez dizun eztula eta ohetik ez jaikitzeko adinako sukarra, eta orain, geldi!!!". Orduan bai, orduan kasu egiten diogu, beste erremediorik ez dugulako, toki guztietara eramaten nauten hanka motz hauek zutik egoteko indarrik ez dutelako.

Aste pare bat eman ditut gorputzak bidalitako keinu, alarma eta abisu guztiak ez entzutearren sekulako ahaleginak egiten. Beti dago gaixorik zaudela ez onarzeko aitzakiaren bat: batean, azken emanaldia da, eta gaizki datorkit. Bestean, nire egun librea da, eta ohean geratzen banaiz, alferrik galduko dut. Hurrena, Euskal Herrira buelta, eta aspaldian ikusi gabeko txokoak zapaldu gabe ezin gelditu. Anabasa horren barruan, Almeriako emanaldia egiteko eguna iritsi da.

Goizeko zortzietan hartu dugu hegazkina Bilbotik Madrilera, gero Madrildik Almeriara. Antzokira iritsi naizenean, gorputzak "kraask!" egin dit, eta oraingoan bai, oraingoan nahitaez entzun dut. Ordubete eskas falta da emanaldia hasteko, eta orain nire gorputza da niri jaramonik egiten ez didana, aurpegia zurbil, izerdi hotza eskuetan eta bizkarrean, eta nahita ere ezin eutsi goragale itogarri honi… Komunaren aurrean belauniko, eta emanaldia hasteko 40 minutu falta direla, izuak harrapatu nau. Gero, ispiluaren aurrean aurpegia ur hotzarekin freskatu ostean neure burua begiratu dudanean, aurrean ditudan begi negartiei erregutu diet "mesedez, gaurkoa jasan ezazu nolabait… bihar emango dizut atseden, aste osorako, mesedez, zainduko zaitut, nire hitza ematen dizut… pixka bat gehiago, mesedez".

Gorputzaren erantzuna garbia bezain gordina izan da, eta ostera ere komunaren aurrean belaunikatu nau, gupida gabe. Haserre dago, minduta. Horrela hasi dut emanaldia, gorputza zutik mantentzeko ahaleginak eginez, eta antzoki ikaragarri horretan guri begira dauden 800 ikusleei zor diedan errespetua nire gorputzari lapurtuz. Emanaldiaren erdialdera iritsi garenean, mediku batek hartu nau; xiringa bat du eskuan, eta oharkabean ziztatu nau. "Prinperan jarri dizut, goragalea mozteko; bukatu arte ondo eutsiko diozu honekin, gero segi ohera eta hartu atseden". Freddy Mercuryren abestirik garratzenetako bat buruan bueltaka dabilkidala zapaldu dut berriro ere agertokia, ezpain artean "show must go on" marmarti batekin. Gorputzak azken erregua (txutea esan beharko nuke agian?) erdipurdika onartu dit, eta emanaldia bukatzeko indarrak nonbaitetik atera ditu, baina akabo… gero ohera eraman dut zuzenean; nahikoa egin du gaixoak. Eta gaur hemen nago, txintxo-txintxo, nire gorputzarekin bakeak egiten.

Gorputzarentzat odola bezala

Tolosako inauterietara lehenengo aldiz joaten dena mozorroen festaren giroak harrapatuko du. Zaila da tolosarren eta inguruko herritarren parte hartzea gainditzea: mozorroturik ez dagoenari lekuz kanpo sentiarazten dio. Bada beste fenomeno bat ere bisitaria harrituta utzi ohi duena: txarangak.

Txupinazoa jaurtitzeko ohorea Poca Tripa txarangak du aurten. 50 urte beteko ditu, eta Kabi Alai elkarteak, festei hasiera emateko ardura duenak, Inauterizale Kuttun izendatu du. Javier Arrizibita Poca Tripa txarangako kideak argi du: "Inauterientzat txarangak gorputzarentzat odola bezala dira". Arrizibitak dio "oso ondo" pasatzen dutela txarangarekin aritzen direnean: "Guk jotzen dugun egunean ez gara konpartsez asko jabetzen. Musikarekin festa alaitzen saiatzen gara, gehienbat zezen plazan eta dantzaldian".

Tolosan kaleko musika beharrezkoa dela dio. "Udalak gauerako ere kontratatzen ditu txarangak. Ostegun Gizenean jendea kalean dago 23:00etan. Alaitasun handia sortzen dute", esan du Poca Tripako kideak. Berdura plazan egiten den dantzaldia "oso polita" dela gaineratu du: "Txaranga batek bukatzen duenean, beste bat igotzen da. Eta biek elkarrekin jotzen dute pieza bat". Arrizibitarentzat une bereziena Alde Zaharretik zezen plazara egiten duten bidea da: "Alde Zaharretik zoazenean txarangaren soinua berezia da, eta ikusten duzu jende guztia zezen plazara alai doala".

Emakumeen parte hartzea

Txaranga asko herriko elkarteren batetik sortuak dira. Poca Tripa da salbuespenetako bat, hainbat elkartetako kideek osatutakoa baita. Pintxana da horietako beste txaranga bat; kaleko sagardotegi batean elkartzen ziren talde batetik orain urte asko sortutakoa. Bertako kidea da Mila Garcia de Iturrospe, txaranga bat zuzentzen aurrenetako emakumea. "Gure garaian gutxi ginen, baina orain emakume dezente ikusten dira txarangetan", dio. Pintxanan beste bi emakume ere izan dira zuzendari. Postua aldatu egiten dute kideen artean, tarteka, Garcia de Iturrospek azaldu duenez: "Lau edo bost kanta joz atera daiteke Pintxana txaranga, eta nik uste dut taldea gidatzeko aukera eman behar zaiola jendeari".

Txikitatik bizi izan du musika eta txaranga giroa Garcia de Iturrospek: "Nire etxean denak oso inauterizaleak izan dira. Saxofoiarekin hasi nintzenean, gero txarangetan sartu nintzen". Harentzat inauterietan musika "oso garrantzitsua" da: "Pentsa ezazu, asteazkenetik Ostegun Gizenerako gauerdian [inauteriak hasi aurretik], Vista Alegre txaranga ateratzen denean, sekulakoa da jendea nola hasten den saltoka".

San Esteban elkarteko txarangan ere jotzen du Garcia de Iturrospek. Aurten, habanera berri bat sortu dute. Izan ere, elkarteek, euren txarangekin kalean giroa sortzeaz gain, doinuen errepertorioa aberasten dute.

Kexak ere izaten dituzte musikariek. Ramon Zubeldia San Esteban txarangako zuzendariak karroza eta konpartsen ondotik igarotzean bolumena jaisteko eskaria egin du. Bestalde, zezen plazatik Alde Zaharrera joateko kalejira bizkortu dezala eskatu dio udalari: "Betidanik aurrerantz izan da. Baina, iaz, lau pauso aurrerantz eta bost atzerantz ematen zituen jendeak".

Horrelako gaiak eztabaidatzen dituzte txarangetako ordezkarien eta udalaren arteko bileran. Bertan urte bakoitzeko arautegia adosten dute. Izan ere, hamar txaranga daude ofizialak direnak, eta horien jardunari eragiten diete batez ere arauek. Esaterako, Zaldunitan, Astelenitan eta Asteartitan (inauterietako igandea, astelehena eta asteartea), egun bakoitzean hiru txaranga ofizial daude, eta txandatu egiten dira urtetik urtera.

Egitarauko ekitaldi garrantzitsuenetan parte hartzen dute txaranga ofizialek: zezen plazarako eta handik ateratzeko kalejiretan, zezen plazan bertan eta Berdura plazan egiten den dantzaldian. Arautegiak, adibidez, zezen plazan txaranga bakoitzak izango duen kokalekua zehazten du, edota zezen plazara joaterako kalejiran txaranga doinuen errepertorioaren 7. eta 14. abestiak jo behar direla, hau da, Praskhuarena eta Irureta.

Errepertorio propioa

Abesti ugari daude, baina klasikoak edo betikoak zein diren jakiteko egokiena, etzi, Tolosako Musika Bandaren Inauteri Kontzertura joatea da. Bertan, txarangazaleen oroimen musikalean dauden hogei bat abesti jotzen dituzte: Diana, Pello Ziri-Ziri, Galtzaundi, Artillero, Gaur txantxo naiz, Polka, Isabelita... Enrike Arostegi bandako zuzendariak emanaldi berezia dela dio: "Berdura plaza bete egiten da. Gure kontzerturik jendetsuena da. Bandan aurretik aritu direnak ere etortzen dira".

Arostegik ere inauterietan musikak eta txarangek duten garrantzia nabarmendu du: "Inauteriak leku askotan daude, baina Tolosan ezberdina da, denbora guztian kalean musika dagoelako, eta gainera errepertorio propioa dugu". Arostegik Urdiña Txiki txarangan jotzen du. "Tolosan inauterietan gelditzen den musikariak txarangaren batean parte hartzen du", dio. Hain justu, musika eskola eta musika banda izaten dira txarangetan jotzen dutenen harrobia.

Udalak ere argi du txarangek "berebiziko garrantzia" dutela. Mikel Arreseigor zinegotziak dioenez, "herriko beste hainbat eragile bezala ezinbestekoak dira inauterietan. Haiek gabe inauteriek ez lukete zentzurik izango".

Inauterietako doinuak herriz herri zabaltzen txarangek asko lagundu dutela esan du Arreseigorrek. "Aurten, gainera, udaleko euskara zerbitzukook, doinuak zabaltzeko asmo horretan, euskarazko inauteri kantuen liburuxka bat argitaratu dugu. Inauterietan egunero txarangek jotzen dituzten abestietako hitzak jasotzen dira bertan", gaineratu du. Txarangen musika oso barneratuta dagoela dio: "Tolosako inauterizaleok txarangen atzetik dantzan joatea maite dugu, eta hori kanpotik datorrenari ere kutsatu egiten zaio".

Datorren ostegunean, Ostegun Gizenean, suziriarekin batera lehertuko da jaia. Eta txarangek musikaz bustiko dituzte, beste behin, Tolosako kaleak.

Bi bertsolari, diren moduan

Ander Lizarralde eta Unai Muñoa. Bihar buruz buru ibiliko dira Andoaingo Bastero kulturgunean. Bertsolari moduan egin dituzten urte hauetan guztietan ehunka aldiz egin duten keinua izan da taula gainera igotzea. Kasu honetan, ordea, ez dute betiko moduan egingo. Ez dute gai-jartzailerik izango alboan. Gaia eurak izango dira, eta eurei buruz hitz egingo dute.

Ez gara Palestinaz ari... emanaldiaren estreina baino astebete lehenago —joan den ostiralean—, Basteron bertan ari dira ikuskizunari azken ukituak ematen. Bertsotan aritu dira, gairik gordinenak azaleratzeko tresna gisa; aktore lanetan aritu dira, umorea ere ikuskizun horretako osagai garrantzitsua baita. Eta alboan bi musikari izan dituzte: Aitor Atxega gitarran, eta Imanol Kamio pianoan eta akordeoian.

Bat-batekoa albo batera utzi dute, eta orain mezua beste modu batera adieraztera doaz. Mugimendua, keinua, begirada... dena da adierazgarri, eta atrezzoa ere erabili behar dute. Amaia Vazquez psikologoaren gomendioak adi entzun dituzte Lizarralde oiartzuarrak eta Muñoa lasartearrak, estreinaldiaren egunean okerrik ez egiteko.

Bi urtez lantzen aritu diren proiekuaren atzerako kontua hasi dute, eta hasi dira beldurra nabaritzen. "Askok pentsatzen dute ehunka lagunen aurrean bertsotan aritzea ausarta dela. Izan daiteke, baina nire eskema zaharretik ateratzea, niri behintzat, asko kostatzen zait", adierazi du Lizarraldek. "Guk formatu hori ikasia daukagu, eskuak patriketan sartu eta gauzak oso serio botatzen. Hortik aurrera, irribarre bat egitea, edo eskuak mugitzea... ikaragarri kostatzen zait", gaineratu du.

Muñoa ez du horrenbeste beldurtzen aktore lanetan aritzeak, baina bai jendaurrean den bezala agertzeak: "Beldur eszenikoa parte bat da, baina niri beldur gehiago ematen dit jendearen aurrean garen bezala jartzeak, 'hau naiz ni' edo 'hau da nire parte bat'".

Gizona eta emozioak

Beldurrez bezala, kezkatzen dituzten beste hainbat gaiez hitz egingo dute bihar bi bertsolariek. Oraingoan, ordea, ez dute gai sozialez hitz egingo, proiektuaren abiapuntua horixe baitute, eurei buruz hitz egitea, eta horregatik bota dute honako galdera hau: "Erreparatzen al diogu gure buruari?". Emozioez hitz egitea, oro har, kosta egiten dela esan dute, eta euren kasuan, gizonak izanda, are gehiago. "Gizonek oraindik ezkutatuago daukagun aldea da hori. Itxura sendoa eman behar dugu, beti babesa eman behar duenaren itxura, eta ez babestua izan behar duenarena. Horri ekarpen bat egin nahi diogu", zehaztu du Muñoak. Gizontasunarekin eta beldurrarekin batera, beste gai batzuk ere landuko dituzte ordubete pasatxoko emanaldian: haurtzaroa, egoa eta askatasuna, kasurako.

Haurtzaroa, hain zuzen, ikusleari nor diren hobeto ulertzen laguntzeko landuko dute. Egoa ere azaleratuko dute, "lotsaz gordeta" eduki duten zati hori. Gainera, emanaldia eurei buruzkoa izanda, "egozentrismo ariketa bat" izan daitekeela uste dute. Eta askatasuna, berriz, Euskal Herriaren askatasunari erreparatzen dion gizartean askatasun pertsonala ere aldarrikatzeko.

Muñoak azaldu duenez, urteak dira harremana egin zutenetik, eta biek ibilbide beretsua egin dute euren barne munduaren lanketari dagokionez. "Kontua zen guk elkarrekin hitz egiten genituen gaiak eta konpartitzen genuen intimitate hori, nola sumatzen genuen gure inguruan ez dela hain ohikoa, ez gaudela hain ohituak gure miseriak kontatzera, gure ahuluneak azaleratzera. Ohartu ginen denbora asko pasatzen dugula gai estratosferikoez hitz egiten, eta gutxi ematen dugula gutaz hitz egiten".

Lizarralderen arabera, barruan zuten korapiloa kanporatzeko ariketa bat egiten ari dira ikuskizun honen bidez: "Behar bat genuen askatzeko, barruan genuen hori azaleratzeko. Bertsoa eta musika instrumentu gisa hartu ditugu, barruan horrenbeste estutzen gintuen behar hori azaleratu eta adierazteko".

"Mezua jantzi"

Proiektua mezutik abiatu da, eta bertsolari bakoitzak bere sorta egin du. Behin sorta egin eta txukunduta, musikaz jantz zitekeela bururatu zitzaion bikoteari, eta Aitor Atxega gitarristarengana jotzea erabaki zuten. Gero, pianoak emanaldia are gehiago jantzi zezakeela bururatu zitzaien, eta Imanol Kamiorekin jarri ziren harremanetan. Akordeoia ere jotzen du Kamiok ikuskizunean.

Oinarria hartuta, forma ematen hasi ziren, eta horrek egin du ikuskizunak, bertsolaritzaz gain, musikatik, poesiatik eta antzerkitik edatea. "Konturatu ginen emanaldia oso trinkoa zela, gaiak oso sakon lantzen direlako. Orduan, umorea behar genuen. Umorea esketxen bidez egitea erabaki genuen, eta orduan, antzerkitik hasi ginen hartzen. Bi ahotsetara politago gera zitekeela bururatu zitzaigun orduan, eta kantaritik ere hasi ginen hartzen. Joan gara elementuak bilduz, mezua janzteko", azaldu du Muñoak.

Ildo horretan, esaten dute ez direla kantariak baina kantatu egiten dutela, ez direla aktoreak baina antzeztu egiten dutela, ez direla poetak baina poesia egiten dutela. Bertsolaritzaren bidez biluztuko dira, baina alde batetik eta bestetik hartu dituzten elementuen bidez jantziko dute igorriko duten mezu hori.

Ikus-entzuleek mezu hori jasotzea falta da orain. Asmoa da beraiek azaleratuko dituzten zenbait gairekin identifikatuta sentitzea eta, era berean, gogoeta egitea. "Haurtzaroaz hizketan, agian bere haurtzarora joango da, edo nik nire beldurrarekin azaltzen ditudan elkarrizketen bidez, agian euren beldurrarekin ere konektatuko dute. Helburua da gai horiekin galderak piztea, eta beraiek gu ispilu gisa erabiltzea", esan du Muñoak.

Estreina gainean dutela konturatu da Lizarralde zer egitera doazen, baina era berean, horrek motibatzen duela esan du: "Norbait publikotik altxatzen bada eta esaten badigu 'gizajo batzuk zarete', horrek ere zerbait positiboa ekarriko digu. Hala ere, ez gara oso ezberdinak gure artean, eta enpatia lortzeko ariketa ona izan daiteke".

Publikoaren epaia ere proiektuaren beste fase bat izango dela iritzi dio Muñoak, bi bertsolariak diren bezala edo, behintzat, haien parte bat ikusiko dutelako. "Badakigu batzuk epaitu egingo gaituztela, eta arrisku hori hartzen dugu. Hori kudeatzea izango da prozesuren zati bat".

Atez Atekoaren kontrako sinadurez

AAB Atez Ateko Bilketaren aurkako plataformek egindako sinadura bilketan 70.000 sinadura bildu dituztela diote. GZZeko kideok sinadura horien inguruan egiten dugun hausnarketa artikulu honen bidez plazaratu nahi dugu. Plataforma horien sorreraz eta si...