Sailkatugabeak

“Etxea kentzen badidate, ez daukat nora joan”

Mariela Herrera (Machala, Ecuador, 1970) Ordiziako bere etxean bizi da 17 urteko semearekin eta Antonio Valle Alvarez lagunarekin. Lanik gabe geratu, eta maileguari aurre egin ezinik geratu zen duela pare bat urte. Otsailaren 8rako etxea uzteko agindu...

Lurraldebus txartela erabil daiteke Euskotrenen

GARRAIOA. Hendaia eta Lasarte-Oria arteko tren zerbitzua ordaintzeko, Lurraldebus txartela erabil daiteke dagoeneko. Urtarrilaren 22tik aurrera, berriz, Donostia eta Bilbo arteko linean erabili ahalko da, baina Elgoibarreraino bakarrik. Sarrerako eta ...

“Gasteizko lankideek ‘el euskocuate’ deitzen didate”

Maitasunak ez duela mugarik esaten dute poeta eta erromantiko handiek. Distantziak ez duela eragiten benetako maitasunean. Baina teoria praktikan jarrita, askorentzat muga handia izaten da distantzia bihotz kontuetan. Baita Unai Iraetarentzat ere. Mexikora eta Erdialdeko Amerikara hainbat bidaia egin ondoren, berriro Mexikora itzultzea erabaki zuen ormaiztegiarrak, mexikar bat ezagutu eta harekin bizitzen jartzeko. "Beste batzuk ez bezala, ni ez ninduen lanak eraman Mexikora, maitasunak baizik", dio pozik.

Erabakia hartuta, Ozeano Atlantikoa alderik alde zeharkatu zuela sei urte pasatxo dira jadanik. 2006ko azaroan utzi zuen Ormaiztegi, eta denbora tarte hau "oso azkar" pasa zaiola aitortzen du, eta etxeminik baduen arren, gustura bizi da Queretaron. Gasteizko enpresa talde batentzat lan egiten du, Queretaro eta Mexiko Hiriaren artean. Batetik bestera ibiltzen da lanean, bi hirien artean. "Queretaro hiria Queretaro estatuan dago, Mexiko erdialdean, eta Mexiko Hiritik [munduko hiri handienetako bat] hiru ordura errepidez".

Bi hiriak oso desberdinak direla dio Iraetak; Queretaro txikiagoa eta "bizitzeko oso leku ona" dela dio, "atsegina eta hiri seguruenetako bat" baita. Mexiko Hirian 20 milioi biztanle inguru daude, eta arazoak ere gehiago dira. "Queretaro milioi bat biztanle inguruko hiria da; hiriaren erdigunea espainiar kolonial arkitekturakoa da, eta plaza eta eliza asko ditu. Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen ingurua".

Queretaroko ikur garrantzitsuena Arabako markes batek eraikitako akueduktu bat dela azaldu du Iraetak: "Segovian [Espainia] dagoenaren antzekoa da, eta hiriaren beste aldean, berriz, piramide bat ere badugu". Euskal Herriko enpresa askok dute ordezkaritza Queretaron: "Nire herriko Irizar enpresak, adibidez, lantegia du".

Batetik bestera ibili behar izaten du, ordea, Iraetak. "Ohitze kontua da, baina Mexiko Hirian egoten naizenean ere gustura egoten naiz. Lagun euskaldun batzuk egin ditugu, eta Eli nire emaztearen familia ere gertu dugu".

Lagunek, baina, ez dute Iraetak Ormaiztegi erabat ahazterik lortu. Maiz oroitzen da Euskal Herriaz, eta etxemina ere izaten du. Bihotzak Mexikora eraman zuen, baina bihotzak aldian behin etxerako bidea ere gogoratzen duen seinale izaten omen da hori. "Herriko festetan —San Andres jaietan— eta data berezietan gogoratzen naiz batez ere Ormaiztegiz eta Euskal Herriaz".

Urtean behin, "normalean", egiten du berriro itsasoaz bestalderako bidea, Mexikotik Ormaiztegira, baina azken urtea luzatu egin zaio: "Urtean behin joaten saiatzen naiz, baina oraingoan ia luzatu zait joateko garaia. Bada urte eta erdi Ormaiztegira itzuli ez naizela". Bihotzak etxekoa etxean nahi izaten duela ere askok esaten dute, eta Iraetaren gurasoek iritzi horri heldu, eta etxekoari etxera itzultzen ez zela ikusita, hegazkina hartu eta Mexikon izan dira bisitan Gabonetan. "Semea herrira joaten ez denean, gurasoek etorri behar semea bisitatzera!", dio Iraetak.

"Egoera ona da Mexikon"

Queretaro eta Mexiko Hiriaren artean, hara eta hona laneko bidaian, mexikarren azentua ere hartu du Iraetak sei urte hauetan. Enpresa guztian euskaldun bakarra ere bada, eta jada izengoitia ere badu. "Gasteizko lankideek el euskocuate deitzen didate, ia azentu mexikarra ere badudalako", dio umoretsu.

Izan ere, "oso ondo" moldatu da Iraeta mexikarren bizimodura. Lanean, kirola eginez eta dituzten txakurrekin paseoan igarotzen du denbora, Euskal Herriko eguraldi umelaren aldean "urte guztian eguzkitan eta eguraldi atseginarekin". Eguzki asko izaten dute, eta bero garaietan pixka bat sufritzen duela aitortzen badu ere, bertako jendea oso atsegina dela dio, eta "emazte mexikarra izateak ere laguntzen du". Mexikoko jaki pikanteekin ere ondo moldatzen da, eta ez du "batere sufritzen" pikantearekin: "Asko gustatzen zait janari mexikarra eta pikantea".

Pikanteaz gain, dituzten arazoengatik ere soberan ezaguna da Mexiko, baina, Iraetaren arabera, "oro har, egoera ona da Mexikon". "Hauteskundeak ere orain gutxi izan dira, eta gobernuko alderdi berriak aldaketa dezente iragarri ditu". Geroz eta enpresa gehiagok bertan lantegiak irekitzea positiboa dela irizten dio, "nahiz eta drogra trafikoa oso zabalduta egon". Queretaro inguruan "gai horrek oraingoz ez du arazo askorik sortzen".

Errausketa: minbizia eta ikerketa

Berriki Carlos III.a osasun institutuko ikerlari talde batek egindako ikerketa lana eman du ezagutzera Environment International aldizkariak. 1997-2006 urte bitartean 8.000 herri baino gehiagotan jasotako datuak erabiliz egindako ikerlanaz ari gara. 3...

Maite Sarasua Aralarren eledun Batzar Nagusietan

POLITIKA. Maite Sarasua Letamendia (Zarautz, 1959) izango da hemendik aurrera Aralarren bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Rebeka Uberaren ordez. Aralar alderdian, Hego Euskal Herriko eta Gipuzkoako zuzendaritzetako kide da. Gainera, Senaturak...

Etxebizitza eskubidea, kolokan

Langabezian gelditu direlako, etxeko diru sarrerak murriztu direlako... Hipotekaren kuotak ordaindu ezinik gelditzen diren familien kopurua handitzen ari da. "Gero eta gehiago ikusten dira negozio txikiren bat zuten familiak. Askok negozioa irekitzean...

Zenbait kaleratze bi urtez atzeratzeko dekretua

Azken urteetan egindako etxe kaleratzeen ondorioz, 27/2012 lege dekretua onartu zuen Espainiako Gobernuak joan den azaroaren 15ean. Hainbat baldintza betetzen dituzten familiek hipoteka exekuzioa gelditu ahal izango dute, gehienez, bi urtez. Baina, ho...