Sailkatugabeak

Irailean tramitatuko dute bidesarien diru muga

DONOSTIA. Batzar Nagusietan irailean egingo dituzte AP-1 eta AP-8 autobidearen erabiltzaileek gehienez ere hilean 25 euro ordaindu behar izateko tramiteak. Hala eman du jakitera Larraitz Ugartek, Gipuzkoako Foru Aldundiko eledunak. Neurria azarorako e...

3,9

Batez beste, haurren zain-tzara bideratutako orduak. Batez beste, gipuzkoarrek 3,9 ordu eskaintzen dizkiote haurren zaintzari, egunero. Kopuru hori 1,8 ordu da etxeko lanetan.

Diputazioak ‘Glass auzia’ azkeneraino eramango du

DONOSTIA. Gipuzkoako Aldundiak Glass Costa auzia "azkeneraino" eramateko asmoa du. Auzian nahasita dagoen funtzionario bati espedientea zabaltzeko tramiteei ekin die eta "ardura politikoak" argitzeko barne ikerketa ere hasiko du. Katalunian egonagatik...

Erredukzio jesuitak imajinatuz

Xabierko Santutegian (Nafarroan), erakusketa bat paratu dute XVII. eta XVIII. mendeetan jesuitek Ameriketan sortutako erredukzioei buruz: Paraguaiko Erredukzio Jesuitak: denboran irauten duen abentura liluragarria da erakusketaren izenburua. Ez da aitzakia handirik behar Xabierko gaztelura eguna igarotzera joateko, baina erakusketa osatzen duten argazki, taula eta hiru maketa ederrek bisita merezi dute, eta neuri behintzat, gogoetarako motiborik ere eman zidaten.

Erredukzioak edo misio jesuitak Jesusen Lagundiak Portugal eta Espainiak konkistaturiko lurretan sortu zituzten indigena guaranien asentamenduak izan ziren. Ordura arte mendietan eta talde txikietan sakabanaturik beren ohitura zaharren arabera bizi ziren indigenak, jesuiten ekimenez elkartzen joan ziren gutxi gorabehera 5.000 indigenaz osaturiko asentamenduak osatuz. Guztira 30 erredukzio izatera iritsi ziren gaur egungo Paraguai, Argentina, Brasil, Bolivia eta Uruguaiko oihanetan. Erraz gogoratuko dute askok zer ziren erredukzioak Roland Joffé zinemagileak zuzenduriko eta besteak beste Robert de Niro eta Jeremy Ironsek antzezturiko Misioa filmari (1986) esker.

Erredukzioak gaur egungo mundu ikuskeratik epaitzea ez da gauza erraza. Erakusketaren inaugurazioan Iruñeako artzapezpikuak azpimarratu zuen erredukzioen "muina" kristau fedea eta katekismoa indigenen artean zabaltzeko jesuitek erakutsitako grina izan zela. Hori argi ikus daiteke erredukzioen egitura arkitektonikoan, artean eta botere antolakuntzan. Gaur egungo ikuskeratik, ordea, ebanjelizazioaren zentzu zurrun hori handiustea eta tamalgarria iruditzen zaigu.

Erredukzio jesuitek hainbat onura ekarri zizkieten indigenei ordea. Hasteko, segurtasuna garai gatazkatsu haietan. Jesuitek portugaldar esklabo ehiztariengandik (paulistengandik) babestu zituzten indigenak. Haiengandik ihesi erredukzioak utzi eta lur berrietara eraman zituzten. 1638an erredukzioetako jesuiten burua Madrilera joan eta erregeari indigenek armak izatea debekatzen zuen araua bertan behera utz zezala eskatu zion. Bestalde herri haien berezko kulturan erredukzioek utzitako ondarea bereziki estimatua da gaur egun, erredukzioetan sortu baitzen guarani hizkuntzaren idazkera. Eta aipa genitzake ere nekazaritza, abeltzaintza, artisautza forma berriak, eta abar.

Inaugurazioaren ondoren bazkarian, 30 urtez Ekuadorren indigenekin misiolari ibilitako Aita Kaputxino batekin hizketan aritu nintzen. Hondarribiko semea, orain dela hilabete gutxi itzuli da Euskal Herrira eta Tuteran dabil erretiroa hartuta. Medikua izanik, indigenen artean ume eta jende edadetua zaintzen eta sendatzen pasa du bere bizia. Katekismoa zabaltzeko tentaziorik inoiz ez. Nahiko lan medikuarengana senitarteko baten malefizioak jota datorrela uste duenari superstizioak leuntzen. Eta hori guztia bertako kultura eta ohiturekiko begirunez eta maitasunez. Misiolari horrek, ordea, antzinako ebanjelizazio eredua bezain zentzugabea irizten zion hango lurretan batzuek erabili izan duten kulturen ekologismoari. Indigenentzat altzairuzko eltze eta lapikoak erosteagatik misiolariak kritikatu izan dituzten horiena alegia, herri indigenak betirako biluzik ibiltzera eta buztinezko tresneria hauskorra erabiltzera kondenatuta baleude bezala.

Gaur egun, indigenekin misiolariek eta beste erakundeek egiten duten lan hori azaltzen du erakusketak, iragana eta oraina uztartuz, lagun hurkoarenganako maitasunak historian zehar erakusten duen sormen gaitasuna azaleratu nahian bezala. Erakusketaren narrazioa errealitatea baino gozoagoa da seguruenik eta erredukzioen alde ilunak albo batera utziz gaur egungo mundu globalizatuan baliotsuak diren irakatsiak azpimarratzen ditu: solidaritatea, kulturekiko errespetua, gizabanakoen arteko elkar ulertzea eta maitasuna, eta abar. Bisitariak, ordea, argazki eta maketa haien artean erraz imajina dezake oihanaren bihotzean gertaturiko historiaren konplexutasuna.

‘Furia española’ maite nuen

Espainiak 1998ko Munduko Kopan partida bat 2-3 galdu eta gero norbaitek herriko plazan afixa erraldoia paratu zuela gogoan dut. Eskerrik asko, Nigeria zioen, borreroari gorazarre eginez. Andoni Zubizarreta independentista sutsua dela argi geratu zen Naoned-en jokatutako neurketan; bere atera zihoazenak gelditu ez, eta kanporako norabidea zuten baloiak ere barrura sartu zituen. Askok hartu genien halako begikotasun bat nigeriar haiei: golak dantza ikusgarriekin ospatzen zituzten, eta jokalarien izenei euskaldun traza hartzen genien, hainbeste k-rekin. Uda garaian Amokachi animatzeak bazeukan halako grazia berezia, "en Euskal Herria también amamos katxi" ozen oihukatuz.

Garai gozoak ziren haiek lurralde periferikoetan. EAJk, modu harrigarrian, Javier Clemente espioia Espainiako aulkitxoan urte luzez mantentzea lortu zuen, eta dena zen desgrazia La Roja inork deitzen ez zion talde harentzat. Tiki-taka delakoa asmatzeke zegoen, eta furia española-ren bolada zen. Oso selekzio matxoa zen hura, baina beti negar batean bukatzen zuena. Bazuen bere grazia.

Oraingo txantxa hau berriz gehiegi luzatzen ari da. Espainiak lehenengo Eurokopa irabazi zuenean, halako jakin-min bat nuen, herrietan-eta batere ospatuko ote zen jakiteko. Finalaren hurrengo egunean Andoaingo plazan bi haur elastiko gorri distiratsuarekin jolasean ikusi nituen, eta ederki asko iruditu zitzaidan, normalizazioaren izenean. Munduko Kopa irabazitakoan, berriz, garrasi eta petardo festa izan genuen gure kalean. "Madrildik etorritako udatiarrak", pentsatu nuen orduan, inuzente. Aurten ere itzuli dira etxafuegoak, noski. Eta jada konturatu naiz pizten dituztenak ez direla oso urrunekoak.

Frantziaren aurka Eurokopan jokatutako final-laurdena zapatuko txikiteoko orduan egokitu zen. Halako bi aurkari biltzen dituen partida batean euskaldun jatorrok epaileak irabaztea nahi izaten dugu, baina hori ez da sekula gertatzen. Hirugarren tabernara iristerako Xabi Alonsok gol ederra sartu zuen. Nik kroketa muturra eta kaña nituen esku bakoitzean, eta ezin izan nuen txalorik egin. Telebistatik hurbilago zegoen morroi batek, ordea, ez zuen bere barrenaren bulkada gelditzerik izan, eta esku-zarta pare bat ihesi zitzaion. Salegi lepo beteta zegoen, baina segituan bere inguruan halako segurtasunezko perimetro bat ireki zen. Azkar konturatu zen hura, baina ez zuen urduritasunik azaldu, plazagizon. "Hi, Tolosakoa duk, joder!", aldarri egin eta partidari so jarraitu zuen.

Adegik osatua du datozen hiru urteetarako egitura

DONOSTIA. Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak aste honetan osatu du, datozen hiru urteetarako, elkartearen barne antolakuntza berria. Egitura horretara sartzen azkenak Ana Belen Juaristi, Koldo Arandia eta Ricardo Gonzalez izan dira; presidenteor...

BI TALDE HERRIA GIROTZEN

Aitzorrotz kultur elkarteak, Eskoriatzako herria girotzeko helburuz, bosgarrenez antolatu du Errekan Gora, hilabeteko osoko egitaraua. Hala, asteburu honetan bi kontzertu izango dira. Gaur, 22:30ean, Tom Tom Makuts taldeak kontzertua egingo du Gernika...

Nola jakin arrisku faktoreko pertsona zaren?

Azaleko minbizia izateko hainbat arrisku faktore daude. Horietako bat azal eta begi argiak izatea da. Bestea, gorputzean orin asko izatea da. Horiez gain, arrisku faktoreak izan daitezke familian melanoma izan duten pertsonak egotea eta umetan edo ner...