Sailkatugabeak

“Lehenago” behar zukeen berri pozgarria

Hondarribitik Madrilera joan-etorria egiteagatik 200 eurotik gora edo 110 ordaintzea ez da gauza bera, batez ere lan kontuak direla-eta bidaia hori hilero maiz egin behar duenarentzat. Hori horrela, erabiltzaileek pozez hartu dute Helitt konpainia Gip...

40 urtetako sormen inauterizalea

Berrogei urte baino gehiago daramatza Iñaki Goikoetxeak (Tolosa, 1948) Tolosako inauterietarako karroza edo muntaketaren bat prestatzen. Iaz atseden hartu zuen arren, datorren igandean berriro ikusi ahal izango da herriko kaleren batean.

Gogoan du 20 urterekin kuadrillakoek lehen karroza egin zutela. Garai hartan norberak bere trikimailuak izaten zituen karrozak prestatzeko: "Behin baino gehiagotan lapurtzen genituen obretako egurrak. Nik uste dut eraikuntza enpresetako arduradunek ikusten gintuztela eta utzi egiten zigutela gauzak hartzen, bazekitelako inauterietarako zela".

Haren mozorrorik gogoangarrienak, ordea, azken hamalau urteotan bakarrik prestatu izan dituenak dira; tolosarren zein kanpoko inauterizaleen artean nolabaiteko jakin-mina izaten da Zaldunita egunean Goikoetxearen mozorroa ezagutzeko. 1998. urtean hasi zen bakarkako muntaketak egiten: "Aurretik ere zerbait egin nuen bakarrik, baina urte hartan antolakuntza handiagoarekin hasi nintzen mozorroa muntatzen: zuhaitz baten kontra jo zuen hegazkin bat prestatu nuen". Bere mozorrorik ezagunenetakoa bilakatu da hegazkinarena: "Jendeak gehien gogorarazi izan dizkidanak Harold Lloydena, hegazkinarena eta King Kongena izan dira". Iraganari erreparatu arren, ordea, ez du pista handirik eman nahi izan aurtengo mozorroaren inguruan. Hala ere, aitortu du ez dela Fronton kafetegian jarriko eta King Kongenarekin batera aurtengoa dela lan gehien eman dion mozorroa.

Erlojuaren orratz batetik zintzilika pasa zuen Iñaki Goikoetxeak 2006ko Zaldunita eguna, Harol Lloyden azalean. Muntaketa hura, ordea, egin gabe utzi behar izan zuten ia, azken uneko arazo batzuk zirela medio: "Zaldunita igandean, 10:00ak inguruan, pieza bat ez zen behar bezala sartzen, eta ezin genuen muntaketarekin jarraitu. Nire lagun Jose Manuel Artolari esker, guztia konpondu, eta aurrera atera genuen azkenean".

Eguberrietan hasten da Goikoetxea mozorroak prestatzen, eta asteetako lan horretan, bidelagunak izaten ditu barne diseinatzaileak: "Bakarrik lan egitea ezinezkoa litzateke, nire muntaketek profesionalen lanordu asko eskatzen baitituzte. Eskuzabaltasun handiz laguntza eskaintzen didate tapizatzaileek, arotzek, margolariek...".

Sormenaren jaia

Tolosako inauterien bereizgarria sormena dela uste du Goikoetxeak: "Ez dute luxuzko jantzirik, baina graziaren eta sormenaren bidez, edozein txokotan barrez leher zaitezke, gauza handirik gabe. Tolosarroi urte osoan gauza askok gogorarazten dizkigute inauteriak, eta, azkenean, ona izan daitekeen ideia bat sortzen da. Dena den, gutxien uste dudanean etortzen zaizkit ideiak".

Goikoetxeak oraindik gogoan du 4 urte zituela etxeko balkoitik txarangak gora eta behera nola ikusten zituen. Hain justu, tradizio handiko festa hauei eustearen arrazoietako bat Tolosako inauterien izaera da, Goikoetxearen ustez: "Zenbaitek nahiagoko ditu aspaldiko inauteriak. Nik, ordea, uste dut iragandako garaiei ez zaiela begiratu behar; garai bakoitzean gauzak ondo egiten jarraitzen dutela uste dut. Festak garai hori bizi duten belaunaldiek egiten dituzte; hori argi dago".

“Goiz batean hamar programa grabatzeko gai ginen”

Gazte-gaztetatik datorkio Loinaz Jauregiri (Beasain, 1962) interpretazio munduan aritzeko grina. Umea zela, Egan taldean aritu zen abeslari. "Ez oraingo Eganekin, Saldiasek-eta, haien taldea sortu baino lehen edo garai bertsuan Egan izeneko rock talde bat sortu zuten Beasainen Erguin anaiek". 9 bat urte zituen artean, eta bi urte inguruz aritu ziren kantari. Umetako abentura hura ataka bihurtu zitzaion 18 urterekin. "Hemen orduan ez zegoen ezer. Ez telebistarik, ez antzerkirako tradiziorik… Karrera bat ikasi edo Madrilera interpretazioa ikastera joan, hori zen zalantza. Beharbada ez nintzen oso ausarta, baina inguruko giroak ere ez zuen laguntzen pauso hori ematen". Ikasle ona zenez eta "gauza seguruagoa" zenez, Zuzenbidea ikastera joan zen egun bizitoki duen lekura, Donostiara.

Unibertsitatean zebilela, Euskal Telebista jarri zen martxan, eta Eusko Jaurlaritza ikastaroak antolatzen hasi zen jendea prestatzeko. "Artean hemen ez zegoen ez aurkezlerik eta ez ezer! Bikoizketako ikastaro batean hasi nintzen. Jendea ja behar zuten, eta hala hasi ginen". Hasierako urte haietan bikoizle lanetan aritu zen, eta, horretan zebilela, telebistarako proba batzuk egon ziren; aurkeztu zen, eta Poli eta Loinaz haurrentzako programa egiteko aukeratu zuten. Espainiako telebistako bi kateek soilik emititzen zituzten orduan umeentzako programak, eta euskaraz zegoen gabezia hori bete zuen saioak. "18:00ak aldera hasten zen, eta pare bat ordu izaten ziren. Arratsaldeko programazioa aurkeztea eta Poli eta bion artean esketxak egitea zen gure zeregina".

Primerako bi urte

Telebistaren hasiera zen; Miramongo estudioa estreinatu berria zen, eta ilusio izugarria zegoen alde guztietan. "Onak, primerako oroitzapenak ditut. Guk oso talde polita geneukan". Poli mugitzen eta hari ahotsa jartzen beste beasaindar bat aritzen zen, Jaione Intsausti. "Berealdiko konpenetrazioa genuen bion artean. Ni eserita egoten nintzen; bera azpian panpinarekin, eta begiratuarekin ematen genion antza elkarri". Bihurria izatea zen Poliren egitekoa, eta hura lasaitzea Jauregirena. "Polirekin hasi eta hilabetera beste pertsonaia bat sartu zen, eta, azkenean, sekulako familia sortu genuen: Txikitxo, Piper… Set txiki batean hasi ginen, eta Poliren gelan bukatu genuen, sekulako dekoratuarekin". Saio arrakastatsua zen.

Toti Martinez de Lezea zen saioaren zuzendaria. "Sekulako gaitasuna zeukan sortzeko. Arratsalde-gau batean hamar gidoi idazteko gai zen, eta niri 08:00etarako ekartzen zizkidan makillaje gelara. Panpinak, berriz, senarraren eta bien artean egin zituzten". Lan produkzioa "ikaragarria" zela du gogoan: "Goiz batean hamar programa grabatzeko gai ginen". Horrez gain, bolada batean saio berezi bat ere egin zuten asteburuetan. Bi urte luze pasa iraun zuen saioak, 1986tik eta 1988ra bitartean. "Telebistan oso gauza arraroak gertatzen dira. Guk bagenekien saioak arrakasta zeukala, bai umeen artean eta baita nerabeen artean ere". Halaxe bukatu zen Poli eta Loinaz-en ibilia.

Proiektu propioa

Hainbat telesailetan ere aritu zen gerora; magazin bat ere gidatu zuen, baina haren lana bikoizlearena izan da batez ere. "Bikoiztu ditut gauza asko, eta horietako askorekin gogoratu ere ez naiz egiten. Bikoizketari esker nahiko ondo bizi izan naiz urte askoan". Duela lau urte arte, orduan jarri baitzuen Kiko Jauregi anaiarekin batera Binahi enpresa, Donostiako Egia auzoan. "Bikoizleak formatzeko sortu genuen, hemen ez baitago horretan erakusten duen eskolarik. Gero, publizitaterako eta filmetarako casting-ak egiten hasi ginen. Kiko arduratzen da formazioaz, eta ni beste atalaz. Casting-ak egiteak gogobetetzen nau gehien, sormen lana ere badelako". Kamera aurreko interpretazioa eta kantu modernoa ere irakasten dituzte.

Euskal Herrian errodatu diren azken film gehienetako (Bi anai, Arriya, 80 egunean…) hautaprobak Jauregik gidatu ditu, eta figuranteen arloa ere hark eraman du. Lau mila laguneko datu basea du ordenagailuan. Sektorearen egoerarekin, ordea, kezkatuta dago. "ETBn fikziozko gauza gutxi egiten ari dira, eta bikoizketan ere lana erdira jaitsi da". Kamera atzean segitzen du lanean Jauregik, aurrean egoteko aukerari aterik itxi gabe.

Eguzki energiazko kale argiak jarri dituzte Miramonen

Miramongo parke teknologikoan eguzki energiaz hornitzen diren kale argiak ipini ditu Ekiona Eguzki Argiztapena enpresak iragan den astean. Argi bakoitzak eguzki panel bat, bateria bat eta erregulatzaile bat ditu argindarra jaso eta kudeatzeko; enpresa...

Herriz herriko saioak

'Zazpikoloroa'Bergara - ZumaiaIragan azaroan Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zazpikoloroa ikuskizuna estreinatu zutenetik, atzera eta aurrera dabiltza, Euskal Herri osoan barna emanaldiak eskaintzen. Hala, Gipuzkoako hainbat herritan emanaldiak eska...

Sukaldarigaien trebezia proban jartzeko aukera

Donostian hainbat aukera daude otordu merkea baina primeran prestaturikoa dastatzeko. Hiriburuan dauden sukaldaritza ikasteko zentroetako bik zerbitzatzen dituzte publikoarentzako bazkariak: Basque Culinary Center fakultateak (BCC) eta Cebanc eskolak,...

Sukalday, harrera ona duen platera

Pozik daude Sukatalde elkarteko kideak Sukalday egitasmoa izaten ari den erantzuna dela eta. Arduradunek uste dute egitasmoa primerako tresna izaten ari dela goi sukaldaritza ezagutzera emateko, batez ere, bezeroen jakin-minari esker. Urrian jarri zu...