Sailkatugabeak

Motzean

Futbol zelai bat? Osoki birmoldatu zutenetik han jokatzeko aukerarik izan ez dudan arren, [Donostiako] Reale Arena. Futbol entrenatzaile bat? Sarina Wiegman herbehereetarra, egun Ingalaterrako selekzioaren entrenatzaile dena. Futbol jokalari bat? Irene Paredes. Asko maite dut. Futbolak eman dizun une berezi bat? Realarekin [Espainiako] Kopa altxatzea. Eta txar bat? 2018ko maiatzean belauneko lotailu gurutzatua puskatu nuenekoa,...

Ortzadar elkartea, boluntario bila

1977an sortu zuten Donostiako Ortzadar elkartea, guraso elkarte gisa. Gaur egun, ordea, mugako adimena dutenei laguntzeko irabazi asmorik gabeko elkartea da. 180 pertsona ingururi ematen diete arreta, mugako adimenari buruzko informazioa helarazita, laguntza eta jarraipen soziala eginda, oporraldiak eta aisialdiko ekintzak antolatuta, edo kondizio hori dutenak trebatuta. Mugako adimena dutenek bizitza independentea garatzeko etxebizitzak ere...

Egitaraua

11:00-12:30. Daniela Blascoren eskola magistrala. 18:15-18:30. Eusko Alberdi. 18:30-18:45. Amane Area. 18:45-19:45. STR. 19:45-20:00. Unai Ribera DJa. 20:00-21:00. J Martina. 21:00-21:15. Unai Ribera DJa. 21:15-22:30. Nikone.

KM0 ekinbidea, tokiko musika talentuaren alde

Irungo Udaleko Kultura eta Kirol Sailak tokiko musika talentuaren aldeko apustua egin du aurten ere —iaz jarri zuten martxan proiektua—. Kontzertu akustikoen egutegi bat ondu dute, eta Irungo hainbat auzotako hainbat establezimendutan ematen dituzte kontzertuak. Ez da sarrerarik ordaindu behar izaten. Urriaren 12an hasi zen zirkuitua, Siglas taldeak Manolo eta Rugby tabernen atarian eman zuen...

Motzean

Goierriko toki bat? Asko gustatzen zait San Adriango tunelaren inguru hori. Oso erraza da iristeko, eta oso polita iruditzen zait. Tolosako leku bat? Betiko bat esango dut: Uzturre. Asko gustatzen zait hara igotzea. Goierriko esperientzia bat? Asko gustatzen zait jendeari gazta nola egiten den erakustea. Iruditzen zait asko ez direla jabetzen gazta bat egiteak duen...

Ikastaroak

Bihartik aurrera bost saio egingo dituzte Gipuzkoako lau herritan, Hondakinak kultur sareak sortzeko aitzakia proiektuaren barruan. Bihar. Ezkioko Igartubeiti baserri museoan, 16:30ean. Azaroak 2, osteguna. Zeraingo herri eskolan, 09:30ean. Azaroak 9, osteguna. Zeraingo Liztormendi elkartean, 18:00etan. Azaroak 10, ostirala. Leintz Gatzagako Gatz museoan, 18:00etan. Azaroak 18, larunbata. Bidania-Goiazko erabilera anitzeko gelan, 10:00etan.

Saretzeko ariketa bat

Saretzeko ariketa bat

Aurten hamar urte bete ditu Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak. Ia ezer ez zegoen errealitatetik, egitura sendo bat sortzera igaro dira tarte txikian.

Hurrengo filmak

Herenegun izan zuen lehen saioa Hernaniko Zineklubak. Aftersun filma (Charlotte Wells, 2022) ikusi eta aztertu zuten agertu zirenek. Hurrengo bi datak ere zehaztuta dauzkate: Azaroak 16, osteguna. Gelditasuna Ekaitzean (Alberto Gastesi, 2023). Abenduak 13, asteazkena. Paterson (Jim Jarmusch, 2016).

Motzean

Entzule gisa gogoan duzun lehen irratsaioa? Gogoratzen naiz ikastolatik bueltan entzuten nuela Herri Irratiko umeentzako saio bat, Txaro Arteagak eta Xabier Otaegik egiten zutena; Sei terdietako trena izena zuen. Irratsaio bat? Asko gogoratzen dut Kostaldeko trena, Martin Tejeriak Euskadi Irratian arratsaldeetan egiten zuen saioa. Urte asko eman nituen saio hori entzunez eta gozatuz. Esatari bat?...