Sailkatugabeak

Motzean

Atzegi? Elkarlana, talde bat. Atzegiko lanaren gauzarik onena? Bueltan jasotzen dugun erantzun bikaina. Eta okerrena? Zerbait gerta daitekeen kezka. Zaletasun bat? Musika entzutea; beti entzuten dut. Beldur bat? Gertukoei zerbait gertatzea; sufrimendua. Damuren bat? Gazte nintzenean gehiago ez bidaiatu izana, kanpora lanera ez joan izana edo Erasmus beka baliatu ez izana. Betetzeko duzun ametsen bat?...

Emanaldiak

Tio Teronen Semeak taldeak Festamentua ikuskizuna emango du astelehenean, Azpeitian, eta Freshcool-ekin ariko da abuztuan eta irailean. Abuztuak 12, larunbata. Valladolid (Espainia). Abuztuak 13, igandea. Zizurkil. Abuztuak 15, asteartea. Mañaria (Bizkaia). Abuztuak 20, igandea. Itsasu (Lapurdi). Irailak 9, larunbata. Gizaburuaga (Bizkaia). Irailak 17, igandea. Izaba (Nafarroa).

Leku gehiago nahi dute Irungo Artalekun

COVID-19agatik Irungo Artaleku kiroldegiko lau squash pistetatik bi itxi egin zituzten, segurtasun neurriak betetze aldera. Koronabirusaren aroa bukatuta, baina, bakarra zabaldu zuten, eta, bestean, giharrak lantzeko gailuak jarri. Irungo Lur Alai squash klubeko kideek ziurtatu dute azken gune hori beharrezkoa dutela handitu ahal izateko, baina kiroldegia kudeatzen duen enpresak nahi duena lortu duela COVID-19aren aitzakiarekin....

Motzean

Oporretarako leku bat? Oporretan, edonon ondo. Zelai bat? Altamira Ordizian edo Twickenham Londresen. Sekula jokatu duzu han? Ez. Taldekide bat? Pila bat esango nituzke, baina bat esatekotan, Kepa Antzin gasteiztarra. Nire hautatzailea izan zen. Estimu berezia diozun partida bat? Eskoziari Glasgowen irabaztea sekulakoa izan zen. Jokalari, entrenatzaile ala kirol zuzendari: zer nahiago? Bakoitzak bere alde...

Motzean

Kultura? Arima elikatzen didan hori. Bakarrizketak? Jendearengana iristeko arte diziplina bat. Umorista bat? Lipus [Iñigo Ibarra, <em>Ander Lipus<em>]. Euskara? Euskaldunon izaera eta altxor bakarra. Euskaldunek guda guztiak galdu dituzte, eta euskarak borroka guztiak irabazi ditu. Euskalkiak? Maite ditut. Antzezlanetan asko sartzen ditut. Herri bat? Orendain. Areto bat? [Donostiako Antigua auzoko] Dokan aurkeztu izan ditut proiektu...

Urrezko ezteiak egitear da Lazkaoko udako barnetegia

M. Garate Aurten bete ditu 35 urte Lazkaoko Maizpide barnetegi eta euskaltegiak, baina lehenagokoak dira udako barnetegiak. 49. aldia dute aurten. Gaur egun, hamabi eguneko txandak antolatu ohi dituzte: astelehenean hasi, eta asteburua ere barnetegian eginda, hurrengo ostiralera arte. Halako sei txanda izaten dira urtero-urtero. COVID-19aren pandemiaren ostean, beherakada bat igarri zuten ikasle kopuruan, baina...

%32,3: emakume igerilariak

Getaria-Zarautz zeharkaldia hastapenetik izan da mistoa. Lehen urtean bi emakumek parte hartu zuten, eta aurten jauzi esanguratsua egin dute: Baleak lehen aldiz lortu du %30eko langa gainditzea. 937 izango dira orotara.

Txinako talde bateko atezaina, oiartzuar bat

Donosti Cupen elkartasun keinu bat baino gehiago izan da aurten. Hiru oñatiar AEBetako taldi bati laguntzen aritu diren neurri berean, Oiartzungo jokalari batek berea ez zuen talde batekin hartu du parte txapelketan. Changzhou Xiyue Txinako taldeak Euskal Herrira bidaiatu behar zuenean, kide guztiak hegazkinera igo ziren, baina haiekin atezain lanetan arituko zen kidea ez zen...

Egitaraua

Maiatzean hasi zen Hernaniko Kultur Bira, eta beste sei saio izango dituzte urrira bitartean. Kontzertuez gain, beste hainbat emanaldi ere antolatuko dituzte herrian. Gaur 20:00. Ilargiren kontzertua, Zikuñagako ermitan. Uztailak 20, osteguna 22:00. Janus Lesterren kontzertua, Ereñotzuko frontoian. Uztailak 22, larunbata 19:00. Nikole eta Juneren kontzertua, Osinagan, Altzueta sagardotegiaren kanpoaldean. Irailak 8, ostirala 19:00. Kli,...

Arditurri Eguna

Ondorengoa da Oiartzungo parketxean iganderako egokitu duten egitaraua: 10:30-14:00. Meategi Handia ikusteko bisita gidatuak, doan. 10:30-12:00. Paleontologia tailerra. 10:30-11:30. Alaia Gaztelumendi Alaiart-en mural erraldoiaren aurkezpena. 11:00, 11:45 eta 12:30. Arditurri 3 erromatar garaiko meatze galeria ikusteko bisita gidatuak (14 urtetik gorakoentzat). 11:00-14:00. Jolasak eta tailerrak. 12:00. Mineralen bila izeneko irteera gidatua. Goizetik eguerdira. Musika zuzenean...