Sailkatugabeak

Portuak sortzen duen soinua, herritarren kexa

Pasaia, zerbaitegatik ezaguna bada, industria arloagatik, portuagatik eta han egiten den jardueragatik da. Udalerriaren ekonomiarako onuragarria da azpiegituraren jarduera, besteak beste, Pasaiako eta inguruko herrietako biztanle askok han egiten dute...

Euskara askatasunean!

Txikia nintzenean pentsatzen nuen munduko pertsona guztiek gaztelaniaz zekitela. Badakizue, umetan denok ditugu konbikzio bitxiak nondik sortu diren ez dakigunak. Gure buru fantasiatsuek bizi dugunari azalpena eman nahian hainbat kontu sinesten ditugu. Bai, nik hori uste nuen, planetako biztanle guzti-guztiek zekitela gaztelaniaz: filmetako pertsonaiek, albistegietako NBEko ordezkariek, marrazki bizidun japoniarrek… Era berean, batzuek beste hizkuntza bat ere bagenekien. Adibidez, gure familiak, inguruko askok, Ingalaterrako jendeak, Kun-fun agertzen ziren monjeek, Tarzanen pelikuletako beltzek… Hala zen, telebista bakar hartan (UHF ez zen toki guztietan ikusten) denek egiten zuten espainolez, nahiz eta bere hizkuntzan berba batzuk ere bota. Eta kalean eta eskolan ere denek zekiten gaztelera, baina guztiek ez zekiten euskara. Urte gutxi izango nituen hausnarketa hau egin nuenean, zeharo aldrebesa, baina haur baten pertzepzioak gauza asko adieraz litzakeelakoan nago.

Hala ikasi nuen gure munduan gaztelaniarekin edonora joan nintekeela, euskarekin ez, ordea. Gure belaunaldiko askok bezala, galtzeko zorian edo euskara errakitiko, pobre eta fosilizatua edukitzeko puntuan izan nintzen. Bai, esandakoa ulertu eta txakurrekin eta ume txikiekin berba egiteko moduan. Hortxe-hortxe egon nintzen. Baina kontzientzia haginka nuenez, euskaltegira joan nintzen alfabetatzera (alfabetatu baino gehiago, ikastera). Helburu garbia nuen buruan: poesia irakurtzea euskaraz. Lortu nuen.

Barka egidazue nire amamakipuleta atso-ipuin hau. Badakit niri gertatutakoa askori pasatu zaiola Euskal Herrian, ez naizela kasu isolatua, zorionez. Baina ilustratzeko balio duela begitantzen zait, gure egoerari testuingurua jartzeko, alegia. Munduaren ikuskerak zein eragin izan lezakeen guregan txikitan. Eta bizi dugun egoera bihurri, anormal, diglosiko, azpiratu (jarri nahi duzuen kalifikatzailea) honetan, izateko gogoak duen garrantzia. Hau da, euskararena badela borondate eta kontzientzia kontua, oraindik ere.

Egoera honek guztionek gutxiagotasun sentimendua sortzen du, horregatik da hain garrantzitsua ahalduntze, euskahalduntzea, "Euskalduna naiz, eta harro nago!" oihukatzea, "Habláme bien" eta "no te entiendo" mespretxuzko guztien aurrean. Gaitza baita beti euskaldun bandera eramatea noranahi, harrotasun eta ahalduntzea baita muzin aurpegi horien aurrean gure armadura, jantzita eroan behar duguna mindu ez gaitzaten, adorea zaputz ez dakigun, aurrera ganoraz egin dezagun.

Oraingoan ere badatorkigu beste enbata bat, eta armadura ez ezik pazientzia eta umore ona beharko ditugu jaurtitzen dizkigutenak jasan eta erantzuteko. Neoprenoa eta eskafandra jantzita egin beharko diegu aurre halakoei: erdaldun elebakarrak oso eskuzabalak izan direla euskaldun elebidunokin; asko eskertu behar diegula; guk, elebidunok, elebakartasuna inposatzen dugula; lan aukera gehiago ditugula; hizkuntzarena kontu intimoa dela… Ufa! Pazientzia! Odol txarrik egin ez dakigun!

Eta dena boto truke, batzuek euskara bahitua dugulakoan gure mesedetan, politikoki erabiltzen den aitzakian. Itxura baten, hauek ez dute ezer ikasi feminismotik: pribatua politikoa da! Hala nahi gaituzte, molestatu barik etxean, baxu hitz egiten, umil eta morroi. Hori da, antza, euskara askatasunean!

Ez laiko, ez eta akonfesional ere

Hiztegietan laiko eta akonfesional hitzek esanahi bera dute. Baina, hitz horiek estatu bat definitzeko erabiltzen direnean aldaketa nabarmena da.Estatu laiko bat independentea da erakunde edo sinismen erlijiosoekiko. Ez du erlijiorik laguntzen, eta bi...

Aurrekoak berrikusiz

Nairobitarrari buruzko hitzaldi batekin ekin zieten, 2006an, Amalur jardunaldiei. Eta horien bitartez, Tolosatik mugitu gabe, munduko txoko ugaritara hurbiltzea lortu dute jardunaldietara gerturatu direnek: Japonia, Groenlandia, Patagonia, Thailandia...

Zarata kontrolatzera

Soinua zarata bihurtzen denean, arazo bilakatzen da. Gipuzkoako herri guztietan aurki daitezke kalean soinuak, trafikoagatik, industria jardueragatik, edo bestelakoengatik. Pasaian hori neurtzea erabaki dute: zaraten mapa osatzeko ahalegina egiten hasi da Pasaiako Udala. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso du hori egiteko, eta ACC Acustica enpresa ari da ikerketa gauzatzen. 2015eko aurrekontuetarako EH Bilduren udal gobernuak eta Pasaiako Ezkerra-Ezker Anitzak lortu zuten akordioaren barruan dago egitasmoa.

Izan ere, Pasaia ingurua herrialdean kaleko soinu gehien duten inguruetako bat da. Donosti-Irun ardatzaren erdi-erdian egonda, bi udalerri horietara iristeko errepide —herri barruko bideez gain, A-8 autobidea eta haren loturak—nahiz trenbide azpiegitura asko daude —trena eta Topoa—. Gainera, enpresak ere badaude, eta horietatik nabarmentzekoa dira Pasaiako Portuan daudenak: ia jarduera guztia aire zabalean egiten dute, kargak, deskargak, materialen biltegiratzea, eta bestelakoak.

Pasaiako ikerketa aurrera daraman ACCenpresako kide Monica Tomasek adierazi duenez, euren neurketa egiteko bi aldagai nagusi hartuko dituzte: batetik, garraio azpiegituretan ematen diren soinuak, eta, bestetik, enpresetakoak, portukoak batik bat. Lehenak neurtzeko, zirkulazioan oinarrituko dira. Europako beste herrialde batzuetan jasotako datuen araberako metodologia erabiliko dute horretarako: soinua zuzenean neurtu beharrean, zirkulazio kantitatearen eta ibilgailuen motaren arabera oinarritzen da. "Formula matematikoak erabiliko ditugu horretarako, egungo zirkulazioan oinarrituta". Zirkulazioak Pasaiako etxebizitzetan sortzen duen zarata neurtuko dute, horrela.

Mikrofonoak

Pasaiako Udalarentzako lanean ari den enpresako ordezkariek bi neurketa egingo dituztela zehaztu dute, mikrofono bidez. Lehena, udaletxean jarri duen mikrofono batekin —udaletxea Pasai Donibanen dago, Pasaiako badiari begira—; eta bigarrena ere egin dute jada: Pasaiako Portuaren barruan, azpiegituraren arduradunen baimenarekin, lanegun batean dauden soinuak jaso dituzte.

Behin udaletxeko datuak jasota, eta portukoak nahiz garraio azpiegituretakoenak interpretatuta, zarataren mapa osatuko du enpresak. Maiatzerako egina egongo dela esan du Tomasek. Hori, udalari eman, eta tokiko erakundeak erabaki beharko du nola aplikatu. Bere eskumenean ez dauden eragile, enpresa eta azpiegituretako arduradunei azalduko dizkiete datuak, behar izanez gero neurri zuzentzaileak aplika ditzaten eskatzeko. Ekintza plana egin beharko luke udalak, alegia.

Europako Batasunaren ingurumen neurrien zuzentarauen artean dago udalerriek zarataren mapak egitea, kutsadura akustikoa dagoen tokietan, horri aurre egiteko oinarri gisa. Pasaiak, mapa hori, 3D formatuan jasoko du: lurraren mailan zein altuera jakin batean, puntu berberean, soinuek intentsitate ezberdina izan dezaketela da mapa hori 3Dn diseinatzeko arrazoia.

Isilka kontatutakoak, plazara

Memoria historikoa berreskuratu eta aspaldikoak ez diren kontuak kontatzeko, antzerkia erabili dute tresnatzat segurarrek. 36ko gerra osteko egoera, hezkuntza sistema eta ikastolen sorrera gogora ekarri nahi izan dute Ez dira aspaldiko kontuak antzezlanarekin. Abenduaren 13an estreinatu zuten Seguran, eta, harrezkeroztik, Goierriko hainbat herritan antzezten aritu dira 32 segurar. Igandean, 16:30ean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian antzezteko aukera izango dute, Giza Eskubideen Zinemaldiak gonbidatuta.

Lurdes Imaz izan da antzezlanaren sortzailea. Umetan eta gaztetan bizi izandakoa eta barneratutakoa azaleratu nahi izan du: "Pentsa gure garaitik hona zenbat aldatu diren gauzak", dio Imazek. "Eskolara joaten ginenean, halako migrazioa egon zen, dena erdaraz egiten genuen. Ez zegoen euskaraz egiterik. Eskerrak etxean dena euskaraz hitz egiten genuen. Ume izanagatik, zerbait arraroa pasatzen zela ikusten genuen. Gurasoek beldur handia zeukaten. Gerran ibilitakoak ziren gure gurasoak".

Orain arte 36ko gerraren inguruan isiltasuna izan dela uste du: "Gerran gertatutakoa etxean kontatzen ziguten, baina isilka. Beldurra izan da sentimendu nagusia". Antzerkiarekin, gauza horietaz "berriro lasai hitz egitea" lortu nahi izan dute: "Oso urruneko kontuak dirudite, baina ez dira aspaldiko kontuak".

Imazek berak bizi izandakoak antzezlan gidoi bihurtu ditu. Zazpi pasartetan, orduko egoera soziala, mojekin eta apaizekin izandako irakaskuntza, jolasak eta kantuak, frankismo garaia, doktrina —euskaraz entzun zitekeen leku bakarra Eliza zen—, eta abar jorratu ditu. Azkeneko bi pasarteak, berriz, ikastolen sorrerari buruzkoak dira. "Garai hartan gertatu zen herri mugimendu garrantzitsuenetako bat izan zen ikastolak sortzea. Beraz, herri guztiak egindako lanaren esker ona adierazi nahi izan dugu".

Imazek berak lehenengo pertsonan bizi izan zuen ikastolen sorrerako mugimendu eta garai hura, Idiazabalgo ikastola berriko 20 urteko andereño gaztea zela. Beasainen eskualdeko gainerako herrietako ikastoletako batzordeetako guraso ordezkariek egiten zituzten bilerak barru-barruan gordeta ditu, eta bilera haiek antzeztu nahi izan ditu. "Bilera haietan zegoen indarra eta energia izugarria zen; irakaskuntza aldatzeko gogoa, beste era batera lan egiteko, eta euskaraz ikasteko beharra. Guraso haiek zeukaten indarrarekin txundituta gelditzen diren andereño gazteak".

Garai hartan guraso gazteak ziren Goierriko zenbait herritako kideak aktore bihurtu ditu horretarako: Joxe Bikuña ataundarra, Antonio Irastortza lazkaotarra, Joxe Joakin Lasa beasaindarra, Julian Urteaga idiazabaldarra, Jose Ramon Agirre zegamarra eta Gregorio Elorza segurarra.

Helburuak lortuta

Belaunaldi askoren arteko loturak sortu ditu herri antzerkiak. Batetik, herri antzerkiaren aitzakian, 12 eta 80 urte bitarteko segurarrak elkartu dira aktore lanean, eta "oso aberatsa" izan dela diote.

Bestetik, agertokiaren beste aldean dauden ikusleen artean eragitea izan da herri antzerkiaren helburuetako bat, transmisio lana egitea. Hainbat adinetako herritarrak antzerkiarekin identifikatuta sentitzea lortu dute segurarrek. Isa Iparragirre aktoreak adierazi duenez, Segurako saioa bukatu zutenean, jendea "erabat identifikatuta" sentitu zen. "Antzeztu dugun beste herrietan ere berdin geratu zaigu".

Adin askotako ikusleengana iritsi da mezua: "40 urtetik gorakook hori dena bizi izan genuen, 40 urtez azpikoek entzuna daukate, eta ikusteak bizi eginarazten dizu historia. Gazteei, berriz, gertatu zenaz jabetzeko balio die. Lortu dute, beraz, lehenagoko egoera transmititzea: "Segurako sukalde guztietan hitz egin da gai horretaz, ikastola, moja, gerra… historia bizirik gordetzea lortu dugu".

Idiazabalgo emanaldian, ikusleen artean Aranzadi elkarteko kide bat izan zen, eta hari esker iritsi dira Donostiara, Giza Eskubideen Zinemaldira. Agertokia ere garai bateko altzariz hornitu dute. "Segurako eskolako gela bat oso ondo dago irudikatuta. Orduko mahaiak dira, mantal zuriak, apreta gorriak, liburuak... benetako eskola bat ikusten du ikusleak".

‘B’-ra iritsiko ez den bidaia

Izen zerrenda luzea ageri da ekonomiagardena.net webgunean: 350 taxi gidarirekin harremanetan jartzeko telefono zenbakiak daudeerabiltzaileen eskura. Ausaz bat aukeratu, eta terminal fiskala duen taxi bat eskatu du kazetariak, Donostiatik Andoainera j...

Lazkao Txikiren omenean

Beste urte batez, Joxe Migel Iztueta Kortajarena, Lazkao Txiki, gogoratuko dute Lazkaon. Aurten 22 urte dira bertsolaria hil zela. Gaur iluntzerako, bertso afaria antolatu dute Lazkaomendiko Lartxai elkartean. Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsola...

“Espazioko eguraldiak gero eta garrantzi handiagoa du”

Eguzkiak egungo gizartean gero eta eragin handiagoa duela uste du Itziar Garate Lopez astrofisikariak (Zarautz, 1986). Orain dela bost urtetik, EHUko Zientzia Planetarien Taldekoa da; zientzia planetariak ikertzen dituzte, hau da, eguzki sistemako planeten atmosferak. Eguzkikadak hitzaldia eman zuen Garatek atzo, Zarautzen, Arkamurka natur elkarteak antolatutako Astronomia Astean. Jardunaldien barruan, denboraz ariko da gaur Esteban Esteban —20:15ean, Arkamurkaren egoitzan—, eta bihar eguzkiaren behaketa egingo dute Munoan, eguerdian eta gauean, Santa Klara komentuaren atzeko parkean.

Eguzkikadak izan dituzu hizketagai. Zer dira?

Izenburua asmatutakoa da. Artikulu dibulgatibo batetan irakurri nuen hitza, eta gustatu egin zitzaidan. Azken finean, eguzkia denbora guztian aldatzen ari da, eta zenbait fenomeno gertatzen dira; gehien ezagutzen ditugunak gainazalean azaltzen zaizkion orban ilun batzuk dira. Baina badaude beste fenomeno asko, eta fenomeno horiez guztiez hitz egiteko, horrelako izen bat jartzea erabaki nuen. Zientzian gehien erabiltzen dena espazioko eguraldia da, space weather. Baina hori pixka bat hotza egiten zitzaidan.

Zeintzuk dira, bada, espazioko eguraldian gertatzen diren fenomenoak ?

Eguzkiari azaltzen zaizkion orban ilunez gain, eguzki haizeak eta eguzki ekaitzak ere sortzen dira. Edozein izarrek, baita eguzkiak ere, horrenbestez, une oro eta etengabe partikula korronte bat igortzen du, norabide guztietan. Horri, oro har, eguzki haizea deitzen zaio. Gero, noizean behin, eztanda batzuk ere badaude: korronte hori handitu egiten da, eta eztanda moduan, dentsitate handiagoan, partikulak igortzen ditu; horri ekaitza deitzen diogu. Horiez gainera, oso energia handiko argi flash-ak ere badaude; Lurrera begira badaude, gugan eragin handia izan dezaketen fenomenoak dira.

Horiek denek eragiten al digute?

Gehienek bai, era batera edo bestera, zuzenean edo zeharka.

Ilargiaren eraginak ezagunagoak dira. Eguzkiaren fenomenoek nola eragiten digute?

Batik bat, eguzkitik datozen partikulak gure atmosferan sartzen direnean eragin dezakete. Adibidez, aurorak. Eguzkitik datozen partikulak dira horren erantzule, eta hori eragin positibo bat da. Baina, badaude eragin negatiboa dutenak ere; esaterako, teknologian eragin dezaketenak. Hondamenak ekar ditzakete: abioiak ezin du oso ondo nabigatu; nabigazio sistema guztiak pixka bat nahasi ahal dira, GPSak, sakelako telefonoetako nabigazio sistemak. Orduan, horrelako ekaitz edo partikulen dentsitate haize handi bat gugana datorrenean, neurriak hartu behar ditugu.

Beraz, gaur egun teknologiak duen garrantzia kontuan izanda, eguzkiaren eragina handiagoa da?

Bai, hori horrela da. Gero eta teknologia gehiago daukagu, eta zaurgarriagoak gara. Horregatik, space weather edo espazioko eguraldiak gero eta garrantzi handiagoa dauka. Hori orain dela hogei bat urte sortutako zientziaren arlo bat da, astronomiaren eta meteorologiaren artekoa, eta gero eta indar handiagoa hartzen ari da, teknologia gehiago daukagulako eta sentikorrago garelako.

Arkarmurkaren Astronomia Astean parte hartu duzu. Denbora da harremanetan zaudela haiekin, ezta?

Bai. Leioan (Bizkaia) Fisika ikasten ari nintzenean, zer espezialitate egin nahi nuen erabaki gabe nuen oraindik. Kasualitatez, Arkamurkak antolatutako Astronomia Asteko hitzaldietara joan nintzen, eta horrek piztu zidan astronomiaren inguruko interesa; badago esatea haiek izan zirela pixka bat nik Astronomia ikasi izanaren errudunak. Gero, jakin zutenean bazegoela zarauztar bat Astrofisikan doktoretza egiten, nirekin harremanetan jarri ziren, eta, hortik aurrera, Arkamurkakoekin harreman handiagoa dut.

Zerga iruzur gehien, operazio handietan

Azken kontsumitzaileekin lotutako iruzurra "oso txikia" da, enpresetan atzematen denaren aldean. Diputazioak inoizko iruzur kopururik handiena atzeman zuen 2014an —414,6 milioi—, eta horretatik zatirik handiena sozietate zergan izan zen (%41). Batez ere enpresak sustatzeko elkarteak ikertu zituen aldundiak. Erregimen bereziak ziren, onura fiskal handiekin, eta higiezinen sektoreak "irabazi handiak zerga ordaindu gabe pasatzeko" erabiltzen zituen. Diputazioaren arabera, "gaizki" egindako arau bat zen, halako jokaldiak ahalmentzen zituelako. Erregimen hori ezabatu zuen aldundiak.