Sailkatugabeak

Berdintasunera, nor bere trenean

Emakumeari begira eta berdintasunerako bidean egitasmo ezberdinak dituzte Gipuzkoako lau alderdi nagusiek; alderdietan gizon eta emakumeen parte hartze kuotak jartzeari buruz ere ez dira denak bat etortzen. Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten lau alderdi politikoengana jo du Gipuzkoako Hitza-k, martxoaren 8ko data gogoan. Alderdietan hauteskunde zerrendak osatzeko bete behar dituzten berdintasun kuoten eraginkortasunaz, EH Bilduk,...

Ezberdinak batu, berdin ez segitzeko

Gure edukiak udalean txertatzen baditugu, irabazi egin dugu”. Maiatzeko udal hauteskundeak ditu hizpide Josebe Iturriozek, Plaz hautagaitza feministako bozeramaileak. Aurreko aldietan baino boto gehiago biltzea espero izan arren, ez zaio gustatzen arrakasta matematikek neurtzea. Politika feminismoan oinarriturik egin daitekeela erakutsi nahi dute, eta argi dute zein diren Plaz-en lehen egitekoak: ilusioa sortzen duen egitasmo bat...

Ipuskuari lotuta

. Tolosaren eta Altzoren arteko lotura 1374an hasi eta 1615ean amaitu zen. Jaunaren eta leinu zaharren mendetasunetik ihes egin nahian erabaki zuten Altzo Tolosara batzea, baina hiribildu titulua erosi zuten gero, 1450etik aurrera izaniko arazoek hartaraturik.

Altzotarrek Gaztelako Filipe III.a erregeari erosi zioten hiribildu izateko titulua. Dirua bildu eta ordaindu ahal izateko, hainbat neurri hartu behar izan zituzten. Batetik, herrian egiten ziren salmenta guztien gaineko zerga bat sortu zuten —ogia kenduta—, eta, horrela, ordaindu beharrekoaren bi heren pagatu zuten. Bestetik, beste herena betetzeko, Altzo herriak berak eta batzarra osatzen zuten auzokoek mailegu bat eskatu behar izan zuten. 1.420 dukaten truke, Tolosako Pedro Errekalderi beren etxeak berme gisa eman zizkioten, besteak beste.

Horretaz gainera, erregearekin negoziatuta, ordainketa atzeratzea ere lortu zuten. Guztira, 91 auzokide zenbatu zituzten betebehar hori gauzatzeko, eta auzoko bakoitzak 25 dukat jarri behar izan zituen. Beste lau zalantzan gelditu ziren —ez da ageri, behintzat, ordaindu zutenik—. Era berean, auzotarrek eskubide politikoak izateko aukera izan zuten.

Ordainketa eginda, hiribildu berriek zer toki merezi zuten zehazteko, hiribildu titulua lortzeagatik ordaindutakoaren arabera antolatzea erabaki zuten. Horrela, herri bakoitzaren auzo-kide zenbakiari erreparatu zioten, David Zapirain Karrikak idatzitako Altzotik Altzora. Ibilaldi historikoa Altzon zehar liburuan irakur daitekeenez (Aranzadiren Tolosaldea historia bilduma, 2003). Altzok 853.125 marabedi ordaindu behar izan zuen, eta, horren ondorioz, herriko etxeei zortzi boto egokitu zitzaizkien. Hogeita hamar hiribildu berrien artean hogeita hirugarrena geratu zen Altzo, apalenen artean. Bere tamainagatik, Altzok ezin izan zuen Batzar Nagusietan jarleku bat berak bakarrik ordaindu, eta, horretarako, Bozue Handia batasuneko parte egin zen 1617an. Elkargo hori Amezketa, Abaltzisketa, Orendain, Ikaztegieta eta Baliarrainek osatzen zuten.

Independentzia aurretik

Altzo 1374. urtean elkartu zen Tolosarekin. Zapirain Karrikaren liburuan jasotzen denez, hori baino lehenago Altzok ez zuen hiribildu gisa jokatzen, leku bezala baizik, "eta, beraz, pentsa daiteke mugak lausotu samar dituen eremua dela". Udaletxe batera lotuta baino gehiago, jaunari eta elizari lotuta zeuden altzotarrak, Olazabal edo Salbatore edo Andra Mari parrokietara. Horiek izan ziren euren nortasuna adierazteko ikur nagusiak.

Tolosarekin elkartzean, epaile eta legeen araberako bizimodura moldatu ziren, jaunaren eta leinu zaharren menpekotasunetik ihes eginez, eta Gaztelako erregearen hiri sarean txertatuz. Tolosarekin elkartzean, bere lurren kudeaketa zuzenari eutsi zion, baina ez zuen auzokoak epaitzeko erabateko gaitasunik.

1450. urtetik aurrera sortu ziren arazoak: sistema horretan, herrixkek ez zuten ordezkaritza zuzenik lortzen Gipuzkoan sendotzen ari ziren erakunde politikoetan —batzar nagusietan eta foru aldundian—.

Altzorekin lotuta agertzen da historian lehendabiziko aldiz Gipuzkoa hitza —Ipuskua gisa—, Iruñeko Antso III.a erregearen garaian. Zehazki, Ipuskuako agintea zuten Gaila andrearen eta Garzia Azenariz jaunaren eskutik ageri da, 1025. urtean; bikote horren jabetzen zerrendan aipatzen da Olazabalgo Salbatore eliza.

Ezberdinak batu, berdin ez segitzeko

Gure edukiak udalean txertatzen baditugu, irabazi egin dugu". Maiatzeko udal hauteskundeak ditu hizpide Josebe Iturriozek, Plaz hautagaitza feministako bozeramaileak. Aurreko aldietan baino boto gehiago biltzea espero izan arren, ez zaio gustatzen arr...

Antzokian, hilabetez

Komedia, drama, magia, dantza eta beste ikusi ahal izango da egunotan Eibarko antzerki jardunaldietan. 38. aldia dute aurten, ibilbide luzea, baina urteroko helburu bera: "Jaialdi bat gehiago ez izatea". Martxoaren 25era arte, astegun eta asteburuetan izango dira emanaldiak.

Gaur, De mutuo desacuerdo antzezlana eskainiko du Madrilgo Pentacion konpainiak Coliseo antzokian, 20:30ean. Komedia bat dakarte Toni Acosta eta Iñaki Miramon aktoreek. XXI. mendean garatzen diren familia berrien argazki bat da. Desengainu baten ondoren, beren akatsak "modu itxurosoenean" zuzentzen saiatuko dira bi lagunok.

Bihar, ordu eta toki berean, beste saio bat ikusi ahalko da: El hombre almohada komedia beltza. Horretan, gizakien garapenean bortizkeriak duen eragina aztertzen du Galiziako Ilmaquinario Teatro konpainiak. Instant batean "barre algaratik beldurrera" eraman nahi dituzte ikusleak, "errusiar mendi emozional batean". Egia eta gezurra, fikzioa eta errealitatea nahasten dira amesgaizto "barregarri" batean.

Bakarrizketentzat ere izango da tartea antzerki jardunaldietan. Igandean, Luis Piedrahitaren txanda izango da. Ibilbide luzea egina du komiko gisa, baina beste zenbait esparru ere jorratzen ditu: zinema zuzendari, liburu idazle, irratiko esatari eta telebistarako gidoigile gisa aritu da lanean. Oraingoan, eguneroko "gauza txikien" inguruko hausnarketa bat egingo du ¿Por qué los mayores construyen los columpios encima de un charco? ikuskizunean. Maleten gurpilak, mandarinen itsasgarriak eta eulien kariesak izango dira saioko protagonistak. 20:30ean hasiko da, Hezkuntza Esparruko antzokian.

Antzerki jardunaldiak

De mutuo desacuerdo. Gaur, 20:30ean, Coliseo antzokian (Eibar). Jardunaldiek martxoaren 25era arte iraungo dute.

Omenaldia emakumeei, lekukoz lekuko

Aurten ere, Andoaingo zortzi emakume edo talde omenduko ditu herriak martxoaren 8aren harira. Bihar, 12:00etatik aurrera, martxa kalejira egingo dute Basterotik hasita. Bidean, lekukoa pasatuko diote batzuek besteei, Goiko plazara iritsi arte. Han egingo dute ekitaldi nagusia. Honako hauek dira aurten omenduak —irudian—: Galardi haur eskolako hezitzaileak, AEK-ko irakasleak, Rosa Luena eta Eva Pelaez, Axeri Dantza taldea, Alberto Agirre abesbatza, Elena Lertxundi, Ixiar Oiartzabal eta Laborde enpresako emakumeak.

Hamar kontzertu herriko kaleetan

Udaberria Martxan jaialdiaren barruan, hamar kontzertu antolatu dituzte Ordizian bihar arratsalde eta iluntzerako. Ska, rock, punk, metal eta samba doinuak nahastuko dira herriko kaleen artean. Garagartzan, Koplaka, Botaik eta Garrapatas taldeak ariko dira; plazan, Musika Eskola Rock, Kafes Amona eta Samba Dzanga; Ñu plazan (Kantoi Arena), berriz, Ekeko El Perro eta Oztopo.

Arratsaldeko kontzertuez gain, gauean beste bi emanaldi ere izango dira frontoian, 23:00etan: Potrotaino eta Nazarenos Del Norte. Musikaz bete ditzagun kaleak izenburua eman diote festari. Ordiziarrock eta Ordiziako Udala daude antolatzaileen artean.

UdaberriaMartxan

Bihar, 19:00etan eta 23:00etan, herriko lau tokitan (Ordizia).

736

Otsailean ARtikutzan jasotako euria, litrotan

Otsaila euritsua izan dela ezin du inork zalantzan jarri, eta are gutxiago datuak ikusita. Azken 90 urteetako euritsuena izan da, eta Artikutzan, esaterako, 736 litro jaso dira. Añarbeko urtegian, berriz, 545 litro jaso dira, otsaileko batez bestekoa 117 litrokoa delarik.

Bi koreografia, musika banarekin

Ikuskizun bakarrean, bi koreografia taularatuko ditu Dantzaz konpainiak. Batetik, Itzalak atalak Juan Crisostomo de Arriaga musikagilea eta Paolo Mohovich koreografoa batuko ditu. Argiekin eta itzalarekin jolastuz, amodiozko harremanak irudikatuko dit...