Sailkatugabeak

Erabaki eskubidea josiz

Gure Esku Dago egitasmoaren Jostunak, herritarren borondateak jositako istorio bat dokumentala arrakasta handiz ari da egiten herriz herriko ibilbidea. Asmo horrekin estreinatu zuten iazko abenduaren 20an; erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua ahal bezain beste zabaltzea. Dokumentalak bi ildo nagusi harilkatzen ditu. Batetik, Beasaingo Igartza jauregian eginiko lehen bileratik iazko ekainaren 8ko giza kate erraldoia egin arteko ibilbidea erakusten du; bestetik, herritarrei ematen die hitza, erabaki eskubideaz gogoeta egin dezaten. Herritar ezagunak daude tartean —Juan Jose Ibarretxe, Gemma Zabaleta, Floren Aoiz, Mixel Berhokoirigoin...—, baina herritar anonimoak dira protagonista.

'Jostunak'

Astelehenean, 19:00etan, Koldo Mitxelenan (Donostia).

“Gure herria aberastu dutelako”

XX. mendearen erdialdean, 1940ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan, Espainiako Estatuko herrietatik milaka eta milaka etorkin heldu ziren Euskal Herrira. Euren herrian zuten egoera ekonomiko itogarria atzean utzi, eta etorkizun oparoago bat bilatu zuten Gi...

Hazparneko andere handinahia

Handinahikeria da Iduzkilore antzerki taldeak gaur Seguran eskainiko duen Hazparneko anderea lanaren gai nagusia. Hazparneko andereak alaba herriko markesarekin ezkondu nahi du, alaba markesa bihur dadin. Hori da Senpereko (Lapurdi) antzerki amateur t...

%7

esportazioen igoeraGipuzkoako esportazioak 6.941,3 milioi eurorenak izan ziren 2014an; kopurua %7 handitu da aurreko urtetik. Donostiako Merkataritzaren Lurralde Zuzendaritzak emandako datuen arabera, bezero nagusiak Frantzia (%16,9), Alemania (%11),...

Mikel Urdangarin, areto txikietan

Otsailaren 8an Getxon hasitako birak Gipuzkoan bi kontzertu eskaintzera ekarriko du Mikel Urdangarin aste honetan. Guztira 21 kontzertu egingo ditu bakarlari bizkaitarrak, guztiak ere edukiera txikiko aretoetan. Urdangarinek berak adierazitakoaren ara...

Kontzertu solidarioa

Donostiako Orfeoiak eta Musikeneko Orkestra Sinfonikoak —argazkian— Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia interpretatuko dute gaur, Kursaaleko auditoriumean. Ayete unibertsitate egoitzako ikasleek sustatutako proiektua da Kontzertu Solidarioa, eta irabaziak Gipuzkoako Caritasi emango dizkiote, "krisiaren ondorioz okerren dauden pertsonek, langabeek eta etxetik kaleratutakoek aurrera egin dezaten".

Arte matxinatua

Errenteriako Zintzilik irratia Erdiko Kaleko etxe okupatu batetik emititzen hasi zen 1984. urtean, itsasontzi baten igorgailu zahar batetik. Nekez gainditzen zuen herriko alde zaharra. Ordutik hiru hamarkada pasatu dira, baina bere izaera libreari eutsi dio. 30. urtemugaren harira, erakusketa bat zabaldu du haren filosofia oinarritzat hartuta: komunikazioa lantzea, izaera matxinoa izatea eta gizartean mainstream ez direnei ahotsa ematea.

Merkatuzarreko goiko aretoan artearen hainbat diziplina hartu ditu erakusketak: pintura, marrazkilaritza, eskulturagintza, argazkiak, patchwork-a... Erakusketaren prestaketari azken ukituak ematen ari da Iñaki Garmendia Pirata Zintzilik irratiko kide eta antolatzailea. DVDen atala atontzen ari da, zehazki: "Bartzelonako Chigra kolektiboak bildutako dokumental sorta da hau. Hona etorri eta bideo bat ikusi nahi duenak horretarako aukera du; edozein jar dezake". Ekologismoa, errepresioaren kontrako mugimendua, okupazioa, antimilitarismoa eta beste hainbat gai jorratzen dituzte bideoek. "Etxean ditudan hainbat fanzine ere ekarriko ditut, tartean irratiaren 30 urteko ibilbidean egin direnak".

Detritus, Idoia Monton, Jose Luis Chasco, Txokolarte eta beste hainbaten margoak, Patxi Txiki eta Javier Olaizolaren eskulturak, Juxe Areta Goñiren argazkiak eta Yolanda Menisesen patchwork-ak ikusteko aukera dago, besteak beste.

Erakusketaren bidez, irratian urte luzeotan egindakotik aldendu nahi izan dute, Piratak azaldu duenez: "Zintzilik-ek, irratiaren bitartez, ideiak soinu moduan hedatzen ditu, eta zuk imajinatu egin behar duzu. Erakusketa honetan, aldiz, kontrakoa egin nahi izan dugu: bisualagoa egin". Dioenez, "komunikatzeko beste mota bat" bistarazi nahi izan dute, ez horrenbeste imajinatu beharrekoa. Gainera, norbanakoaren adierazpenak abiapuntutzat hartu arren, erakusketak kolektibotasuna irudikatu nahi du. "Eta kultura, merkatugaia izatea baino, gozamenerako proposamena izatea nahi dugu, indibidualizazioa gaindituz".

Piratak bidea egina du erakusketak antolatzen, lehenago ere diziplina askoko beste hainbat antolatu baititu —Oiartzungo Arditurriko etxe okupatuan nahiz zenbait tabernatan—. Aitortu duenez, beraz, ez zaio zaila egin Zintzilik-en 30. urteurrenerako erakusketa prestatzea. "Inguruko jendea dut, eta erraza izan da hemen elkartzea. Agian artistaren bat ahaztuko nuen...". Haren helburua urtean behin antzeko erakusketa bat egitea da: "Komunikazioan dabilen jendea hartu eta euren lana transmititzea izango du helburu".

Erakusketarekin batera jarduera ugari antolatu dituzte. Horrela, hainbat dokumental ikusteko aukera izango da erakusketa irekita egongo den astegun guztietan. Kasu batzuetan, gainera, egileak izango dira Merkatuzarren. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, eta gizarte gaiak jorratuko dituzte: okupazioa, fracking-a eta higiezinen burbuila, besteak beste. Izango da primiziarik ere: datorren asteartean estreinatuko dute Zerrauts ogia: Gosearen grebak dokumentala. 36ko gerra ondorengo gosetea aztertzen du, "bizi-baldintzen eta askatasunen aldeko borroka". Patxi Egiluz egilea bertan izango da.

Erakusketa jadanik zabalik badago ere, inaugurazio ofiziala bihar izango da. 18:00etan hasiko da ekitaldia, eta 19:30ean Canshadows taldeak funk, jazz eta rock klasiko doinuak eskainiko ditu.

ERAKUSKETA

Non. Errenterian, Merkatuzarreko goiko gelan.

Noiz. Astelehenetik larunbatera bitarte egongo da irekita, martxoaren 4ra arte (asteazkena). Ordutegia 17:30etik 20:30era izango da.

DBusen, euskara atzeko atetik

Iazko udan, Donostian, autobusa hartzera joan zen Amaia seme-alabekin —ez du izenik eman nahi izan—. Grosen zegoen, eta 17. lineako autobusa hartu behar zuen, Amarara joateko. Iritsi zen DBuseko autobusa, eta Amaiak alaba txikienarekin atzeko atetik igo behar zuen, haurraren kotxetxoa ez baita bestela sartzen. Seme zaharrena, 5 urtekoa, aurreko atera joan zen, gidariari atzeko...

“‘Atea hor dago’ esaldia euskaratzeko eskatu zidaten euskara azterketan”

Imanol Gomezek gogor lan egin zuen DBuserako lan poltsa osatzeko probak gainditzeko. Aurkeztu ziren 500 lagunetako bat izan zen, eta proba gainditu zuten 45 langileetako bat da. Euskara azterketa egitekotan zen, Donostiako Auzitegiak proba baliogabetzeko erabakia kaleratu zuenean. Kaltetuetako bat izan arren, oraindik ez du ofizialki jaso joan den astean EAEko Auzitegiak kaleratutako ebazpenaren berri....