Sailkatugabeak

Etxerik gabekoak hotzetik babesteko zerbitzua abian jarri dute Donostian

Donostiako Udalak prest dauka etxerik gabeko pertsonentzako Ate Irekien Zerbitzua. Muturreko baldintza meteorologikoetan zabaltzen da zerbitzua; hau da, zero azpitik gradu bateko edo hori baino baxuagoko hotzaldiak iragarrita daudenean. Leku kopurua mugagabea da, beraz, gerturatzen diren lagun guztiei eskainiko zaie lo egiteko tokia. Aurreko negoan, gau bakar batez aktibatu zen zerbitzua —2013ko azaroaren 27ko gauean—, eta 17 lagunek erabili zuten.

Abegi Etxean kokatua dago Ate Irekien Zerbitzua, Mons pasealekuko 3. zenbakian, eta martxoa bukatu arte egongo da indarrean. Han, beste bi baliabide eskaintzen ditu Donostiako Udalak: Abegi Etxea bera, eta gaueko aterpea. Horietan, 40 eta 32 pertsonentzako lekua dute hurrenez hurren, baina gaur egun, beteta daude.

Jon Albizu Gizarte Ongizateko zinegotziaren esanetan, "administrazio publikoaren betebeharra da" egoera ahulenean dauden pertsonak artatzea eta laguntza ematea: "Donostiako Udalak konpromiso sozial irmoa dauka, eta lehentasunezkoak dira guretzat izaera soziala duten politikak; baliabide hauek sustatzea horren baitan kokatzen da".

Pobrezia, hedatzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako azken Pobreziaren Inkestak errealitate gordina azaleratu du: herrialdeko adingabeen laurdenak pobrezia eta gizarte bazterketako egoeran bizi dira. 33.213 adingabe daude egoera horretan herrialdean —18 urtetik beherakoen %26,6—, eta horietatik 10.000 pasatxok (%8,1) gabezia material larriak dituzte.

Oro har, 160.600 pertsona daude pobrezia eta gizarte bazterketako arriskuan Gipuzkoan; alegia, biztanleen %22,7. "Inkestaren emaitzek argi uzten dute pobreziaren poltsa adinduetatik haurretara mugitu dela; alegia, beren kargu seme-alabak dituzten familia gazteen sektorera, eta eragin berezia du ama bakarreko familietan", nabarmendu du Ander Rodriguezek Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatuak.

9

AHT-KO LANEN KOSTU IRREGULARRAK, MILIOITAN.EH Bilduk maiatzean salatu zuen 9 milioiko gainkostua "justifikatu gabe" dagoela AHTaren Tolosa-Hernialde zatiko lanetan. Urrian, bestalde, lanek lur azalean zulo bat eragin zuten. Tolosaldeko udalek lanak e...

Zortzi atxilotu EPPKren aurkako polizia operazioan

HERNANI. Urtarrilaren 8an, Euskal Preso Politikoen bitartekaritzaren aurkako polizia operazioa egin zuen Guardia Zibilak. Zortzi lagun atxilotu zituen, eta abokatuen bi egoitza zein atxilotuen etxebizitzak miatu. Eloy Velasco epaileak zortzi bitarteka...

Agur sortzaile nekaezin bati

Pinturatik kartelgintzara, zinemagintzatik eskulturara, Bermeotik Argentinara, Renotik (AEB) Hondarribira. Euskal Herritik mundura. Eta handik, artista handienek soilik erdiesten duten hilezkortasunera. Nestor Basterretxea iragan den uztailaren 11n ze...

Kanpoko portua, jokoz kanpo

"Zentzua duenak badaki ezin dela egin". Pasaiako Portu Agintaritzako presidente Ricardo Peñak uztailean egindako hitzak dira. Pasaiako kanpoko kaia ez dute eraikiko, oraingoz. Aurreko hilabeteetan iragarritako asmoa irailaren 25eko bileran onartu zuen Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak. Agintaritzak azaldu zuenez, "saihetsezina" da kanpoko kaiaren proiektua bertan behera uztea, haren aldeko argudioak "bata bestearen atzetik" desagertu direlako. Hala, azken urteetan hainbeste zeresan sortu duen egitasmoa bertan behera gelditu da, oraingoz: "Inork ez daki hamar urte barru zer gertatuko den. Horregatik ez gara gai esateko kanpoko portuak ez duela etorkizunik, baina gaur egun ditugun datuekin eta ahalmenarekin ikusten dugu ezinezkoa dela".

Proiektua aurkeztu zutenetik, ingurumen aldetik kezka handia sortu izan du proiektuak. Ia 5.000 alegazio jaso ditu, eta gehienek kostaldean egingo lukeen kaltea nabarmentzen dute. Espainiako Ingurumen Ministerioak berak ere azaldu zuen kanpoko portuaren aurkako jarrera, 2011n. Hala ere, proiektua bertan behera uzteko argudioetan ez dute ingurumena aipatu. Krisi ekonomikoak zuzenean eragin du erabakian.

Bereziki, hiru arrazoi eman ditu Portu Agintaritzak egitasmoa eteteko. Batetik, trafikoaren jaitsiera. Oraingo portuak 6,3 milioi tonarentzako gaitasuna du. Kanpoko portuaren azken proposamenak 9 eta 17 milioi tona arteko trafikoa iragartzen zioten. 2013an hiru milioira ere ez zen iritsi portuak mugitutako zama. Trafiko handieneko urtean, 2003an, sei milioi tona mugitu zituen. Aurrera begira egindako aurreikuspenek ere urruti ikusten dituzte kopuru horiek.

Bigarren arrazoia kanpoko portuak aterpetu behar zuen Iberdrolaren ziklo konbinatuko zentralaren proiektua bertan behera geratu izana da. Energiaren merkatuko gorabeherek, eta, bereziki, ziklo konbinatuko zentral termikoen krisi larriak proiektu hori bertan behera uztera eraman du Iberdrola.

Azken arrazoiak finantzaketarekin dauka zerikusia. Kanpoko portuaren zati handi bat etxebizitzen salmentarekin estali behar zen. Alabaina, etxebizitzen merkatuaren erorketak guztiz zalantzan utzi zuen egitasmo hori.

Finantzaketari dagokionez, proiektuaren beraren azken bertsioak 750 milioi euroko kostua iragartzen bazuen ere, aditu gehienen arabera, oso behetik jota zegoen kostu hori. Joxe Joan Gonzalez Txabarri jeltzaleak, esaterako, Pasaiako Portu Agintaritzako presidente zenean 2.500 milioi inguruko aurrekontua aurreikusten zuen, 2008an. Miguel Buen sozialistak egitasmoa erdira txikituta 750 milioi euro aipatu zituen. Diru asko bazen ere, askoz ere gehiago kostatuko zen portua. Adibidez, Coruñako (Galizia) kanpoko portua 370 milioitan adjudikatu zuten, eta 700 milioiko gastua gainditu du jadanik.

Erabakiaren berri izan orduko PSE-EEk kritika egin zion agintaritzari; Gipuzkoako buru Iñaki Arriolaren arabera, "aitzakiak" dira agertutako argudioak, eta kanpoko portua "ezinbesteko" azpiegitura da. EH Bildurentzat, berriz, erabaki "pozgarria" da. Gipuzkoako Ingurumen diputatu Iñaki Errazkinen esanetan, gainera, "zaila" izango da kanpoko portua "justifikatzeko" beste aukera bat izatea.

Badiaren biziberritzea

Kanpoko kaiaren proiektua bertan behera utzita, Pasaiako Portu Agintaritza badia barruko portura begira jarri da: "Neurriak hartu beharko ditugu, daukagun lur samurraren erabilera hobetzeko", esan zuen Peñak BERRIAn, irailean egindako o elkarrizketan. Horrez gain, pasaitarrekin "ondo moldatzeko" saio bat egiten ari direla ere adierazi zuen: "Gaur egungo egoera ez zaigu gustatzen".

Hirigune batean dago portua, eta pasaitarrek urte askotan eskatu izan dute zati bat herriko gabeziei aurre egiteko. Izan ere, Gipuzkoako dentsitate demografiko handiena duen eremua da. Agintaritzak dio lur batzuk uzteko prest dagoela baina "gehiena" behar duela. Kanpoko portuaren egitasmoa eten arren, izango dute zertaz eztabaidatu.

‘Xalbador, izana eta izena’ dokumentala, Zumaian

Gaur, 19:00etan, Xalbador, izana eta izena dokumentala proiektatuko dute Zumaiako Aita Mari zineman. Eneko Dorronsoro zinemagile zumaiarrak aurkeztu berri du Urepeleko (Nafarroa Beherea) bertsolariaren inguruko ikus-entzunezkoa, eta gaurko emanaldian ...

Abortu librea aldarrikatu dute Rajoyren aurrean

DONOSTIA. Emakumeen Nazioarteko Egunean, abortatzeko eskubidearen aldeko aldarria nagusitu zen aurten. EAEko PP Donostian egiten ari zen kongresua ere baliatu zuten protestarako: lau emakumek, Mariano Rajoyren hitzaldia eten, eta abortatzeko eskubidea...

Aldaketa zuzendaritzan

"Berehalako konponbiderik ikusten ez zaion blokeo teknikoko egoeran egotea, proiektuarekin eta zuzendaritzarekin konfiantzarik eta konpromisorik ez izatea, eta herritarrak elkartu beharrean banatu egiten dituen politika partidista erabiltzea". Itziar Nogerasek hiru arrazoi horiek aipatu zituen apirilean, Donostia 2016 egitasmoko zuzendari nagusi kargua utziko zuela iragarri osteko agerraldian. 2008an kultur hiriburutzarako hautagaitza aurkeztu zutenetik, Donostia 2016 polemika iturri izan da, eta aurtengo urtea ere ez da atzean gelditu. 2016a iristeko urtebete pasatxo besterik ez da falta, baina zuzendari nagusiaren aldaketak markatu du urtea. Bost hileko prozesuaren ostean, irail hasieran aurkeztu zuten zuzendari berria: Pablo Berastegi (Iruñea, 1968).

Berastegik kultur ekoizpenaren alorrean lan egin du orain arte, eta hainbat esparrutan jardun du, gehienetan elkarlana eskatzen duten egitasmo handietan. Photo España nazioarteko jaialdiko zuzendaria izan zen 2002tik 2006ra, eta La Noche en Blanco ekinbidea koordinatu zuen lau urtean, 2007tik 2010era.

2008an, Madrilgo Matadero zentroko koordinatzaile nagusi izendatu zuten, eta 2012ra arte sorkuntza garaikideari lotutako gune horretan lan egin zuen. 2012tik, Madrilgo Conde Duque kultur zentroan zebilen.

Donostia 2016 fundazioaren patronatuak 42 hautagairen artean iruindarra aukeratu zuen "proiektuarekiko, hiriarekiko eta lurraldearekiko sentsibilitatea eta enpatia handia" erakutsi zuelako eta "zuzendaritza eta komunikazio trebetasun nabarmenak" dituelako.

Berastegiren izendapenak ere zeresana sortu du, ordea. Izan ere, zuzendari berriak ez daki euskaraz. Kargurako euskaraz ez dakien bat aukeratu izana kritikatu zuten hainbat herritarrek eta taldek; kontseiluak, esaterako. Sortuko Hasier Arraizek ere "akatsa" zela iritzi zion. Hain zuzen, Arraizen adierazpenez galdetu zioten Berastegiri aurkezpen agerraldian: "Agian arrazoi du, baina iritzia alda dezan lan egingo dut". Juan Karlos Izagirrek ere Berastegi aukeratu izana defendatu zuen, eta azaldu zuen Bruselaren irizpideak betez aukeratu zutela —ingelesez jakitea derrigorrezkoa da, eta euskaraz edo gazteleraz jakitea baloratzen da—. Izagirreren esanetan, euskarak proiektuaren "bizkarrezur" izaten segituko du, hala ere.

Berastegi aukeratu artean, aldi baterako zuzendaritza teknikoa osatu zuen patronatuak. Aurretik proiektuan lanean ari ziren hiru pertsonak hartu zuten ardura, bost hilabetez: Xabi Payak, Garbiñe Muñoak eta Enara Garciak.

Egoitzaren inaugurazioa

Gorabeherak gorabehera, Donostia 2016k aurrera jarraitu du bere bidean. Urrian, adibidez, egitasmoaren egoitza inauguratu zuten ofizialki —ekainean aurkeztu zuten—. Jabier Lekuona arkitektoak birmoldatu du Easo kaleko suhiltzaileen eraikin zaharra. Toki bizi bat sortu nahi izan du han.

2014an askotariko ekitaldiak egin dituzte proiektuaren barruan. Ekainaren 28an, esaterako, Artejira antolatu zuten. Egun osoko egitarauan parte hartu zuten idazleek, akrobatek, aktoreek, dantzariek, musikariek, arte plastikoetako artistek, bertsolariek... Zortzi auzotatik abiatu, eta Easo kaleko egoitzan amaitu zuten jaialdia. Bestalde, Auzolab deitutako laborategiak antolatu dituzte. Hainbat profiletako herritarrak bildu, eta metodologia berritzaile baten bidez egitasmoen gainean eztabaidatzen dute.

Babes sarea handitzen

Hiru urte dira, BERRIA taldeak, BERRIAlagunen bidea abiarazi zuela. Hedabideek XXI. mendean duten abagunean, bideragarritasuna bermatzea du xede BERRIAlagunen egitasmoak: Egunkariak erosteko ohitura gutxitzen ari da, eta horren aurrean gero eta gehiag...