Sailkatugabeak

Babes sarea handitzen

Hiru urte dira, BERRIA taldeak, BERRIAlagunen bidea abiarazi zuela. Hedabideek XXI. mendean duten abagunean, bideragarritasuna bermatzea du xede BERRIAlagunen egitasmoak: Egunkariak erosteko ohitura gutxitzen ari da, eta horren aurrean gero eta gehiag...

Fuentes psikiatrari eman diote Urrezko Danborra

DONOSTIA. 2014ko Urrezko Danborra Joaquin Fuentes psikiatrari eman zioten, haurren autismoa ikertzen egindako lanarengatik eta Donostiaren izena munduan zabaltzeagatik. Fuentesek gogoan izan zuen bere lantaldea, San Sebastian eguneko sari-emate ekital...

Hainbat iheslarik sorterrira itzultzea erabaki dute

ZARAUTZ. Hilabeteko azken ostiraletan presoen eta iheslarien alde antolatzen diren elkarretaratzeak baliatuz, hainbat iheslari sorterrira itzuli ziren martxoaren 28an. Astebete lehenago agerraldia egin zuen iheslarien kolektiboak Arrangoitzen (Lapurdi...

Gipuzkoarrek koloreztatu dute badia

San Juanek bere aurreneko Kontxako Bandera astindu du aurtengo emakumeen proban. Gauza jakina zen aurtengo garaipenak ez zuela urrutira alde egingo, iraileko aurreneko bi igandeetan aritu ziren lau ontziak gipuzkoarrak izan baitziren. San Juanek, Hibaikak, Zumaiak eta Oriok ohorezko txanda historikoa osatu zuten Donostiako badian, azken urteetako galiziarren nagusitasunari amaiera emanez. Emakumezkoen Kontxako Bandera 2008an sortu zenetik, galiziarrek bost bandera irabazi dituzte.

Mailari dagokionez ere estropada gogoangarriak izan ziren Kontxako bi jardunaldiak; aurreneko estropadan sanjuandarrek lortutako abantailak oso txikiak izan ziren gainontzeko ontziekiko —1,32 segundo atera zizkion Hibaikari, bost Zumaiari, eta hamabost Oriori—, eta inoizko lehiarik estuenaren protagonista izan ziren lau taldeak.

Garaipena, baina, arrosa kolorekoa izan zen. Pasaitarrek denboraldi osoan zehar erakutsitako mailan egin zuten arraunean eta merezimendu osoz lortu zuten aurreneko Kontxako Bandera. Donostian lortutako garaipenari esker, Juan Mari Etxabek zuzendutako kuadrillak aparteko urtea borobildu zuen, abuztuan bukatutako Euskotren liga txapelketan ere nagusi izan baitzen. Guztira bost bandera lortu zituzten liga txapelketan, tartean Zarauzkoa.

Denboraldi hasieran, ordea, Hibaikako arraunlariek estu hartu zituzten pasaitarrak. Errenteriako ontziak ligako lehen hiru jardunaldietan bi garaipen eskuratu zituen, Cudeyo (Galizia) eta San Pedron, eta Kontxako Bandera bukatu arte estropada guztietan aritu zen garaipenaren lehian. Ligan sanjuandarren atzetik izan zirenetan oso segundo gutxi galduta helmugaratu ziren. Pilatutako atzerapenik handiena zazpi segundo eskasetakoa izan zen, uztailean Donostian jokatu zen proban. Gainontzekoetan aldea txikiagoa izan zen: Orion, 1,58 segundo; Getxon, bost; Zierbenan, hamabi ehunen; eta Zarautzen jokatutako bi jardunaldiak batuta hamar segundo.

Zumaiak ere oso lan txukuna egin zuen arraunaren Olinpiar Jokoetan. Lehenengo jardunaldian bost segundoko atzerapena pilatu bazuen ere sanjuandarrekiko, bigarrenean lau ontzietan azkarrena izan zen. Lortutako aldea ez zen nahikoa izan, ordea, azken garaipena eskuratzeko, baina erdietsitako bigarren postuari esker, denboraldia emaitza onarekin ixtea lortu zuten zumaiarrek.

Orio, aldiz, aurten estreinatu da Kontxako Banderan. Denboraldiaren hasieran horiek ez zuten Euskotren ligara sailkatzerik izan, baina arantza kentzea lortu zuten Kontxako Banderako sailkatze estropadan.

Berde koloreko liga

Gizonetan, Hondarribiak bere bigarren TKE liga txapelketa eskuratu du 2014an. Ama Guadalupekoa izan da denetan mailarik erregularrena erakutsi duen ontzia, eta guztira zazpi bandera lortuta —Pedreña, San Pedro, Getxo, Moaña, Noja, Bilbo eta Bermeo —, sailkapena aurreneko postuan bukatu du 203 punturekin.

Hamar puntu gutxiagorekin sailkatu da bigarren postuan Orio. Igor Makazagak zuzendutako taldeak denboraldi hasiera aparta osatu zuen, eta lehen jardunaldietan sailkapenaren buru izan ziren. Ontzi horiak lau bandera irabazi ditu denboraldian: Bartzelona, Pontevedra, Boiro eta Portugaletekoa.

San Juanek bosgarren postuan amaitu du, 120 punturekin, eta San Pedrok bederatzigarrenean, 78 punturekin. Morrek makal hasi zuten denboraldia eta estropadek aurrera egin ahala emaitza hobeak lortu zituzten.

Kontxako Banderari dagokionez, garaipena Bermeo aldera joan zen. Hondarribiak maila aparta eman zuen bigarren igandean, 19:06ko denborarekin, baina ez zen nahikoa izan bandera lortzeko. Urdaibaik egundoko erakustaldia eman zuen aurreneko igandean eta aukera gutxirekin heldu ziren bigarren jardunaldira ontzi gipuzkoarrak. Lehen igandean Hondarribiak 11 segundotako atzerapena pilatu zuen; Oriok, 28koa; eta San Juanek 34koa. Donostiarrak TKE ligako ontzi indartsuenekin neurtu behar izan zituen indarrak eta minututik gora galdu zuen.

Bigarren jardunaldian ez ziren gauzak gehiegi aldatu. Sailkapen orokorrean Hondarribiak bigarren postuan bukatu zuen, Oriok laugarren, San Juanek bosgarren, eta Donostiarra ontziak zortzigarren.

Aldundiaren kereila Bidegiko buru ohien aurka

DONOSTIA. Azaroan, Gipuzkoako Foru Aldundiak kereila kriminal bat aurkeztu zuen Bidegiko eta bi enpresa pribatuko arduradun ohien kontra. AP-1 autobideko Eskoriatza-Arrasate zatiko lanetan diru publikoak bidegabe xahutzea eta dokumentuak faltsutzea eg...

Ikusten da zuen poz matxinoa

Hi, potro. Ez haiz ba benetan zerbait mundiala galtzen ariko?". Sekula ez nion azkenaldian bezala neure buruari horrelakorik hainbestetan galdegin, atzerriratuta eman izan ditudan aldi guztietan. Izan ere, prismatikoekin begiratu, eta bozkario barea n...

Itziarren bai, Igeldon zain

Erabakia, desanexioa, parte-hartze prozesua... Kontzeptu horiek eragile politiko guztien ahotan ibili dira aurten, Gipuzkoako bi auzok abiatutako burujabetza prozesuek aurrera egin duten heinean. Itziarren, konpontze bidean da auzia, herritarrek erabakitzen zutena errespetatzeko konpromisoa hartua baitu Gipuzkoako Foru Aldundiak; Igeldoko herritarrak, berriz, zain daude oraindik, desanexio dekretuaren kontra EAJk, PSE-EEk eta PPk aurkeztutako helegitea noiz konponduko.

Aurten, bi galdeketa egin dituzte Itziarren, maiatzaren 25ean eta azaroaren 30ean, eta bietan ala bietan, auzo udalaren aldeko hautuak aise irabazi du, parte hartze zabalarekin. Itziarren eta Debaren arteko eztabaidaren sustraiak, ordea, askoz sakonagoak dira.

Hamarkadatan Debarekiko desanexioa lortu nahian aritu dira Itziarko herritarrak, eta Itziar Herria Sortzen plataforma ere horretarako sortu zuten. Urte luzez ez atzera ez aurrera geratu zen eztabaida, eta, denbora horretan, Gipuzkoako beste auzo batek —Ereñotzuk, Hernanin— auzo udalaren bidea hartu zuen. Bide orria argi ikusita, handik jotzea erabaki zuten itziartarrek ere.

Debako Udalak iaz hasi zuen auzo udala eratzeko prozesua. Denon Herria izeneko plataforma bat sortu zuten, eta hainbat pertsona ezagunen babesa jaso zuten. Baina desanexioaren aurka zeuden alderdiek arazoak ikusi zizkioten auzo udalaren aukerari ere: erakunde berriak hartu beharreko lur eremuarekin piztu ziren desadostasunak.

Izan ere, auzo udalaren proposamenak barruan hartzen ditu Itziar, Itxaspe, Elorrixa, Mardari, Lastur, Endoia, Arbizkoa, Egia eta Arriola. Debako beste herritar batzuek Gora Deba plataforma sortu zuten, proposamen horren aurka. 1.200 herritarren sinadurak bildu zituzten, auzo udala Itziar eta Itxaspera mugatzeko eskatuz.

Auzia, berriz ere, blokeo egoeran sartzeko arriskua ikusita, Denon Herria erakundeak herri galdeketa egin zuen maiatzaren 25ean, auzo udala sortzekoa zen bederatzi gune horietan. Herritarren hiru laurdenek eman zuten botoa, eta %95ek eman zioten baiezkoa, lurralde horiek guztiak barruan hartuz.

Ekainaren 17an, Debako udalbatzak bilera egin zuen, eta Itziar auzo udal bihurtzearen alde agertu zen. Alternatibak, Aralarrek, Itziar Herria Sortzen taldeak eta EAko zinegotzietako batek aldeko botoa eman zuten; EAJk, Ezker Anitzak eta EAko beste zinegotziak, berriz, aurkakoa.

Azaroaren 30ean egin zuten bigarren herri galdeketa Itziarren, Debako udalbatzak Itziarko auzo udala eratzea onartu du. Ados zaude? galderari erantzuteko. Baiezkoak babes handia jaso zuen (%96 inguru), eta parte hartzea %72koa izan zen. Orain, Gipuzkoako Aldundiak dekretuz onartu beharko du auzo udalaren sorrera —horren aldeko pausoak emango dituela iragarri du Martin Garitano ahaldun nagusiak—. Izaera berriarekin, Itziarrek autonomia izango du hainbat gai kudeatzeko.

Igeldoko auzia, kolokan

Igeldoko desanexio prozesuak ere zeresana eman du aurten. Herri galdeketa iazko azaroan egin zuten, eta bozen %61 izan ziren udalerri gisa antolatzearen aldekoak. Aldundiak dekretu bidez onartu zuen desanexioa, baina ez zen gauzatu, Donostiako Udaleko oposizioko alderdiek helegitea jarri eta epaitegiek gibelera bota baitzuten diputazioaren erabakia. EAJren ustez, aldundiak dekretua kendu beharko luke, eta horren ondotik zabaldu beharko litzateke erabakitze prozesua, Donostiako Udalak bultzatuta.

Igeldoko Itsas Aurre elkarteak, berriz, jeltzaleen "hipokrisia" salatu zuen azaroan, Usansoloko (Bizkaia) desanexioa babesten duelako eta Igeldokoari, ordea, trabak jartzen dizkiolako. EAJko burukideei jarrera aldatzeko deia egin zien plataformako kide Jose Ignacio Galparsorok: "Ikus dezatela Bizkaian zer egin duten, eta demokrazian eta erabakitzeko eskubidean sinisten badute, alda dezatela hemen ere".

Eibar, primeran

Eibarreko zaleek ez dute erraz ahaztuko 2014ko maiatzaren 25a. Data hori talde armaginaren jarraitzaileen buruan geratu da gordeta. Egun hartan Eibarrek balentria historikoa lortu zuen, Alavesi 1-0 irabazi eta Lehen Mailara sailkatzea lortuta. 28.000 ...

50

BEHOBIA-DONOSTIALASTERKETAREN ALDIAK.Azaroaren 9an, 50. aldiz jokatu zuten Behobia eta Donostia arteko lasterketa. 27.003 lagunek parte hartu zuten, eta 44k ez beste guztiek amaitu zuten. Korrikalarien kategorian, Jose Carlos Hernandez (1.01.38) eta V...

IAT zentroetako langileek greba bukatu dute

URNIETA. Bederatzi hilabete greban igaro ondoren, Irungo eta Urnietako IAT ibilgailuen azterketa teknikoko zentroetako langileak lanera normal itzuli ziren martxoaren 24an. 2013ko ekainetik Urnietakoa itxita zegoen, eta Irungoa, erdizka lanean.