Ikuzi, garbitu, kalitu

Euskara batuak martxa hartu zuenean makina bat hitz asmatu zituen, batez ere etxeetan berriak ziren tresna elektrikoak izendatzeko. Telebista, hozkailu, xurgagailu eta abarrak bataiatu behar ziren hizkuntza moderno eta eraginkorra nahi izanez gero. Albo batera laga behar ziren Hegoaldean eta hizkera formalerako telebisi(ñ)o, nebera/frigorifiko, aspiradora berbak, nahiz eta horrela jarraitu izendatzen intimitatean. Denen artean, izen bereziena ikuzgailua zen, oraingo arropa...