Bertako altxorrei lekua emanez

Bertako altxorrei lekua emanez

Gipuzkoako errotei balioa emateko asmoaz, IV. Erroten Eguna ospatuko dute igandean, herrialdeko errotetan. Hainbat udalerrik egin dute bat ekinbidearekin, hala nola Aiak, Antzuolak, Aramak, Ataunek, Azkoitiak, Azpeitiak, Beasainek, Bergarak, Errenteriak, Ezkiok, Irunek, Itziarrek, Legazpik, Leintz Gatzagak, Mendarok, Mutiloak, Oiartzunek, Oñatik, Tolosak, Usurbilek, Zegamak eta Zerainek. Askotariko jarduerak antolatu dituzte egun horretarako. Erroten historiari eta duten funtzionamenduari buruzko bisita gidatuak eskainiko...

Errepidean

Errepidean

Ez dakit jendeak, nik ez dut beti berdin gidatzen. Ez dakit noiz konturatu nintzen: unean uneko aldartearen eta gorputzaldiaren arabera, kotxe gidari mota batekoa edo bestekoa izan ohi naiz, hori uste dut. Baldin banago ez-dakit-nola, eta erabakitzen baldin badut entzungo dudala Olaia Inziarteren azkeneko diskoa bukatu arte, eta bukatzen bada ba berriz hasieratik, agian keinukariei emateari ez diot hainbeste-hainbeste garrantzi...

Gipuzkoan 48.000 sinadura pentsioak osatzeko

Gipuzkoan 48.000 sinadura pentsioak osatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sinadura bilketa abiatu zuen iazko urte amaieran, pentsioak osatzeko euskal sistema bat ezar dezaten. 145.000 sinadura baino gehiago lortu dituzte, eta atzo aurkeztu zituzten Eusko Legebiltzarrean, Gasteizen. Aldarrien artean, gutxieneko soldata eta gutxieneko pentsioa parekatzeko eskakizuna gailendu da. Karlos Etxeberria Gipuzkoako pentsiodunen bozeramaileak kontatu du herrialdean 48.000 sinadura pasatxo bildu dituztela, eta zazpi autobus irten zirela...

«Denok gara ezohikoak eta apartekoak»

«Denok gara ezohikoak eta apartekoak»

Arrasaten buru osasunari buruzko hitzaldi zikloa antolatu dute udalak, Katearen Loturak elkarteak eta Ediren osasun kooperatibak. Urtarrilean izan zen lehen hitzaldia, eta ekainean bukatuko dute zikloa. Datorren asteazkenean izango da hurrengo saioa: Idoia Madarieta psikologo, psikoterapeuta eta psikodramatista (Ispaster, Bizkaia, 1971) ariko da hizlari, 18:00etatik aurrera. Nortasunaren muturreko nahasmendua; piztia arraro bat naiz edo pertsona berezia? jarri diote titulua hitzaldiari....

Aldi berri baterako egoitza berria

Aldi berri baterako egoitza berria

Galtzaundi Tolosaldeko euskaltzaleen elkarteak egoitza berria du, Tolosako Plaza Berriko lehen zenbakian. Apirilaren 16an inauguratu zuen. Azken 30 urteotan Nafarroa etorbidean izan duen egoitza halako hiru da lokal berria —170 metro koadro ditu—, eta Manex Urruzola Galtzaundiko lehendakariak esan du «aukera gehiago» eskainiko dizkiola elkarteari. «Euskarak mugimendua behar du, euskaltzaleok mugitu egin behar dugu, eta mugitzeko lekua falta genuen aurreko egoitzan....

«Indarrak batzeko» laguntza deialdia

«Indarrak batzeko» laguntza deialdia

Kutxa fundazioak Gipuzkoa Aliantzan 2025 izeneko «ezohiko» laguntza programa jarri du martxan, eta hiru milioi euro jarri ditu horretarako. Garbiñe Etxezarreta fundazioko kideak esan du asmoa dela Gipuzkoako hainbat eragileren arteko «aliantzek egituratutako, eraldatutako eta elkarlanean garatutako gizarte berrikuntzako proposamenak bultzatzea». Herrialdeko «gizarte erronkarik garrantzitsuenei» erantzungo dieten ekinaldiak babestu nahi dituzte hala, eta «berrikuntzaren, lankidetzaren eta konpromiso kolektiboaren kultura» sustatu....

«Pentsaezina egiten zitzaigun amonak sortutako tabernarekin lortu dugun guztia lortzea»

«Pentsaezina egiten zitzaigun amonak sortutako tabernarekin lortu dugun guztia lortzea»

Gorka Txapartegi sukaldariaren (Hondarribia, 1969) amona Juliak beharrak bultzatuta ireki zuen Hondarribiko Alameda jatetxea, familiak biziraun zezan. 84 urte pasatu dira ordutik, eta emakume haren bilobek Alamedako suaren alboan jarraitzen dute oraindik lanean; tartean, Gorka Txapartegi. Askotariko produktuak pasatzen dira haren eskuetatik, hala herriko baratzeetako barazkiak, nola Done Pedro kofradiako arrainak. Esan du Alameda jatetxea «asko» aldatu dela hastapenetatik hona, eta...

Mendira joko dute mila lagunek

Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK mendi lasterketak jokatuko dira bihar, Azpeitian. Ia mila korrikalarik hartuko dute parte: seiehun lagunek korrituko dute Domusa Teknik 40 MLK proba, eta 350 lagunek 15 MLK. 08:00etan abiatuko da bi probetan luzeena. Korrikalariek 65 kilometro egin beharko dituzte, 3.700 metroko desnibel positiboarekin. Laugarren aldia izango da proba hori Azpeitian egingo dena, eta, aurten, Espainiako...

Gipuzkoako 59 herrik hartuko dute parte Euskaraldia Hikan

Gipuzkoako 59 herrik hartuko dute parte Euskaraldia Hikan

ZirHika taldeak Euskaraldia Hika antolatu du lehenengoz, Taupa euskaltzaleen mugimenduarekin batera. Herri batzordeek martxoa bitarte izan zuten izena emateko aukera, eta 83 animatu dira; horietatik 59 Gipuzkoakoak dira. Herri parte hartzaileetako biztanleek galdera bati erantzun behar izan diote Euskaraldian izena ematean: «Euskaraldia Hikan ere parte hartu nahi al duzu?». Baiezkoa erantzunez gero, H daraman pegatina jasoko dute. Oraindik bada aukera...

Titulu faktoria

Titulu faktoria

Igandea da, eta idazlanak zuzentzen nabil. Atzo ere zuzendu nituen, eta bihar ere tokatuko zait. Destajuan. Azken txanpan gaudenez, batzuek turboa jarri dute, akabatzaile lanetan. Beste batzuek, ostera, ez, absentismoan. Eskerrak esatekotan nago, aprendiz alferrek zerbait ona ere izan behar dute eta. Azken txanpan gaudela idatzi dut, ostegun, ostiral eta larunbatean; hau da, artikulu hau argitaratuko den egunean, buru-belarri, edo...