Lur zabal-zabal honetan

Akordatzen naiz nola otsailaren lauan, urtero-urtero, arratsaldeko hirurak aldera, gure eskolako irakasle hark hurritz-makila zerura jasotzen zuen. Ikasle den-denok isildu behar ginela esan nahi zuen hurritz-makilaren jasotzeak. Gainerako irakasleek keinuka adierazten ziguten begiratzeko hara, hatz erakuslea eramaten zuten «ixo» antzeko soinu bat zerien ezpainetara; lortzen zuten gutako gehien-gehienok berriketari uztea. Jartzen genuen tente gure makila, heltzen genion adorez eskutxoarekin, eta...

Ikuzi, garbitu, kalitu

Euskara batuak martxa hartu zuenean makina bat hitz asmatu zituen, batez ere etxeetan berriak ziren tresna elektrikoak izendatzeko. Telebista, hozkailu, xurgagailu eta abarrak bataiatu behar ziren hizkuntza moderno eta eraginkorra nahi izanez gero. Albo batera laga behar ziren Hegoaldean eta hizkera formalerako telebisi(ñ)o, nebera/frigorifiko, aspiradora berbak, nahiz eta horrela jarraitu izendatzen intimitatean. Denen artean, izen bereziena ikuzgailua zen, oraingo arropa...