Gripeak jota omen dago jendea

Gripeak jota omen dago jendea

Pasa den irailean, bederatzi egunez egunero-egunero itsasoan bainatu ziren bi lagun. Bakoitzak moldatu zuen bere agenda, bere eginbeharren ordena, bere hotza, eta hutsik egin gabe bete zuten elkarri prometitutako esana. Negua osasuntsu-osasuntsu igarotzen omen du udazkenean hori egiten duenak. Jolas baten eran hartu zuten erronka lagunok. Sinetsi zuten haien gorputzak indartsuago egingo zituela itsasoko urak; negu bat bezain indartsu, gutxienez....

Txikira jokatu, handira irabazteko

Txikira jokatu, handira irabazteko

Ez naiz bertsozalea, barka biezadate euskalduntasunaren zaintzaileek. Sentitzen dut, inor ez da perfektua. Hala ere, oso gustuko ditut txapelketetako agurrak. Gainera, noizean behin, gogoko dut entzutea kartzelako, barkatu berriro ere, ganbarako lana, ikusteko zelan bertsolari bakoitzak bere egiten duen kantagaia. Bitxia eta harrigarria zait. Pasa den larunbatean, kasualitatez Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken zatia ikusi nuen, denen ganbarako lana, eta buruz...