Sakatu beti ‘eus’

Sakatu beti ‘eus’

Aurrekoan sare sozial bidez ohartarazi zidaten hogei urte bete direla blog ikastaroa egin genuenetik. Eibartarrak posta zerrendan genbiltzan batzuek jaso genuen. Ikastaro horretatik zenbait blog abiatu ziren, eta beste batzuk urtera-edo jarri genituen martxan. Geroago beste batzuk. Horrela eratu zen lehenengo blog komunitate euskalduna. Webgunean berrogei blog kontatu ditut, pertsonalak eta kolektiboak, asko lagata, gutxi batzuk oraindik aktibo. Musika, teknologia,...