Liburuez

Liburuez

Burua arindu nahi dudanean, telebista saio txotxoloak ikusteko zaletasuna daukat. Jesarri sofan, burua samatik askatu, eta ondoan jartzen dut programak edo tarteak irauten duen denboran, modu metaforikoan, jakina. Amaitutakoan, atzera ere bere lekuan ezarri burmuina, eta aurrera. Arazoak boladatxo batean uxatzeko balio dit, ganorazko ezertan ez pentsatzeko.  Etxeak erreformatzeko saioak ditut gogokoen. Ia denak Ipar Amerikan eginak. Denak oso zoroak...