Erabilerak gora egin ahala, istripuek ere bai

Erabilerak gora egin ahala, istripuek ere bai

E. Goenaga Lizaso
Bizikleta garraiobide gisa erabiltzen dutenen kopurua nabarmen ari da hazten azken urteetan. Herri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bizikleta erabiltzen dutenen kopurua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere gora egin dute.

Istripuak

2013 2014 2015 2016 2017 2018 Hildakoak 1 0 1 0 0 0 Larri zaurituak 15 27 27 21 30 10 Arin zaurituak 64 108 111 94 112 57 Guztira 80 135 139 115 142 67 (*) Aurtengo datuak uztailaren 3ra artekoak dira. Iturria: Trafiko Zuzendaritza

Ahulenentzako babes eske

Ahulenentzako babes eske

Eider Goenaga Lizaso
Leondik (Espainia) heldu zen joan den astean albiste lazgarria; alkohol tasa bost aldiz biderkatzen zuen auto gidari batek Villabonako txirrindulari familia bat harrapatu zuen, eta Jose Carrasco eta Nerea Agirre gurasoak momentuan hil zituen, 12 urteko semea umezurtz utzita.

Tako berrien beharrean

Tako berrien beharrean

Unai Zubeldia

Ez dauka Bilboko Bizkaia pilotalekuaren handitasunik, eta ez da Donostiako Atano III.a, Tolosako Beotibar edo Eibarko Astelena ere. Profesionaletara jauzia egin, eta puntako pilotariak ez dira ibiltzen Donostiako pilotaleku horretan pilotari eman eta eman, egurrean. Baina, urtero, ikuskizun ederra izaten da Antiguako Pilota Txapelketan, 28 metro pasatxoko pilotalekuan. Datorren asteartean hasiko da aurtengo lehia, eta uztailaren 10ean (19:00), eta abuztuaren 26an jokatuko dituzte finalak, gizonezkoetan zein emakumezkoetan.

Azpeitia txapeldun Herriartekoan, zazpigarren aldiz

Ez dago Azpeitia geldituko duenik. 2015etik txapeldun bakarra izan du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketak esku huska. Joan den larunbatean jokatu zuten finala Azpeitiak eta Ataunek, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta ataundarrek amore eman behar izan zuten lehen bi partidetan. Ondoren, nagusi mailan, 14-22 irabazi zuten Zubizarretak eta Arratibelek, ataundarrek.

Historia gainean nabigatzen

Historia gainean nabigatzen

Imanol Saiz
Garai bateko ontziek miresmena sortu dute, azkenaldian, herritar askorengan. Pasaiako bizilagunek hala baieztatu zuten joan den maiatzeko Itsas Festibal arrakastatsuan, eta Albaola Faktoriak aspaldi erakutsi zuen ehunka urteko piezak zaharberritzeko, berreskuratzeko eta horien erreplikak sortzeko ohiturak gero eta jarraitzaile gehiago dituela.

Kaleko sortzaileen omenez

Kaleko sortzaileen omenez

Aitziber Arzallus

Aurten, 25 urte bete ditu Kalerki Nazioarteko Kale Antzerki Topaketak, eta kale antzerkian diharduten sortzaileak omenduko dituen obra bat estreinatuz ospatuko dute urtemuga Zarautzen. Nola, bestela? Lewis Carrollen Alicia obraren moldaketa da A lurpean, eta Zarauzko sei aktorek antzeztuko dute, Amancay Gaztañagaren zuzendaritzapean. Bi emanaldi egingo dituzte —bihar lehena, etzi bigarrena—, eta, antzezlanaren ezaugarriengatik, 190 lagunera mugatu dute emanaldi bakoitzerako ikusle kopurua. Ikusmina piztu du, eta airean amaitu dira sarrerak. Ikusteko gogoz geratu denak, agian, aurrerago izan lezake aukerarik; oraingoz, ordea, ez daukate beste emanaldirik aurreikusita.

Aintzane Muguruza: “LGTBI kolektiboa zabala da, baina, batez ere, oso plurala”

Aintzane Muguruza: “LGTBI kolektiboa zabala da, baina, batez ere, oso plurala”

Eider Goenaga Lizaso

LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren aitzakian, Gipuzkoan azterketa sakon bat egingo dutela iragarri zuten, joan den astean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendari Maribel Bakerok eta Gehituko koordinatzaile Aintzane Muguruzak (Donostia, 1969). Bi erakundeek elkarlanean egingo dute diagnosia, eta urte amaierarako prest edukiko dutela espero du Muguruzak.

Zortziko airea Cincinnatira

Zortziko airea Cincinnatira

Aimar Maiz

Jatorriz, otxoteen musika sagardotegi eta taberna girokoa da. Abesti herrikoiak aireratzen ditu zortzi kantarik osaturiko taldean. Euskal Herriko mugak gainditu, eta Cincinnatiko (Ohio, AEB) May Festivalen izan da berriki Txanbela otxotea. Airos itzuli dira munduko musika jaialdirik entzutetsuenetako batean jardunda.

Zezenen aurrean, hankaz gora

Zezenen aurrean, hankaz gora

Beñat Alberdi

Gipuzkoan, Azpeitia, Tolosa eta Donostia dira jaietan zezenen errealitatea erdigunean jartzen duten hiri nagusiak, baina beste hainbat lekutan ere izaten dira gorabeherak. Arrasate eta Elgeta dira horren adibide nabarmenak. Arrasaten, sanjoanetan, sokamuturraren aurkako protestek presentzia izan zuten zezen plazaren kanpoaldean. Elgetako Udalak, berriz, zezenak ez ditu sartu jaien egitarauan, eta zezenen aldekoek pankarta jarri dute herriko plazan. Protesta artean, berea defendatzen ari da alde bakoitza.