2009tik egonkortzen ari den proiektua

Hogei bat kidek osatzen dute Targazki taldea. 2009an hasi ziren elkartzen, eta egonkortzen ari dira ordutik. Urteroko ekitaldia izaten da Tolosa Herria Argazki Lehiaketa antolatzea. Asteartero biltzen dira, eta hainbat gauza egiten dituzte, irteerak tartean. Irteera arrunt bat egiten dute hilean behin, eta serioagoa urtean behin; iaz, esaterako, Lisboan izan ziren; Parisen egonda daude, eta New Yorkera joateko asmoa daukate...

Bertsoaz gozatzera, finalera

Bertsoaz gozatzera, finalera

Maialen Etxaniz

Gipuzkoako bertsolari gazteek asteburu ederra dute zain. Lasturren (Deba) elkartuko dira gehien atsegin duten gauzetako bat egiteko: bertsotan aritzeko. Gaur jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko 38. Bertso Txapelketaren finala, eta harekin hasiko da bertso eskoletako gazteen egonaldia. Finalaren atarian, urduri bezain gogotsu daude eskolartekoaren azken plazara aterako diren zortzi bertsolariak.

Gazteenen politikari sena

Gazteenen politikari sena

Beñat Alberdi

Hamaika inkestak adierazi du gazteek politikarako interes falta edo apatia daukatela. Errealitateak, ordea, badauzka beste zantzu batzuk, eta horren erakusle dira Ane Martinez, Maite Larrañaga eta Eneko Mateos, Almen ikastolako ikasleak. Izan ere, hirurak politikari lanetan aritu dira Europako Gazte Parlamentuko Espainiako kanporaketan, Kordoban. Gai korapilatsuak aztertu dituzte bost egunetan; arazoak aurkitu, eta, noski, konponbideak proposatu. Ingelesez, gainera.

Munillak blokeatuta nauka

Leire Narbaiza
Munillak blokeatuta nauka Twitterren. Duela hilabete batzuk konturatu nintzen, kasualitatez. Txiolari lagun batzuekin komentatu, eta euretako batzuek ere hala zeudela aditzera eman zidaten.

Hausnarketaren ondorengoa

Hausnarketaren ondorengoa

Unai Zubeldia
Egun osoko jai arrunt bat ez, aldarrikapen eguna da Jaion. Autogestioak egingo gaitu aske leloa euren eginda, kalera aterako dute Lakaxita Irungo gaztetxearen barruan urteotan gorpuztuz joan den hainbat koloretako mugimendua.

Jaion 2018

Eguerdian hasi eta goizaldeko ordu txikiak arte, Irunen inoiz baino egitarau zabalagoa daukate prest biharko: 12:00. Pura Cuina antzezlana, Mosku plazan. 14:00. Tokiko produktuekin prestatutako herri bazkaria eta bertso poteoa, Mosku plazan. 17:00. Fight The Power Kamioi System taldearen eskutik, musika duen kamioiarekin kalejira, Mosku plazatik abiatu eta Lakaxitaraino. 20:00. Kontzertuak Lakaxitan: Sangre de Mono, On, Las Tuerkas eta Bide...

“Afizioagatik ibiltzen gara”

“Afizioagatik ibiltzen gara”

Asier Imaz

Herri kiroletatik bizi ez den arren, herri kirolak barru-barrutik bizi ditu Joxe Anjel Sarasolak (Asteasu, 1964). Harri-jasotzaile gisa ibilbidea eginda, atzeko lanera igaro zen gero, mikrofonoari helduta. Pasioz bizi du egunerokoa.

Azkenaldian batean eta bestean zabiltza herri kirol jaialdietako esatari lanetan, Arria V.aren eta Vicenteren arteko apustuan azkenekoz.

Eskualde guztietan behar dituzte familia berriak

Oporrak Bakean programako arduradunen arabera, Gipuzkoako eskualde guztietan dago beharra saharar umeentzat harrera familiak lortzeko. Hainbat eskualdetan helburuak finkatuta dituzte, baina bakarrean ere ez da iritsi aurreikusitako kopurura. Urola Kostan hamabost familia lortu nahi zituzten, eta lau bakarrik daude; Zumarraga, Legazpi eta Urretxun hamar familia lortzeko helburua jarri zuten, eta hiru lortu dituzte; Donostian 23 lortu dituzte aurreikusitako 30etatik; Oiartzunen...

“Hango egoera ikustea pizgarri izan daiteke ume bat etxean hartzeko”

“Hango egoera ikustea pizgarri izan daiteke ume bat etxean hartzeko”

E. Goenaga Lizaso

Oiartzungo El Watan elkarteko kide da Olga Leibar (Oiartzun, 1954), eta hamabost urtean zazpi aldiz egon da Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan. 2005ean hartu zuten etxean lehenengoz Saharako ume bat, eta ia urtero errepikatu dute. Errefuxiatuen kanpalekuetara bidaiatzea gomendatzen die harrera familia izateko pausoaz zalantza dutenei —eta gainerakoei ere bai—.