Sua eta energia potetxoak

Sua eta energia potetxoak

«Ai, pazientzia salduko balute!». Nork ez du halakorik noizbait esan? Nik, askotan. Halako gaitasunak trukatzeko aukera izango bagenu, behintzat; edota bertute horietaz gainezka gaudenean, gorde ahal izango bagenitu, eta beharrezkoa zaigunean, atera eta erabili? Ezin da, ordea. Gauza bera egiteko egokiera izan beharko genuke sentimendu positiboekin: ase eta bete gauzkatenean, botilatxo txikietan mantendu ahal izango bagenitu! Poza eta euforia, naretasuna...