“Zortez, kontatzen zuen jendea izan dut inguruan”

“Zortez, kontatzen zuen jendea izan dut inguruan”

Nerea Uranga

Poltsikotik paper mutur bat atera du Jesus Mari Olaizola Txiliku-k (Zarautz, 1951), eta txikera hitza gehitu dio boligrafoz idatzia daukan hitz zerrendari. Kazetariaren galderei erantzuten ari zaien bitartean gogoratu du hitza: "Polita da. Gure etxean, platerak sikatzeko egurrezko tresnari deitzen genion hala, xukaderari. Metalezkoa etxean sartu zenean, ordea, galdu egin zuen izena".

Twitter

Foru aldundiak mendekotasun laguntzen aldaketa iragarri zuenean, garun paralisia duen ume baten aitak hari bat zabaldu zuen Twitterren murrizketen inguruan. Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak erantzun eta bilerara deitu zuen. Harekin eta hainbat elkarterekin egin zituzten bilerak, eta adingabeen kasuan diru laguntzei eutsi eta apur bat igotzea erabaki zuen aldundiak. Hona Twitterreko elkarrizketa: @Xabier_Martin (abenduak 15) Mendekotasuna onartua duten pertsonentzako...

Mendekotasun laguntzak haurrentzat

Lehen orain GRADUA LAGUNTZA GRADUA LAGUNTZA ONURADUNAK 1.1 154 € 1. 180 € 243 1.2 154 € 2.1 300 € 2. 368 € 352 2.2 337 € 3.1 416 € 3. 524 € 210 3.2 520 € *Sei gradu ziren lehen, eta hiru orain. *Hilean jasotako laguntzak dira.

Ondareari ondorena eskainita

Ondareari ondorena eskainita

Unai Zubeldia
Kultur areto moderno bihurtu dute Bergarako XVIII. mendeko ondare preziatua: seminarioko eliza zaharra. Arte ondarearen eta modernitatearen artean oreka lanean ibili dira azken urteotan, eta, "prozesu sakon baten ondoren", amaitu dituzte lanak.

Asmo on ahaztuak

Leire Narbaiza

2018ko lehen artikulua da hau, eta zalantza eragin dit: "Urte berri on" opa beharko nizueke? Ala beranduegi da? Seguru nago Iban Zalduak gaizki iritziko liokeela oso-osorik Euskal Zutabegilearen Dekalogoa beteko nukeelako (alferrikako agurrei dagokienez). Baina, bestalde, noiz laga behar diogu urte berri ona desiratzeari? Noiz dauka iraungitze data zoriontzeak? Zer da hobea, astun izatea eta konplimenduz betetzea gure jarduna? Ala siku, takar eta edukazio barik jokatzea? Ez da erraza erantzuten!

Pentsioei eustea, gizarte osoaren ardura

Pentsioei eustea, gizarte osoaren ardura

A. Arzallus
Espainiako Gizarte Segurantza enpresa bat balitz, aspaldi legoke kiebran. Baina estatuaren babesa du, eta horrexek salbatzen du. Gauza da kontuak ez datozela bat pentsioekin. 2010az geroztik, diru sarrerak ez dira gastuak estaltzeko adinako...