Unai Zubeldia
Etxeko epelean izaten du oinarria goi mailako ikuskizunik harrigarrienak ere. Oinez hasi behar izaten da ondoren korrika egin ahal izateko, eta duela hemezortzi urte horixe pentsatu zuten Ordizia inguruan ere.

Unai Zubeldia
Etxeko epelean izaten du oinarria goi mailako ikuskizunik harrigarrienak ere. Oinez hasi behar izaten da ondoren korrika egin ahal izateko, eta duela hemezortzi urte horixe pentsatu zuten Ordizia inguruan ere.
Atzo hasi zen Ordiziarrock jaialdia, Dani Pozo 4tet taldearen jazz emanaldiarekin, eta beste hainbat ekitaldi izango dira gaur eta bihar: Gaur Plaza nagusia (16:00). Skate tailerrak, skate erakusketak eta Herritik skate parkera ekimena. D’elikatuz aretoa (19:00). Skate bideo emanaldia eta kontzertua: Sofa. Gaztetxea (22:30). Kontzertuak: Batzuri, Thursday’s Pussy Dogs eta Holy Nuns. Bihar Skate parkea (12:00etatik 19:00etara). KSkate Jam Session,...
Eider Goenaga Lizaso
Euskal gudariek tropa faxistak atzera egitera behartu zituzten Intxortako frontean (Elgeta), 1936ko urriaren 4an. Lehen aldia zen, Gipuzkoan, halakorik egiten zutela, eta lorpen horrek izan zuen oihartzuna. Eusko Gudariak abestiak honela jasotzen du gertatutakoa: "Arratiarren borroka / izan da Intxortan / Mola ta erreketek / gelditu dira bertan". Hiru egun geroago, urriaren 7an, lehenengo Eusko Jaurlaritzari sorrera emango zion estatutuak ere oroitu zuen Intxortako frontean izandako arrakasta, eta Elgetako Estatutua deitu zioten. Ondorioz, 1936ko gerra oroitzeko eta memoria historikoa berreskuratzeko museoa Elgetan egiteak ere bazuen zentzua. 2010ean inauguratu zuten.
Imanol Garcia Landa
Gazteen artean erradikalizazioa saihesteko tailerra lantzen ari da Jatorkin etorkinen aldeko elkartea. Bi saio egin dituzte Tolosan, eta beste bat egitekoak dira Donostian.
E. Goenaga Lizaso
Sei erakunde sanitario integratuk (ESI) eta ESI horietatik kanpo dauden beste bi erietxek osatzen dute Gipuzkoako osasun sarea. Erakunde sanitario integratu batek erakunde bakarrean uztartzen ditu eskualde bateko lehen mailako arretako zentroak eta eskualde horretako erietxea, eta ESIak osatzeko asmoa Osakidetzaren 2009ko Plan Estrategikoan agertu zen lehen aldiz. Gipuzkoan, Bidasokoa izan zen lehen ESIa, 2010ean, eta Donostialdekoa —Urola Kostaren zati bat eta Oiartzualdea ere hartzen ditu Donostialdeko ESIak— eta Tolosaldekoa izan ziren sortzen azkenak, 2015ean. Tarte horretan egituratu ziren Debabarreneko, Debagoieneko, eta Goierri eta Urola Garaiko ESIak. Debagoieneko ospitalea eta Zumarragakoa dira ESIen egituratik kanpo gelditzen diren bi ospitaleak.
Zortzi herri Gipuzkoan eta Bizkaian. Gipuzkoan egon arren, Gipuzkoako sei herriri eta Bizkaiko biri eskaintzen die zerbitzua: Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikuri, Gipuzkoan; eta Mallabia eta Ermuari, Bizkaian. 78.000 biztanle. Mendaroko ESIak 78.000 biztanleri eskaintzen die osasun arreta. ESI. Erakunde sanitario integratua (ESI) da Mendaro, 2011ko abendutik. Horrek esan nahi du arreta sanitarioko bi maila edo esparru nagusiak...
Eider Goenaga Lizaso
Mendaroko ospitalearen ezaugarri bat nabarmentzekotan, Marbella Garcia ospitaleko zuzendariak (Barakaldo, Bizkaia, 1963) argi du zein den: hurbiltasuna. "Bai ospitaleko langileen artekoa, bai ospitaleko eta eskualdeko lehen arretako zentroen artekoa, eta baita gaixoen eta ospitaleko mediku, erizain eta langileen artekoa ere. Gure tamainak, ez baita ospitale handia, hurbiltasuna eskaintzeko aukera ematen digu, eta hurbiltasun hori garrantzitsua da". Garciaren hitzetan, garrantzitsua da, bai gaixoarentzat, bai gaixoaren ingurukoentzat eta baita bertan lan egiten dutenentzat ere.
Unai Zubeldia
Egindakoarekin eta egiteko moduarekin daude haserre Andoain, Hernani eta Usurbilgo alkateak. "Dokumentu berria da hau". Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebusen Buruntzaldeko zerbitzua aldatzeko egin duen aurreproiektua —Tolosari ere eragingo dio—. "Baina udalokin eta herritarrekin harremanetan jarri gabe landu eta onartu dute aurreproiektu hori". Buruntzaldeko udalen izenean hitz egin du Ana Karrere Andoaingo alkateak (Errenteria, 1965). Urnieta, Astigarraga eta Lasarte-Oriak osatzen dute eskualdea Andoain, Hernani eta Usurbilekin batera. "Aldundiaren eta udalen artean ez da izan inolako komunikaziorik". Eta zuzenketak egiteko ere "galduta" daudela salatu du alkateak. "Ez dakigulako zein datu dauzkaten esku artean. Ez dakigu zer landu duten, ez genekien ezer lantzen ari zirenik ere, eta oso zaila da ez dakizun horri zuzenketak egitea". Joan den ostiralean zen amaitzekoa aurreproiektuari zuzenketak egiteko epea, baina aldundiak urriaren 23ra arte luzatu du epea.
Azaroaren 10ean eta 11n Zaldibian egingo duten Izan Kantuz egitasmoaren erronkan parte hartu nahi dutenek ondorengo pausoak eman beharko dituzte izena emateko: Abestia aukeratu. Abestien zerrenda www.zaldibia.org webgunean dago . Ordutegia aukeratu. Beretzat egokiena den ordutegia aukeratu ahal izango du bakoitzak webgunean. Izena eman. Bi modu daude izena emateko: ostiralero Zaldibiako plazan jarriko duten informazio mahaira joatea da aukera bat,...
Loinaz Agirre
Euskaldunen izaeraren parte garrantzitsuak dira erronka eta kantua. Bi osagai horiek uztartuta, eta euskararekin bat eginda, egitasmo berezia aurkeztu dute Zaldibian: Izan Kantuz herri erronka. Mahai gainean jarrita daukate proposamena, munduko marka lortzeko helburuarekin: "Zaldibian baietz 26 orduz jarraian euskaraz abestu!". Tokia eta eguna zehaztuta dauzkate jada: Zaldibiako Herri Antzokian, azaroaren 10eko 18:00etatik azaroaren 11ko 20:00etara.
We are using cookies to give you the best experience on our website.
You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.