Gipuzkoako sei talde ariko dira Gipuzkoako Ligan

San Juan, Hibaika, Orio, Donostia Arraun Lagunak, Hernani eta Kaiarriba Donostiarra. Gipuzkoako sei klub horiek ariko dira, bihartik aurrera, Gipuzkoako Ligan. Deusto, Lea-Artibai eta Portugalete ere lehian izango dira, eta baita Castreña ere. Bilbon jokatuko dute lehen estropada, bihar, 11:30etik aurrera, eta ligak 11 estropada izango ditu guztira. Ohi bezala, bi luze eta ziaboga bat izango dituzte estropada guztiek.

“Sasoia behar da, baina, gogoa izanez gero, dena da posible”

“Sasoia behar da, baina, gogoa izanez gero, dena da posible”

A. Vierbücher

Emakumezkoak mendi lasterketetara hurbiltzeko asmoz jarri dute abian Zuk badezakezulako kanpaina Beasaingo Udalak eta Ehunmiliak ultratrailaren antolatzaileek. Jon Aranburu prestatzaile fisikoarekin (Barañain, Nafarroa, 1970) izandako lankidetzatik atera dute ideia. Maiatz bukaeran aurkeztu zuten egitasmoa, Beasainen, eta lehenengo harria jarria dute jada. Ehunmilietako Marimurumendi mendi maratoiko 42 kilometroak hiru etapatan egitea da proposamena, lan saio modura. Joan den igandean egin zuten lehenengo saioa, eta hurrengo bi asteburuetan egingo dituzte beste biak.

Egitaraua

Gaur 18:00. Haur jolasak eta plazaren apainketa. 20:00. Txotx irekiera. Afaria, bakoitzak etxetik ekarritako janarekin. 3 euro balio du bi egunetan sagardoa edateko txartelak. Bihar 12:00. Monozikloen etorrera, diana eta triki-poteoa, herriko trikitilariekin. 12:00-14:00. Irrien Lagunen puzgarriak, eta aurpegi margoketa. 12:30. Pallasos en Rebeldia. 13:30. Monozikloen erakustaldia. 14:00. Bazkaria: paella solidarioa. 15:30. Urdaiazpikoa opari, haren pisua asmatzen duenarentzat. 16:00. Bingo...

Urtea bete elkartasun

Urtea bete elkartasun

Eider Goenaga Lizaso

Itsasondo ez da herri handia, baina, bere txikian, ekitaldi handia antolatu dute astebururako, euren herria utzi eta gainean daramatenarekin bizimodu berri baten bila atera behar izan duten milaka eta milaka errefuxiatuekin elkartasunean. Ongi Etorri Errefuxiatuak jarri diote izena jaialdiari, eta gaur arratsaldean hasita egitarau zabala atondu dute. Ongietorria, baina, ez da soilik errefuxiatuentzat. "Itsasondora datorren guztiari egingo diogu ongietorria. Izan ere, zenbat eta jende gehiago izan, orduan eta hobeto, diru guztia errefuxiatuekin lanean ari diren taldeentzat baita", azaldu du Erkuden Mendizabalek, Itsasondoko Ongizate zinegotzi eta jaialdiaren antolatzaileetako batek.

[Herriz herri] Orendain. Herritarren parte hartzea oinarri

[Herriz herri] Orendain. Herritarren parte hartzea oinarri

Imanol Garcia Landa

Gipuzkoako herririk txikienetakoa da Orendain, baina ezin da ukatu oso dinamikoa dela. Herritarren parte hartzeari ematen zaion garrantzia nabarmendu du Gorka Egia alkateak (Orendain, 1978): "Aurreko legealdia hasi genuenean argi geneukan bideren bat aurkitu beharra geneukala herrian hartuko genituen erabakiak herritarren gehiengoaren iritziaren araberakoak izateko. Bost urteren ondoren, lasai esan dezakegu gaur egun herritar guztien araberakoak direla Orendainen hartzen diren erabakiak".

Loteria, soldatak eta duintasuna

Leire Narbaiza
Lan egin barik bizitzeko, zenbat diru tokatu beharko litzaiguke loterian?". Halako itaunak egiten dizkiegu ikasleei euskaltegian, berba egin dezaten, mintzamena lantzeko; betiere testuinguru batean, jakina. Gogoan dut halako galdera bota nien azkenekoan milioi bat euro irten zitzaigula zifra adostua.

Eraikin berrian, pausoz pauso

Eraikin berrian, pausoz pauso

E. Goenaga Lizaso

Herenegun egin zuten Irurako Ikastolaren Haur Hezkuntzako (HH) eraikin berriaren inaugurazio ofiziala, baina umeek jada hiru hilabete daramatzate eraikin horretan. Bertan irakasle dira Ainhoa Artola eta Izaskun Gaztañaga, eta, ume zein gurasoak bezala, ezin gusturago daude eraikin berriarekin. "Badira pare bat urte irakasleak hasi ginela konfiantzaren pedagogiaren gaia lantzen, Arizmendi ikastolakoen eskutik formazioa jasotzen, beste ikastetxe batzuk bisitatzen eta aldaketa pedagogikoaren beharrari erantzuteko lanean. Ikasturte honetan hasi gara sarrera ordutegi malguarekin, baina umeak hiru eraikinetan banatuta zeuden, eta zaila zen pauso gehiago ematea", azaldu du Artolak.